2018/07/18ko prentsa-oharra

FAMILIA GASTUAREN ESTATISTIKA 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jatetxe eta hoteletan eginiko gastuak gora egin du eta Euskal AEko familia-kontsumo osoaren %11,5 da 2017an

Euskal AEko batez besteko ‘per capita’ gastua Estatuaren batez bestekoaren gainetik da, %21etan, eta gastu gehieneko komunitatea da; ondoren Madril eta Nafarroako Foru Komunitatea daude

Familia-etxeko batez besteko gastua 2017an 33.709 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %0,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Batez besteko ‘per capita’ gastua 14.175 eurokoa izan da, Estatuaren batez bestekoa baino %21 gehiago, eta komunitate autonomoetan batez besteko 'per capita' gastu gehienekoa da gurea; ondoren Madril (13.709 euro) eta Nafarroako FK (13.325) daude.

Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gas eta beste erregaien batez besteko gastua da berriz handiena 2017an, nahiz eta %3,2 gutxitu den aurreko urtearen aldean. Garrantzian bigarrena, Elikagai eta edari ez-alkoholdunetan egina, maila berean da mantentzen %0,1eko jaitsiera txiki batekin 2016aren aldean. Garrantzian hurrengoa da Jatetxe eta hoteletan eginiko gastua, aurreko urtearen aldean %2,8 gehiago, eta familia-etxeetako guztirako aurrekontuaren %11,5. Garraioan eginiko gastuak hazkunde nabaria eduki du 2016aren aldean (%8,0). Aldiz, badira familia-etxeko batez besteko gastu batzuk gutxitu direnak aurreko urtearen aldean: Edari alkoholdunak eta tabakoa (-%13,6), Jantzi eta oinetakoak (-%2,7) eta Aisialdia eta kultura (-%0,5).

graf0015353_01_e.png

Gastu-egitura 2017an euskal etxeetan honako hau da: Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak, etxeko batez besteko gastuaren %33,1; Elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak, %13,8; Jatetxe eta hotelak, %11,5. Horiexek gastu-talde nagusiak. Ondoren, Garraioak (%10,4), Beste ondasun eta zerbitzuak (%7,6) eta Aisialdia eta kultura (%5,3). 2006tik etxebizitza-gastuak aldatu dira gehien Euskal AEko etxeetako aurrekontuetan, %34,2tik %33,1era. Garraio-gastua igo egin da 2016ko %9,6tik 2017ko %10,4ra; ia ehuneko puntu bat, termino korronteetan.

2017an kontsumoan eginiko gastu osoa %0,3 gehitu da absolutuan 2016koaren aldean; gastu-taldeetan, denetarik da. Halatan, gastu-talde nagusietan, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak taldea %2,9 gutxitu da, eta Elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak mantendu, %0,1eko hazkundearekin. Jatetxe eta hoteletan eginiko gastuak eta Garraioan eginikoak gora egin dute %3 eta %8,3 hurrenez hurren. Adierazgarria da ere Osasunean eginiko gastuaren hazkundea, zeren %6,1 igo baita 2016koaren aldean.

graf0015353_02_e.png

Etxeko batez besteko gastua hileko diru-sarrera garbien arabera aztertuz gero, ikusten da ezen 2017an hileko 1.000 euroz beheitiko diru-sarrerak dituzten etxeetan batez besteko urteko gastua dela 16.345 eurokoa; aldiz, hileko 3.000 euro edo gehiagoko diru-sarrerak dituzten etxeetan kopuru hori hiru halako da (50.311 euro urtean).

2016. urtearen aldean, etxeko batez besteko gastu bakarra handitu dena kokatua da 2.000 eta 2.999 euro bitarteko errentak dituzten etxeetan, %1,3ko gehikuntzarekin. Gainerako taldeetan gutxitu da hura, eta nabarmenenak dira errenta txikienekoa (1.000 euro azpikoa), %4,7ko jaitsierarekin, eta diru-sarrera handienekoa (3.000 euro edo gehiago), %3,6ko jaitsierarekin.

Familiaren kokapen geografikoa kontuan edukiz, batez besteko gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten da, familiako 35.252 euro, Euskal AEko batez bestekoa baino %4,6 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena (32.535 euro) egiten da 100.000 biztanledun eta hortik gorako udalerrietan.

Lurraldeei doakienez, 2017an Euskal AEko orotarako kontsumo-gastuaren %14,0 arabarrek egin zuten, %53,2 biztaitarrek eta %32,8 gipuzkoarrek.

Oharra: Espainiako Estatistika Institutuarekin (INE) elkarlanean egin da Familia-gastuaren inkesta.

ECOICOP (European Classification of Individual Consumption by Purpose) izeneko europar kontsumo-sailkapen berria 2016an sartzegatik eta informazioa lortzean zenbait aldaketa izateagatik, 2017ko hedapenarekin batera 2006-2017 aldiko serie homogeneoak ere hedatu dira, zeinek dakartzaten zenbait gastu-zatiren datuen berrikusteak 2016 aurreko urteei dagozkienak eta zeinak ECOICOP sailkapen berriarekin bat erabat datozen.

Informazio gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEko Familia-gastuaren estatistika. Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jatetxe eta hoteletan eginiko gastuak gora egin du eta Euskal AEko familia-kontsumo osoaren %11,5 da 2017an

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2018/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015353_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali