2018/05/22ko prentsa oharra

KANPO MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX) 2018ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 2,9 egin dute gora 2018ko martxoan, eta inportazioek, berriz, % 0,1

Lehen hiruhileko osoan, esportazioak % 10,9 hazi dira, eta hiruhilekoko errekor berrira heldu dira

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 2,9ko igoera izan dute urte arteko tasan 2018ko martxoan, EUSTATek hornitutako datuen arabera. Zenbatekoa 2.355 milioi eurotan kokatu da, iazko hil bereko 2.288 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 18,1 igo dira, eta ondasun ez-energetikoak % 1,8.

Bizkaiak izan du hilabete honetan esportazioen hazkunde handiena, % 9,5, ondasun energetikoen esportazioak hazi izanaren ondorioz (% 18,2), lurralde horrek esportatutako guztiaren % 19,3. Gipuzkoan, esportazioak, % 0,2 hazi dira guztira; Araban, berriz, % 2,4 jaitsi.

graf0015214_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek, bestalde, % 0,1eko beherapena izan dute, alegia, 1.661 milioi euro. Energiaren inportazioak % 10,6 hazi dira eta ez-energetikoak, berriz, % 3,1 jaitsi.

Bizkaiko inportazioak % 2,0 hazi dira eta Arabakoak zein Gipuzkoakoak jaitsi egin dira (?% 1,4 eta ?% 4,3).

Edozein jarduera adarri erreparatuz gero eta esportazioei lotuta, hil honetan, areagotu egin da Motor-ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuen esportazioa, % 5,7ko hazkundeaz; izan ere, hura da esportazio bolumen handiena duen adarra (guztizkoaren % 27,0). Garrantzian laugarrenak (% 8,8 guztira), Kautxuzko produktuak dira, % 41,8 egin baitute gora. Bosgarrena, berriz, Koke-labeak eta petrolio-fintzea da (guztiaren % 7,2): % 63,6. Araban biltzen da Motor-ibilgailuen esportazioa, Bizkaian Kautxuzko produktu eta Petrolio-fintzearena, eta Gipuzkoan Erabilera orokorreko makineriarena.

Detailera hurbilduz ikus daitekeenez, esportazioko muga-zergen kontu-sailetan, ondorengoak daude: 5-10 pertsonako turismoak, Auto-ibilgailuen zatiak eta osagarriak, Kautxuzko pneumatiko berriak, Salgaiak garraiatzeko auto-ibilgailuak eta Petrolio-olioak; bost kontu-sail horiek guztizkoaren % 39,9 izan dira martxoan, 938,9 milioi euroko balio osoaz. Araban, 5-10 pertsonako turismoak eta Salgaiak garraiatzeko auto-ibilgailuak biltzen dira; Bizkaian, Kautxuzko pneumatiko berriak eta Petrolio-olioak; Gipuzkoan, azkenik, Balbulak eta antzekoak, eta Burdinazko edo aleatu gabeko altzairu profilak.

Hil honetan, bost herrialde dira gure bezero nagusiak (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia), Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen % 51,8ren hartzaileak. Horietako lau EB28ko kideak dira, eta esportazioen % 65,9 jasotzen dute.

Inportazioak jarduera adarren arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzitsuenak, Petrolio- eta erauzpen-industriak (guztizkoaren % 22,4), % 24,4ko hazkundea izan duela. Kontu-sail horren atzetik, baina, beherapenak daude, tamainaren araberako hurrenkeraz: Motor-ibilgailuak (?% 7,4), Siderurgiako produktuak (?%14,9) eta Erabilera orokorreko makineria (?% 5,3).

2018. URTEKO LEHEN HILETAN METATUTAKOA

Lehen hiruhileko osoan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 10,9ko hazkundea izan dute aurreko urteko aldiaren aldean. Horrek esan nahi du 629,1 milioi euro gehiago, eta zenbateko horri egindako ekarpen handiena Bizkaiak egin dio: 325,7 milioi. Hiruhileko honetako esportazioaren zenbatekoa 6.421,2 milioi dira, eta hori benetako marka da hiruhilekoen serie historiko osoa aztertzen badugu; hasiera 1997ko lehen hiruhilekoan kokatzen da.

Bizkaiko esportazioak Euskal Autonomia Erkidegoko handienak dira, 2.500,7 milioi guztira, eta % 15,0ko hazkundea. Gipuzkoan, hazkundea % 7,9 izan da (1.856,6 milioi), eta Araban, berriz, % 8,8 (2.063,9 milioi). Produktu motari erreparatuz, “Produktu ez-energetikoak” dira hazkunde horren zati handi bat, 438,1 milioi gehiagorekin, eta energetikoek, berriz, hazkunde horretako 191,0 milioi osatzen dute.

Zortzi jarduera adar garrantzitsuenek, esportazio bolumenaren arabera, igoera nabarmenak izan dituzte urteko lehen hiruhilekoan. Bereziki aipagarria da Koke-labeak eta petrolio-fintzeari lotutako produktuen hazkundea, ia bikoiztu egiten baitu aurreko urteko lehendabiziko hiru hiletako esportazioen zenbatekoa, 504,2 milioi eurora helduz. Aldi berean, esportazio bolumen handieneko adarra, alegia, Motor-ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuak (1.808,1milioi eta guztizkoaren % 28,2), % 17,7 hazi da.

2018ko lehen hiruhilekoko esportazioaren rankingak Alemana egiten du horien herrialde hartzaile nagusi, esportatutakoaren % 16,0az. Alemaniaren ondoren, Frantzia eta Estatu Batuak daude (%15,1 eta % 8,3 hurrenez hurren); horrenbestez, hirurek EAEko esportazioen ia % 40 biltzen dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko inportazio metatuak aztertutako aldian 4.908,4 milioi euro dira. Zenbateko hori azken 37 hiruhilekoetako handiena da, eta serie historikoko handiena izango litzateke; izan ere, 2007ko hirugarren hiruhilekotik 2008ko laugarren hiruhilekora doan aldia salbuetsiko bagenu, tarte horretan inportazioak esportazioak baino gehiago ziren. Urte arteko kopurua konparatzen badugu, ikusiko da 2017an aldi berean lortutakoa baino 140,0 milioi gehiago dela. Igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Arabako lurraldean (1.117,2 milioi balio duten inportazio metatuak dituena) % 12,6ko hazkundea dagoela, alegia, aurreko urteko hiruhileko berean baino 125,3 milioi gehiago. Gipuzkoan ere inportazioak hazi dira, 53,9 milioi, baina Bizkaian, berriz, beherantz egin dute (39 milioi gutxiago); inportatutakoaren balioa lurralde horietan 977,6 milioira eta 2.813,6 milioi eurora heldu da, hurrenez hurren.

“Energia produktuen” inportazioa % 4,6 jaitsi da, baina “Produktu ez-energetikoak”, berriz, % 6,1 igo dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo merkataritzak 2018ko lehen hiruhilekoan 1.512,8 milioiko saldo positiboa ematen du, aurreko urteko lehen hiruhilekoan baino 489,1 milioi gehiago. Horren arrazoia da, neurri batean, Bizkaiko balantze komertziala hobetu egin dela, nahiz eta negatiboa izan, 364,9 milioi gutxitu baita, urteko ?677,8 milioitik ?312,9ra pasaz. Beste bi lurraldeen saldoak, aldiz, positiboak dira, eta % 10,3 hazi da Gipuzkoan, hiruhileko honetarako 879,1 milioiko saldoko baliora helduz, eta % 4,7 Araban (946,6 milioi).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioek % 2,9 egin dute gora 2018ko martxoan, eta inportazioek, berriz, % 0,1

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2018
Eguneratze data : 
2018/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015214_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali