HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2018/07/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2018ko ekainean izan den bidaiarien sarrerak % 4,5 egin du gora

Eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 96,1 euro izan dira 2018ko ekainean, urtebete lehenago baino % 7,4 altuagoa

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2018ko ekainean 285.853 bidaiari sartu dira, aurreko urteko hilabete berean baino 12.374 gehiago; horrek esan nahi du, Eustatek emandako datuen arabera, % 4,5eko igoera egon dela. Bidaiarien sarrerak gora egin du Gipuzkoan, % 6,2, Araban % 6,0 eta Bizkaian % 2,8.

Bestalde, EAEko hotel-establezimenduetan 2018ko ekainean 552.193 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, % 6,8ko igoera egon da aurreko urteko ekaineko datuen aldean, 35.235 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan. Araban % 8,2 egin dute gora, Gipuzkoan % 7,2 gora eta Bizkaian % 6,1 gora.

graf0015377_01_e.png

Estatutik etorri den bidaiarien kopuruak % 3,5 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko ekainaren aldean, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 5,7 egin du gora. Arabaren kasuan, Estatuko bidaien sarrerek bilakaera positiboa izan dute (% 6,8 gora) eta % 4,0ko igoera atzerriko bidaiarien kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 0,9 egin du behera, eta atzerriko bidaiarienak, % 7,7 gora. Gipuzkoan gorakada egon da Estatuko bidaiarien sarrera-kopuruan (% 8,6), eta igoera ere atzerrikoenean (% 4,1).

Batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da azken ekainean, 2017ko ekainaren gainetik, orduan 1,89 egunekoa izan baitzen. Araban igo egin da, iaz 1,76 egunekoa izan zen eta, aurtengo ekainean, 1,80 egunekoa; Bizkaian, iaz 1,83 egun izan ziren eta aurten 1,89. Eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak gora egin du; 2,01 egun ziren 2017ko ekainean eta aurtengoan, 2,03.

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 3,0 puntu egin du gora EAE osorako; 2017ko ekainean % 59,0 izan zen eta aurtengo ekainean % 62,0. Araban ehuneko 4,4 puntuko igoera egon da, era okupazio-maila aurtengo ekainean % 54,9koa izan da. Bizkaian, ehuneko 3,0 puntuko igoera egon da, eta pasa den ekainean % 60,9ko okupazio-maila. Gipuzkoan okupazio-mailak hobera egin du, ehuneko 2,4 puntu, plazen araberako okupazio-maila % 65,9koa izan baitzen 2018ko ekainean.

Logelako okupazio-mailak ehuneko 1,4 puntuko igoera izan du EAE osorako; logelako % 74,3ko okupazio-maila izan du. Araban, ehuneko 4,3 puntu egin du gora, eta % 67,1ekoa izan da; Bizkaian, ehuneko 1,1 puntu egin du gora, eta % 75,4koa izan da; eta, Gipuzkoan, ehuneko 0,6 puntu egin du gora, eta logelako okupazioa % 75,7koa izan da.

Plazako hotel-okupazio handiena, aurtengo ekainean, Donostia-San Sebastianen izan da (% 75,7), gero Bilbon (% 67,2) eta, ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 65,4).

Asteko eguna kontuan izanik, asteburuetan izan da okupazio-maila altuena EAEn 2018ko ekainean, % 70,7koa izan da plaza okupatuen ehunekoa, eta, gainerako egunetan, erregistratutako okupazioa % 57,6koa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 96,1 euro izan dira 2018ko ekainean, urtebete lehenago baino % 7,4 altuagoa. Batez besteko tarifa 76,0 euro da Araban (% 2,9 egin du gora), 86,5 euro Bizkaian (% 9,6 egin du gora) eta 114,3 euro Gipuzkoan (% 6,4 egin du gora).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 71,4 eurokoak izan dira 2018ko ekainean EAEn, 2017ko ekainean baino % 9,4 handiagoak. Araban, RevPar 51,0 eurokoa izan zen, 65,1 eurokoa Bizkaian eta 86,6 eurokoa Gipuzkoan.

Logelako okupazio-maila, Azkena Rock jaialdian, % 88,4koa izan zen Gasteizko hotel-establezimenduetan

Azkena Rock jaialdian bidaiarien sarrera, ekainaren 22tik 23ra bitartean (2 gau), handiagoa izan da Gasteizko hotel-establezimenduetan, 2.303 sarrera gehiago. Aldi horretan, 5.124 ostatu-gau egon dira Gasteizen, eta logelako okupazio-maila % 88,4koa izan da. Araban 3.091 sarrera eta 6.286 ostatu-gau izan dira eta logelako okupazio-maila % 76,5ekoa da bi egun horietan.

Landetxeetan bidaiarien sarrerek % 6,1 egin dute gora, eta ostatu-gauek 15,1 egin dute gora, 2018ko ekainean

Aurtengo ekainean, 16.474 bidaiari erregistratu dira EAEko landetxeetan, aurreko urteko hil berean baino % 6,1 gehiago. Lurraldeen arabera, Araban gora egin du sarrera-kopuruak, % 12,9; Bizkaian % 10,5eko igoera egon da eta, Gipuzkoan, % 0,8ko gorakada. Atzerriko bidaiarien 3.362 sarrerak kontuan hartuta, % 4,2ko igoera egon da, iazko bisita-kopuruaren aldean, eta sarrera guztien % 20,4 izan dira. Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerek % 6,5 egin dute gora.

Nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek EAEn, guztira, 35.432 ostatu-gau erregistratu dituzte ekainean, eta % 15,1eko igoera izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean. Lurralde-mailan, Bizkaian % 22,7 egin dute gora, Gipuzkoan % 12,4 eta Araban, % 11,3.

Plazako okupazio-maila % 27,36koa da; ehuneko 3,5 puntuko igoera egon da 2017ko ekaineko zifren aldean. Arabak ehuneko 2,0 puntuko igoera izan du, eta okupazio-maila plazako % 20,4koa izan du. Bizkaian, okupazio-maila % 27,1ekoa da, eta ehuneko 4,6 puntuko igoera egon da, 2017ko ekainaren aldean, eta Gipuzkoak ehuneko 3,6ko puntuko igoera izan du, eta ekainean % 30,5eko okupazio-maila izan du.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak, azken hil honetan, gora egin du, 2017ko ekainaren aldean; iaz 1,98 egunekoa zen eta, azken hil honetan, 2,15ekoa.

graf0015377_02_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2018ko ekainean izan den bidaiarien sarrerak % 4,5 egin du gora

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2018
Eguneratze data : 
2018/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015377_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali