HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/06/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 6,7 igo dira 2018ko maiatzean

Atzerritik iritsitako bidaiarien ostatu-gauek % 18,2 egin dute gora, eta Estatuko bidaiarienak baino gehiago izan dira

2018ko maiatzean 286.084 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 18.024 sarrera gehiago, eta igoera, beraz, % 6,7koa izan da, Eustatek emandako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek % 9,1 egin dute gora Gipuzkoan, % 9,0 Araban eta % 4,3 Bizkaian.

Bestalde, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko maiatzean 549.654 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko maiatzean erregistratutakoak baino % 9,9 gehiago, hau da, 49.598 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauen urte arteko bilakaera ere positiboa izan da hiru lurraldeetan. Gipuzkoan % 11,8ko igoera izan dute, Araban % 10ekoa eta Bizkaian % 8,3koa.

graf0015248_01_e.png

Estatuko bidaiarien sarrerak % 0,5 jaitsi dira Euskal AEan aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, % 15,1 igo dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 10,7ko bilakaera positiboa izan dute, eta atzerriko bidaiarien sarrerek % 5,8koa. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 4,6 jaitsi dira, eta atzerriko bidaiarien sarrerak, aldiz, % 15,5 igo dira. Gipuzkoan % 0,1 igo dira Estatuko bidarien sarrerak, eta bidaiari atzerritarrenak % 17,0.

Batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da aurtengo maiatzean, 2017ko maiatzekoaren gainetik, orduan 1,87 egunekoa izan baitzen. Araban gora egin du batez besteko egonaldiak, iaz 1,76 egunekoa izan baitzen eta aurtengo maiatzean 1,77 egunekoa; Bizkaian 1,85 egunetik 1,92 egunera igo da; eta Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak gora egin du, 2017ko maiatzean 1,93 egunekoa izan baitzen eta aurtengo maiatzean 1,98 egunekoa.

Plazen araberako okupazio-mailari dagokionez, ehuneko 4,2 puntu egin du gora Euskal AE osorako; 2017ko maiatzean % 55,7koa izan zen eta aurtengo maiatzean % 59,9koa. Araban ehuneko 5,3 puntuko igoera izan da: % 49,2tik % 54,5era. Bizkaian ehuneko 3,9 puntu egin du gora okupazio-mailak, % 56,1etik % 60,0ra, alegia. Eta Gipuzkoan ehuneko 4,0 puntu egin du onera okupazio-mailak, % 57,7koa izatetik % 61,7koa izatera pasatu baita.

Logelako okupazio-mailak ehuneko 2,9 puntuko igoera izan du Euskal AE osorako, eta logelako okupazio-maila, beraz, % 73,4koa izan da. Araban ehuneko 5,6 puntu igo da, eta % 67,9koa izan da; Bizkaian ehuneko 2,4 puntu igo da, eta % 75,9koa izan da; eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko 2,5 puntu igo da eta % 72,5ekoa izan da logelako okupazio-maila.

Plazako hotel-okupaziorik handiena, aurtengo maiatzean, Donostian izan da (% 71,6), gero Bilbon (% 65,6) eta, ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 58,3).

Astearen eguna kontuan hartuta, asteburuetan izan da okupazio-mailarik handiena Euskal AE osoan 2018ko maiatzean, eta % 71,6 izan dira okupatutako plazak. Gainerako egunetan erregistratutako okupazioa % 55,8koa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hoteletan eguneko batez besteko tarifa 96,5 euro izan dira 2018ko maiatzean, urtebete lehenago baino % 15,1 altuagoa. Batez besteko tarifa 73,9 euro izan da Araban (% 8,3 egin du gora), 95,8 euro Bizkaian (% 21,9 egin du gora) eta 105,1 euro Gipuzkoan (% 9,5 egin du gora).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 70,8 eurokoak izan dira 2018ko maiatzean EAEn, 2017ko maiatzean baino % 19,9 handiagoak. Araban RevPar 50,2 eurokoa izan zen, Bizkaian, 72,6 eurokoa eta Gipuzkoan 76,2 eurokoa.

Errugbiko Europako finaletako egunetan logelako okupazio-maila % 85,4koa izan zen Bilboko hotel-establezimenduetan.

Errugbiko Europako finalak jokatu ziren egunetan, maiatzaren 11an eta 12an (2 gau), 8.885 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Egun horietan 20.551 ostatu-gau erregistratu ziren Bizkaia osorako, eta logelako okupazio-maila % 84,3koa izan zen. Bilbon 4.993 sarrera eta 11.964 ostatu-gau erregistratu ziren, eta logelako okupazio-maila bi egun horietan % 85,4koa izan zen.

Logelako okupazio-maila % 86,3koa izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan Makina-erremintaren Biurtekoa egin zen egunetan, eta Bilbon % 93,7koa.

Makina-erremintaren Biurtekoa egin zen egunetan, maiatzaren 28tik 31ra bitartean (4 gau), 16.655 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Egun horietan 34.326 ostatu-gau erregistratu ziren Bizkaia osorako, eta logelako okupazio-maila % 86,3koa izan zen. Bilbon 10.368 sarrera eta 21.511 ostatu-gau erregistratu ziren, eta logelako okupazio-maila, adierazitako lau egun horietan, % 93,7koa izan zen.

Landetxeetan bidaiarien sarrerek % 23,4 egin dute gora 2018ko maiatzean, eta ostatu-gauek % 26,7

Aurtengo maiatzean 16.780 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino % 23,4 gehiago. Lurraldeen arabera, Araban % 11,8 egin du behera sarrera-kopuruak, eta Bizkaian, aldiz, % 51,0 egin du gora eta Gipuzkoan % 24,1. Atzerriko bidaiarien 5.223 sarrerak kontuan hartuta, iaz erregistratutakoak baino % 60,0 gehiago izan dira, eta sarrera guztien % 31,1 izan dira. Estatuko bidaiarien sarrerek, bestalde, % 11,8 egin dute gora.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek guztira 35.578 ostatu-gau erregistratu zituzten aurtengo maiatzean, aurreko urteko hil berean baino % 26,7 gehiago. Lurralde-mailan, Araban % 12,6 egin dute behera, baina Bizkaian % 62,6 egin dute gora, eta Gipuzkoaren kasuan igoera % 24,7koa izan da.

Plazako okupazio-maila % 26,5ekoa izan da, eta ehuneko 5,2 puntuko igoera egon da 2017ko maiatzeko datuekin alderatuta. Araban ehuneko 2,4 puntu jaitsi da, eta plazako okupazio-maila % 18,0koa izan du. Bizkaian okupazio-maila % 28,5ekoa izan da, eta 2017ko maiatzarekin alderatuta, beraz, ehuneko 10,4 puntuko igoera izan da. Gipuzkoan ehuneko 5,4 puntuko igoera izan da, eta aurtengo maiatzeko okupazio-maila, beraz, % 29,0koa izan du.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak gora egin du 2017ko maiatzarekin alderatuta, eta orain dela urtebete 2,07 egunekoa izan zen eta azken hilabete honetan 2,12 egunekoa.

graf0015248_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 6,7 igo dira 2018ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO 2018
Eguneratze data : 
2018/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015248_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali