2018/06/21eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). 2018ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 7,1 gora egin du 2018ko apirilean

2018ko lehen lau hilabeteetan, esportazioak % 9,9 hazi dira, eta errekor berri batera heldu.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 7,1eko igoera izan zuten urte arteko tasan 2018ko apirilean, EUSTATek hornitutako datuen arabera. Zenbatekoa 1.998 milioi eurotan kokatu zen, iazko hil bereko 1.866 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 1,5 igo ziren, eta ondasun ez-energetikoenak, berriz, % 7,7.

Araba da esportazioen hazkunde handiena izan duen lurralde historikoa: % 16,4koa; Bizkaian, esportazioak % 6,1 hazi dira; bukatzeko, Gipuzkoan % 0,5 egin dute atzera.

graf0015251_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek, bestalde, % 4,9ko hazkundea izan zuten, 1.661 milioi euroko zenbatekoaz. Inportazio energetikoek % 12,5 behera egin zuten, eta ez-energetikoak, berriz, % 13,3 hazi ziren.

Gipuzkoako inportazioak % 19,9 hazi dira, eta Arabakoak % 12,3; aldiz, Bizkaikoak % 1,8 jaitsi dira.

Esportazioko jarduera-adar garrantzitsuenei erreparatuz gero, ikusten da areagotu egin direla Siderurgiako produktuen esportazioak (esportatutakoaren % 11,7), eta Motor ibilgailuen fabrikazioari lotutakoena, berriz, % 25,8; izan ere, hura da esportazio-bolumen handiena duen adarra (guztizkoaren % 27,6). Garrantzian hirugarrenak (guztizkoaren % 9,9), Erabilera orokorreko makineriak, % 5,2 egin du aurrera, eta laugarrenak, Metalezko artikuluek, berriz (guztizkoaren % 7,5), % 4,9. Araban biltzen da Motor-ibilgailuen esportazioa, Bizkaian Petrolio-fintzearena, eta Gipuzkoan Erabilera orokorreko makineriarena.

Detailera jaitsiz ikus daitekeenez, esportazioko muga-zergen bost partida nagusiak ondorengoak dira: 5-10 pertsonako turismoak, Auto ibilgailuen zatiak eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko auto-ibilgailuak, Petrolio-olioak, eta Hodi eta profil hutsak, burdina edo altzairuzko soldadurarik gabeak. Partida horiek, apirilean, guztizkoaren % 35,4 izan ziren guztira, 707,8 milioi euroko balio osoaz. Esportazioak honela biltzen dira: Araban, 5-10 pertsonako turismoak eta Salgaiak garraiatzeko auto-ibilgailuak; Bizkaian, Petrolio-olioak; Gipuzkoan, azkenik, Balbulak eta antzekoak, eta Burdinazko edo aleatu gabeko altzairu profilak.

Hil honetan, bost herrialde dira berriz gure bezero nagusiak: Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia. Horiek dira Euskal AEko esportazio guztien % 51,1en hartzaileak. Horietako lau EB28koak dira; hain zuzen, erkidego horretan biltzen dira gure esportazioen bi heren (% 66,7).

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzitsuena, Petrolio eta erauzpen industriak (guztizkoaren % 27,5) % 11,9ko hazkundea izan duela. Garrantzi aldetik atzean dituen partidak ere hazi egin dira: Siderurgiako produktuak (% 25,7), Motor-ibilgailuak (% 12,9), eta Erabilera orokorreko makineria (% 30,2).

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 1.904,8 milioi euroko saldo positiboa eman du, 2018ko urtarriletik apiril arteko metatuan

Lehen lau hilabeteetan guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 9,9ko hazkundea izan zuten aurreko urteko aldi berdinaren aldean. Horrek esan nahi du 761,6 milioi euro gehiago, eta zenbateko horri Bizkaiak egin dio ekarpen handiena: 369,1 milioi. Esportazioaren kopurua aldi horretan 8.419,2 milioi izan da eta, beraz, hori benetako marka da serie historikoa bere osoan aztertzen badugu.

Bizkaiko esportazioak Euskal Autonomia Erkidegoko handienak dira, 3.256,6 milioi guztira, urte arteko % 12,8ko hazkundeaz. Gipuzkoan, hazkundea % 5,7 izan da (2.448,0 milioi), eta Araban, berriz, % 10,6 (2.714,7 milioi). Produktu mota kontuan hartuz, “Produktu ez-energetikoak” dira, 568,1 milioi gehiagorekin, lehen aipatutako hazkundea biltzen dutenak, eta produktu “energetikoek”, berriz, 193,5 milioi jartzen dute hazkunde horretan.

Sei jarduera adar garrantzitsuenek, esportazio-bolumenaren arabera, igoerak izan dituzte aldi honetan. Bereziki aipagarria da Koke-labeak eta petrolio-fintzeari lotutako produktuen hazkundea (% 48,8), 649,4 milioi eurora helduz. Aldi berean, esportazio-bolumen handieneko adarra, alegia, Motor-ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuak (2.359,0 milioi eta guztizkoaren % 28,0), % 19,5 hazi da. Antzeko hazkundea (% 18,4) izan du garrantzian bigarren doanak: Siderurgiako produktuak (923,8 milioi).

2018ko lehen lau hilabeteen rankingak Alemania egiten du herrialde hartzaile nagusi, guztira esportatutakoaren % 16,1az. Alemaniaren ondoren, Frantzia eta Estatu Batuak daude (%15,5 eta % 7,9 hurrenez hurren); horrenbestez, hiruren artean EAEko esportazioen ia % 40 biltzen dute.

Euskal Autonomia Erkidego osoko inportazio metatuak aztertutako aldian 6.514,4 milioi euro inguru izan dira. Kopuru horren urte arteko konparazioa eginez gero, ikusten dugu aurreko urtean aldi berean izandakoa baino 214,8 milioi gehiago dela. Igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Arabako lurraldean (1.453,3 milioi balio duten esportazio metatuak baititu), % 12,5eko hazkundea egon dela aldi horretan, alegia, 2017ko aldi berean baino 162,0 milioi gehiago. Gipuzkoan ere inportazioak hazi dira, 109,4 milioi, baina Bizkaian, berriz, beherantz egin dute (56,6 milioi gutxiago); inportatutakoaren balioa lurralde horietan 1.311,8 milioira eta 3.749,4 milioi eurora heldu zen, hurrenez hurren. “Produktu energetikoen” inportazioa % 6,7 jaitsi da, baina “Produktu ez-energetikoak”, berriz, % 7,8 igo dira.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2018ko urtarriletik apirilera 1.904,8 milioiko saldo positiboa eman du, aurreko urteko lehen lau hilabeteetan izandakoa baino 546,8 milioi gehiago. Horren arrazoia da, neurri batean, Bizkaiko balantze komertziala hobetu egin dela, nahiz eta negatiboa izan, 425,7 milioi gutxitu baita, urte batean ?918,5 milioitik ?492,8ra pasaz. Beste bi lurraldeen saldoa, aldiz, positiboa da, eta 1.261,4 milioira heltzen da Araban, eta 1.136,2ra Gipuzkoan, 97,4 eta 23,7 milioi gehiago, hurrenez hurren, aurreko urtean baino.

Egiaztatu da aldi honetan gure esportazioen % 98,0k badutela “teknologia maila” bat, horrelako “goi” edo “erdi-goi” maila baitute kasuen % 52,4tan. Gure inportazioetatik, % 67,5ek dute teknologia mailaren bat. Produktu “teknologiko” deitzen zaie prestatzeko konplexutasun mailaren bat dutenei. Askotan, batez ere goi mailetan, etengabeko ikerketa-ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen dute.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 7,1 gora egin du 2018ko apirilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Abril 2018
Eguneratze data : 
2018/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015251_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali