HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal enpresen % 53,1ek,...

2018/07/19ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2018. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal enpresen % 53,1ek, 10 enplegatuko eta gehiagoko % 92k Interneten presentzia dute, 2018an, web-orrialdeen bidez

10 enplegatu edo gehiago dituzten euskal enpresetan webgunea dutenen kopurua EB-28ko Europako batez bestekoaren gainetik dago

Enpresak gero eta kontzienteagoak dira nolako garrantzia duen Interneten egoteak, web-orrialde baten bidez. Horrela, azken urtean, sarean daudenak guztizkoaren % 53,1 dira, aurreko ehunekoak ehuneko 1,7 puntu gora egin ondoren; ordea, 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresen kasuan % 92,0 dira, alegia, 2,9 puntu egin dute gora, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Web-orrialde horietan enpresaren beraren informazio orokorra aurki dezakegu, eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen zerrenda, informazioaren pribatutasunaren inguruko adierazpena, enplegu-eskaintzak eta salmenta ondoko zerbitzuak, besteak beste.

Sartzeko hizkuntzak direla eta, gaztelania da nabarmentzekoa, kasuen % 98,8an, euskara, % 41,0ean, ingelesa % 30,7an eta beste hizkuntza batzuk, kasuen % 12,9an.

graf0015383_01_e.png

Oro har, euskal enpresek jarraitzen dute 2018an IKT –informazioaren eta komunikazioaren teknologiak– ekipamenduak areagotzen, bai eta teknologia horiek erabiltzen dituen enplegatu-ehunekoa ere. Gaur egun, establezimenduen % 92,4k ordenagailua du, eta azken urtean ehuneko 3,8 puntu egin zuen gora. Posta elektronikoa duten establezimenduak guztizkoaren % 89,6 dira, 2,9 puntu egin baitute hobera, eta % 90,0k sarbidea du Internetera, 2,2 puntu egin baititu gora. Telefono mugikorrak, bestalde, jarraitzen du izaten finkatuen dagoen IKT ekipamendua; euskal establezimenduen % 94,2k badu, eta azken urtean ehuneko 4,5 puntu gehiago ditu.

Gainera, enpresen erdiak baino gehiagok, % 53,1ek, web-orrialdea du; ehuneko 1,7 puntu gehiago du aurreko urtean baino. Zifra horrek gora egiten du, % 59,0ra, Internet duten enpresak baino ez badira kontuan hartzen.

Lurralde historikoen arabera, alde handirik ez badago ere, Arabako establezimenduek dituzte finkatuen ordenagailuak, helbide elektronikoa eta Interneta. Bizkaian, ordea, zifrak pixka bat altuagoak dira telefono mugikorrean eta, Gipuzkoan, web-orrialdeetan.

10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresek hobetu egin dituzte beren IKT ekipamenduak, eta, dagoeneko, disponibilitatearen ia gehiengora iritsi dira

Ekipamenduetako ehuneko horiek handiagoak dira 10 enplegatu edo gehiago dituzten establezimenduetan baina, erabilera dagoeneko oso zabalduta dagoenez (% 99,7k ordenagailua du, % 98,8k helbide elektronikoa, % 99,3k Interneterako sarbidea, % 96,1ek telefono mugikorra eta % 92,0k web-orrialdea), hazkuntza askoz ere mugatuagoa da establezimendu txikietan baino.

graf0015383_02_e.png

Teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoa dela eta, berriz ere egon da gorakada, aurreko urtearen aldean. Horrela, okupatutako langileen % 72,4k ordenagailua erabiltzen du, % 67,6k helbide elektronikoa du eta % 66,4k Interneterako sarbidea.

graf0015383_03_e.png

Ekipamenduetan ez bezala, kasu hauetan teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak oso antzekoak dira, establezimenduaren tamaina gorabehera, besteak beste, establezimendu txikietan egon den bilakaeragatik eta handietan enplegatu guztiek ez dutelako ekipamendu horietara sarbiderik.

Bestalde, enpresen % 87,0k segurtasun informatikoko neurriren bat erabiltzen du, eta nabarmentzekoa da birusen kontrako softwarea izatea, firewalls-ak (suaren kontrakoak), zerbitzari seguruak, segurtasun-zerbitzuetako harpidedun izatea, autentifikazio-mekanismoak izatea eta abar. 10 enplegatu edo gehiago dituzten establezimenduen kasuan, ia guztiek (% 98,9) dute segurtasun informatikoko neurriren bat.

Gainera, euskal enpresen % 39,0k software librea du 2018an, besteak beste, nabigatzaileak Interneten, ofimatikako programak, doako sistema eragileak edo irekiak (Linux,...) eta abar. 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresetan, ehunekoak gora egiten du, % 54,2ra arte.

Zuntz optiko bidezko konexioak gorantz jarraitzen du, eta gaur egun ADSLa gainditzen du

Interneterako sarbidea duten euskal enpresak guztizkoen % 90,0 dira, gaur egun; izan ere, ehuneko 2,2 puntu handitu dira aurreko urtean konektatutakoak.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, telefono mugikorraren bidezko konexioak –% 88,5– eta zuntz optikoaren bidezkoak (kablea, FTTH…) –% 65,6– sareko sarbiderako modu ugarienak dira, eta, azken urtean, ehuneko 6,0 eta 7,8 puntu egin dute gora, hurrenez hurren. Gainera, zuntz optikoa, zenbait urtez hazkuntza esanguratsuak izaten jardun ondoren, lehenengo aldiz dago ADSLaren gainetik, sarbide modura.

ADSLa, bestalde, gaur egun, establezimenduen % 59,9an dago, berriz ere gora egin baitu, baina azken urte honetan leunago; ehuneko 0,8 puntu egin du gora.

graf0015383_04_e.png

Horrela, konexio finkoak, dela ADSL bidez, kable bidez edo beste konexio batzuen bidez, presente daude Interneterako sarbidea duten enpresen % 95ean, eta konexio mugikorrak, telefono mugikorraren bidez (Smartphonea, PDA, …) edo ordenagailu eramangarriaren bidez (Tableta, netbooka, etab.) gaur egun enpresa konektatuen % 89,4an.

Interneterako sarbidea duten enpresetan, konexio finkoak % 100 ingurukoak izan dira, baina sartzeko teknologia aldatzen joan dira, zuntz optikoaren alde; mugikorrak ere hazten joan dira, eta gaur egun % 90 dira.

10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresetan, % 99,3k Interneterako sarbidea du. Neurri horretakoetan ere, telefono mugikorraren bidezko konexioak –% 88,3– eta zuntz optikoaren bidezkoak (kablea, FTTH…) –% 76,4koak– dira sartzeko bide nagusiak, 3,4 eta 8,3 puntu handitu baitira, hurrenez hurren.

Jarraian, konexio mugikorretan ordenagailu eramangarrien bidezko sarbideak % 73,9 dira, azken urtean 2,6 puntu egin baitute gora, eta konexio finkoetan ADSL lineak % 70,2; azken kasu horretan 2,0 puntu jaitsi da erabilera.

Bestalde, Interneterako sarbidea eta 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresen % 96,0 administrazio publikoarekin bide horretatik egiten ditu izapideak. Zehazki, informazioa jasotzeko, inprimakiak eta formularioak batu eta betetzeko, gizarte-kotizazioak aitortzeko, sozietateen gaineko zerga eta BEZa egiteko eta proposamenak eta lizitazioak aurkezteko erabiltzen dute, besteak beste. Administrazioarekin Internet bidez diharduten enpresen ehuneko osoa, tamaina kontuan izan gabe, % 93,0koa da.

graf0015383_05_e.png

10 enplegatu edo gehiago dituzten euskal enpresetan webgunea dutenen kopurua EB-28ko Europako batez bestekoaren gainetik dago, eta Danimarkak eta Suediak baino ez dute gainditzen

Nazioarte-mailan, eta EB-28rekin erkagarritasun egokia egiteko, 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresen datuak eta Eurostatek jasotzen dituen jarduerak (ez dituzte finantza-sektorea, administrazio publikoa eta abar kontuan) baliatzeaz gainera, aurreko urteko informazioa erabili behar da, 2017koa; orduan, euskal enpresek Interneterako sarbideetan izan zituen ehunekoak (% 99) Europar Batasuna 28koak (% 97) baino handiagoak izan ziren, eta, gainera, web-orrialdea duten enpresen ehunekoa ere handiagoa izan zen Euskadin (% 88), 2017an, EB-28ko batez bestekoa baino (5 77), eta Danimarkak eta Suediak baino ez zuten EAE gainditu.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen % 53,1ek, 10 enplegatuko eta gehiagoko % 92k Interneten presentzia dute, 2018an, web-orrialdeen bidez

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2018
Eguneratze data : 
2018/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015383_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali