2018/06/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2018KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 0,9 egin dute gora 2018ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2018ko maiatzean, 2017ko maiatzaren aldean), % 4,0 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,9 egin dute gora 2018ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, maiatzeko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 4,0koa da.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2018ko maiatzean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 6,1eko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,7ko igoera) eta Industria kimikoa (% 1,1). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: Informatika eta Elektronika Produktuen sektoreak % 0,5eko beherakada izan du prezioetan; Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak eta Altzariek eta beste manufakturak batzuk sektoreen prezioek % 0,4 egin dute behera, bi kasuetan.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak gorakada izan du prezioetan, % 5,0koa, Tarteko ondasunek ez dute aldaketarik izan (% 0,0) eta Ekipo-ondasunek % 0,2 egin dute behera. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,2 egin dute behera, Kontsumo-ondasun iraunkorrek aurreko hileko balioei eutsi dietelako (% 0,0) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 0,2 behera egin dutelako.

Urte arteko aldian, 2018ko maiatzean 2017ko maiatzaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 17,5eko igoera); Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,3ko igoera) eta Industria kimikoa eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 3,9ko igoera bi kasuetan). Kontrara, beherakadak izan ditu Informatika eta Elektronika Produktuen sektoreak, % 0,1 egin baitu behera.

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiak % 11,4 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 3,4, eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek, % 1,6. Kontsumo-ondasunen prezioek % 1,7 egin dute gora; azken horien artean, % 2,0 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek, % 1,0.

graf0015252_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 0,9 egin dute gora 2018ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO 2018
Eguneratze data : 
2018/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015252_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali