2018/05/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2018ko Apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2018ko apirilean, 2017ko apirilaren aldean), % 2,2 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, apirileko urte arteko tasak –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 2,2 egin du gora.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2018ko apirilean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 4,6ko igoera) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (% 0,6 egin dute biek gora). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: nergia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (prezioetan % 2,9ko jaitsiera) eta Erauzketa-industriak eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (prezioak % 0,3 jaitsi dira, bi kasuetan).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak gorakada izan du prezioetan, % 0,9koa, Tarteko ondasunek % 0,2koa eta Ekipo-ondasunek % 0,1. Kontsumo-ondasunek, oro har, ez dute aldaketa nabarmenik izan (% 0,0), Kontsumo-ondasun iraunkorrek aurreko hileko balioei eutsi dietelako (% 0,0) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek pixka bat gora egin dutelako (% 0,1).

Urte arteko aldian, 2018ko apirilean 2017ko apirilaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 6,0ko igoera); Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,8ko igoera) eta Industria kimikoa (% 2,9ko igoera). Kontrako zentzuan, beherakadak izan dituzte Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua sektorearen prezioek (% 2,5 behera).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiak % 1,8 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 3,5, eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek, % 1,5. Kontsumo-ondasunen prezioek % 1,9 egin dute gora; azken horien artean, % 2,1 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek, % 1,2.

graf0015215_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015215_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali