2018/06/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2018ko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 31,8 egin dute gora Euskal AEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauek 2018ko maiatzean

Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 11,5eko igoera izan da ostatu-gauetan, maiatzean

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2018ko maiatzean 24.909 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko maiatzean erregistratutakoak baino % 31,8 gehiago, Eustatek emandako datuen arabera.

Urte arteko ostatu-gauen bilakaera ere positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban % 38,6 egin dute gora, Gipuzkoan % 83,4 eta Bizkaian, berriz, % 0,3.

Bestalde, 2018ko maiatzean 7.008 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, eta igoera, beraz, % 13,7koa izan da. Lurraldeen arabera banatuta, bidaiari-sarrerek % 96,9 egin dute gora Araban eta % 26,2 Gipuzkoan, baina Bizkaiaren kasuan % 8,8 egin dute behera.

graf0015267_01_e.png

Batez besteko egonaldia 3,55 egunekoa izan da aurtengo maiatzean, 2017ko maiatzekoan baino egun erdi bat gehiago, orduan batez besteko egonaldia 3,07 egunekoa izan baitzen. Araban behera egin du batez besteko egonaldiak, iaz 7,80 egunekoa izan baitzen eta aurtengo maiatzean 5,49 egunekoa; Bizkaian 2,57 egunetik 2,82 egunera igo da; eta Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak gora egin du, 2017ko maiatzean 2,42 egunekoa izan baitzen eta aurtengo maiatzean 3,51 egunekoa.

2018ko maiatzeko turisten balantzea

Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 309.686 sarrera erregistratu ziren 2018ko maiatzean, igoera, beraz, % 7,6koa izan da aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien % 46,4 erregistratu dira, eta sarreren baturak % 5,2 egin du gora. Gipuzkoan Euskal AEko sarrera guztien % 39,2 erregistratu dira, eta igoera, beraz, % 10,3koa izan da. Arabaren kasuan, Euskal AEko sarreren % 14,4 erregistratu dira, eta lurralde honetan igoera % 8,5ekoa izan da.

Ostatu-gauek, establezimendu turistiko hartzaile guztiak kontuan hartuta, % 11,5 egin dute gora, eta Gipuzkoan igoera % 14,3koa izan da, Araban % 9,9koa eta Bizkaian % 9,6koa.

graf0015267_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 31,8 egin dute gora Euskal AEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauek 2018ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO 2018
Eguneratze data : 
2018/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015267_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali