HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetan...

2018/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko apirilean izan den bidaiarien sarrerak % 1,0 egin du behera

Hotelen eguneko batez besteko tarifa 82,5 euro izan da 2018ko apirilean, aurreko urtean baino % 2,2 handiagoa

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2018ko apirilean 255.590 bidaiari sartu dira, aurreko urteko hilabete berean baino 2.698 gutxiago; horrek esan nahi du, Eustatek emandako datuen arabera, % 1,0eko beherakada egon dela. Bidaiarien sarrerak behera egin du Araban, % 2,8, Gipuzkoan % 1,2 eta Bizkaian % 0,4. Kontuan izan behar da, datu horiek interpretatzeko orduan, 2017ko Aste Santua apirilean izan zela eta, aurten, Pazko-domeka eta Pazko-bigarrena salbu, martxoan izan dela.

Bestalde, EAEko hotel-establezimenduetan 2018ko apirilean 487.418 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, % 0,1eko igoera egon da aurreko urteko apirileko datuen aldean, 532 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (% 2,5eko igoera), baina Araban % 2,2 egin dute behera eta Gipuzkoan % 1,8.

graf0015209_01_e.png

Estatutik etorri den bidaiarien kopuruak % 7,6 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko apirilaren aldean, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 10,0 egin du gora. Arabaren kasuan, Estatuko bidaien sarrerek bilakaera negatiboa izan dute (% 5,2 behera) eta % 3,9ko igoera atzerriko bidaiarien kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 7,5 egin du behera, eta atzerriko bidaiarienak, % 11,5 gora. Gipuzkoan ere beherakada egon da Estatuko bidaiarien sarrera-kopuruan (% 8,7), eta igoera atzerrikoenean (% 9,7).

Batez besteko egonaldia 1,91 egunekoa izan da azken apirilean, 2017ko apirilaren gainetik, orduan 1,89 egunekoa izan baitzen. Araban igo egin da, iaz 1,78 egunekoa izan zen eta, aurtengo apirilean, 1,79 egunekoa; Bizkaian, iaz 1,89 egun izan ziren eta aurten 1,94. Baina, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak behera egin du; 1,92 egun ziren 2017ko apirilean eta aurtengoan, 1,91.

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 1,0 puntu egin du behera EAE osorako; 2017ko apirilean % 55,9 izan zen eta aurtengo apirilean % 54,9. Araban, ehuneko 0,9ko beherakada egon da, % 50,3tik % 49,4ra aurtengo apirilean. Bizkaian, ehuneko 0,8 puntuko igoera egon da; 2017ko apirilean % 54,5 eta, aurtengo apirilean, % 55,3ko okupazio-maila. Gipuzkoan, okupazio-mailak okerrera egin du, ehuneko 3,4 puntu; iaz % 59,8 izan zen eta, aurten, % 56,4.

Logelako okupazio-mailak ehuneko 0,8 puntuko igoera izan du EAE osorako; logelako % 66,2ko okupazio-maila izan du. Araban, ehuneko 1 puntu egin du gora, eta % 59,8koa izan da; Bizkaian, ehuneko 2,6 puntu egin du gora, eta % 68,9koa izan da; eta, Gipuzkoan, ordea, ehuneko 1,4 puntu egin du behera, eta logelako okupazioa % 65,4koa izan da.

Plazako hotel-okupazio handiena, aurtengo apirilean, Donostia-San Sebastianen izan da (% 64,2), gero Bilbon (% 62,3) eta, ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 54,9).

Astearen eguna kontuan izanik, asteburuetan izan da okupazio-maila altuen EAEn 2018ko apirilean, % 65,0ekoa izan da plaza okupatuen ehunekoa, eta, gainerako egunetan, erregistratutako okupazioa % 51,1ekoa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 82,5 euro izan dira 2018ko apirilean, urtebete lehenago baino % 2,2 altuagoa. Batez besteko tarifa 69,2 euro da Araban (% 1,2 egin dute behera), 78,9 euro Bizkaian (% 5,6 egin du gora) eta 91,4 euro Gipuzkoan (% 0,1 egin du behera).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 54,6 eurokoak izan dira 2018ko apirilean EAEn, 2017ko apirilean baino % 3,5 handiagoak. Araban, RevPar 41,4 eurokoa izan zen, 54,3 eurokoa Bizkaian eta 59,8 eurokoa Gipuzkoan.

Landetxeetan bidaiarien sarrerek % 8,4 egin dute behera, eta ostatu-gauek 20,2 egin dute behera, 2018ko apirilean

Aurtengo apirilean 14.655 bidaiari erregistratu dira EAEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino % 8,4 gutxiago. Lurraldeen arabera, Araban behera egin du sarrera-kopuruak, % 26,5; Bizkaian % 16,2ko beherakada egon da eta, Gipuzkoan, % 3,3ko gorakada. Atzerriko bidaiarien 2.722 sarrerak kontuan hartuta, % 35,8ko igoera egon da, iazko bisita-kopuruaren aldean, eta sarrera guztien % 18,6 izan dira. Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerek % 14,8 egin dute behera.

Nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek EAEn, guztira, 32.046 ostatu-gau erregistratu dituzte apirilean, eta % 20,2ko beherakada izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean. Lurralde-mailan, Araban % 33,8 egin dute behera, Bizkaian % 23,8ko beherakada egon da eta, Gipuzkoan, % 12,8ko beherakada.

Plazako okupazio-maila % 24,6koa da; ehuneko 0,7 puntuko beherakada egon da 2017ko apirileko zifren aldean. Arabak ehuneko 10,3 puntuko beherakada izan du, eta okupazio-maila plazako % 19,2koa izan du. Bizkaian, okupazio-maila % 22,3koa da, eta ehuneko % 7,3 puntuko beherakada egon da, 2017ko apirilaren aldean, eta Gipuzkoak ehuneko 5,3ko puntuko beherakada izan du, eta apirilean % 28,6ko okupazio-maila izan du.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak, azken apiril honetan, behera egin du, 2017ko apirilaren aldean; iaz 2,51 egunekoa zen eta, azken hil honetan, 2,19koa.

graf0015209_02_e.png

2018ko Aste Santuko balantzea

Aste Santuan logelako okupazio-maila % 75,8koa izan zen EAEko hotel-establezimenduetan, aurreko urtean baino ehuneko 6,6 puntu gutxiago

Bidaiarien sarrerek gora egin dute, eta 41,808 izan dira EAEko hotel-establezimenduetan, ostegun eta igande bitartean (4 gau) Aste Santuan 2018an, eta 2017ko Aste Santuko aldi bereko % 4,2 sarrera gutxiago. Guztira 12.467sarreretatik, % 29,8 atzerriko bidaiarienak izan ziren eta 29.341 Estatuko bidaiarienak. Atzerriko bidaiarien sarrera-kopuruak behera egin zuen % 4,0, aurreko urteko atzerriko sarreren aldean, eta Estatukoek % 4,2 egin zuten behera.

Arabak 5.564 sarrera izan zituen, aurreko urtean baino % 21,3 gutxiago. Bizkaiak 18.769 sarrera erregistratu zituen, % 5,6 gutxiago, eta Gipuzkoak, 17.475 sarrera, % 4,7 gehiago.

Aldi horretan bertan, 88.597 ostatu-gau izan dira EAE osoan, alegia, % 5,9ko beherakada egon da, 2017aren aldean. Ostatu-gauek % 17,8 egin dute behera Araban, eta 11.478 ostatu-gau izan dira; Bizkaian % 4,5 egin dute behera, eta 41.276 ostatu-gau izan dira, eta % 3,0 egin du behera Gipuzkoan (35.843 ostatu-gau izan ziren).

2018ko Aste Santuan, logelako okupazio-maila % 75,8koa izan da, ehuneko 6,6 puntu gutxiago 2017ko Aste Santuan baino. Lurraldeen arabera, biztanleko okupazio-maila % 67,6koa da Araban, % 76,0koa Bizkaian eta % 78,6koa Gipuzkoan. Horrek, 2017ko Aste Santuko okupazio-mailaren aldean, beherakada dakar, ehuneko 14 puntu Araban, ehuneko 5,9 puntu Bizkaian eta ehuneko 4,6 puntu Gipuzkoan.

Hiriburuetan, logelako okupazio-maila altuena Donostia-San Sebastianen izan zen (% 87,1eko okupazioa), aurreko Aste Santuan baino ehuneko 3,9 puntu gutxiago, eta, ondoren, Bilbon, non plazako okupazioa % 8,29koa izan baitzen, 2017an baino ehuneko 2,8 puntu gutxiago, eta gero Vitoria-Gasteizen, % 67,1eko izan baitzen, 14,5 puntu gutxiago.

Logelako okupazio-maila Aste Santuan % 68,1ekoa izan zen, EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan

Aste Santuko bidaiarien sarrerek gora egin dute, eta 3.971 izan dira, EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan; % 2,3ko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean. Arabak 681 sarrera izan zituen, 2017ko aldi berean baino % 14,8 gutxiago, Bizkaiak 1.279 sarrera, % 3,8 gutxiago, eta Gipuzkoak 2.011, aurreko urtean baino % 14,6 gehiago.

Aldi berean, ostatu-gauek % 8,9 egin dute behera, eta 11.648 ostatu-gau izan dira EAEn; hiru lurraldeetan egon dira beherakadak, baina kopuru desberdinekoak.

EAE osoan, logelako okupazioa % 68,1ekoa izan da, Araban % 67,4koa, Bizkaian % 62,3koa eta Gipuzkoan % 72,3koa.

graf0015209_03_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko apirilean izan den bidaiarien sarrerak % 1,0 egin du behera

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL 2018
Eguneratze data : 
2018/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015209_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali