2018/06/29ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA. JARDUERA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hiru udalerritatik bitan jaitsi zen 2016an langabezia-tasa 2011ren aldean

Sektoreak kontuan edukiz, ikusi da landunen halako espezializazio bat dagoela lurralde bakoitzean

Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren arabera, Eustatek egina, langabezia-tasa 2016ko azaroaren 1ean Euskal AEko hiru udalerritatik bitan jaitsi zen 2011ko data beraren aldean (251 udalerrietatik 160tan).

Gainera, 61 udalerritan tasa hori %10 baino gutxiagokoa da. Nabarmenak dira kasu hauek: Orexa (%3,6), Kortezubi (%4,7), Bidania-Goiatz (%4,9), Kripan (%5,2) eta, azkenik, Samaniego eta Altzaga (biak %5,5ekin). Aldiz, bost udalerrik tasa aski altuak dituzte: Oion (%24,2), Lanestosa eta Turtzioz (%22,7), Sestao (%22,3) eta Zanbrana (%21,1).

Oro har, udalerrien tamainari begiratuz gero, langabezia-tasarik txikienak geruza txikienetan daude. Horrela, 10.000 biztanle baino gutxiagokoetan, %12,9 dugu; 10.000 eta 40.000 biztanle artekoetan, %13,6; 40.000 eta 100.000 biztanle artekoetan, %16,5. Bilbon dugu langabezia-tasarik handiena hiru hiriburuetan: %17,9. Gasteizen, %15; Donostian, %12.

Eskualdeka, Araban dira langabezia-tasa txikiena dutenak Euskal AE osoan: Gorbeia Inguruak (%9,8) eta Arabako Mendialdea (%10,8). Horren aurrean, Bizkaian dira langabezia-tasa handiena duten eskualdeak: Enkartazioak (%18,6) eta Bilboaldea (%16,8). Gipuzkoako eskualdeei doakienez, Bidasoa Behean izan ezik (%14,9), gainerakoetako langabezia-tasak Euskal AEko batez bestekoaren azpitik daude.

Enplegu-tasa Euskal AEko eskualde guztietan hazi zen, salbu eta Bidasoa Behean

Enplegu-tasaz denaz bezainbatean, eta eskualdeak kontuan hartuz, gehikuntza handienak dutenak dira Durangaldea (+2,3 portzentajezko puntu), Urola Kosta eta Arabako Mendialdea (+2 puntu). Gainera, Bidasoa Behean izan ezik, non enplegu-tasa 0,1 puntutan murriztu den, gainerako eskualdeetan ere enplegu-tasak hazi dira 2011ren aldean.

Udalerriei doakienez, hauexek dira hazkunde handiena dutenak: Añana (+11,8 portzentajezko puntu), Izurtza (+8,5 puntu), Baliarrain (+8,4 puntu), Errezil eta Kortezubi (+7,8 puntu). Beste muturrean daude Belauntza (-6 puntu), Leza (-5,6 puntu) eta Erriberabeitia (-5,2 puntu).

Emakume landunak nabarmentzen dira soldatapeko behin-behineko langileen artean eta familia-laguntzetan

2016an, Euskal AEn, emakume landunak nabarmentzen dira soldatako behin-behineko langileen artean eta familia-laguntzetan. Orotara, %33,8 dira, eta %24,1 gizonezkoak, zeinak nabarmentzen baitira, aldiz, kategoria hauetan: autonomoak, soldatapeko finkoak eta kooperatibistak (guztira, %75,9, eta %66,2 emakumezkoak).

graf0015286_01_e.png

Sektoreak gogoan edukiz, lurralde bakoitzean gertatzen da halako espezializazio bat

Gipuzkoan daude industrian okupaziorik handiena duten udalerriak; Araban, nekazaritzan; Bizkaian, eraikuntzan eta zerbitzuetan.

Eskualdeka, azpimarragarriena da Debagoienean atzematen den enplegatu industrialen espezializazioa (%38,7) eta Arabako Errioxakoa laborantzan (%21,4). Bilboaldean azpimarragarria da zerbitzuen garrantzia (%80,4).

Alderik bistakoenak udalerrien arloan dago. Halatan, Navaridasen eta Mañuetan 10 pertsonatatik 2k bakarrik lan egiten zuten zerbitzuetan, baina Getxon, Plentzian, Bilbon edo Donostian, besteak beste, 10etatik 8k.

Gipuzkoan dira udalerriak non jende gehien lan egiten duen industrian: Antzuola (%46,5), Oñati (%46,3), Olaberria (%43,3) eta Idiazabal (%43,2), besteak beste. Aldiz, Bizkaian daude sei udalerriak non jende gutxien lan egiten duen industrian. Nabarmenenak Lanestosa, Plentzia eta Barrika dira, %10 baino gutxiagoko portzentajeekin.

Laborantzan enplegu-tasa handia duten udalerri gehienak Arabakoak dira. Nabarmenenak Iekora, Mañueta eta Navaridas dira, zeinetan biztanleria okupatuaren erdia aritzen baitzen sektore horretan.

Azkenik, Lanestosa (%17,4), Añana (%16,1), Beizama (%15,7) eta Belauntza (%14,8) dira udalerriak non gehien nabarmentzen den eraikuntzaren sektorea.

graf0015286_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hiru udalerritatik bitan jaitsi zen 2016an langabezia-tasa 2011ren aldean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010123
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2018/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015286_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali