2018/07/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2018/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 10,1era jaitsi da eta biztanleria landuna % 2,6 gehitu da 2018ko bigarren hiruhilekoan EAEn

Langabezia-tasa puntu portzentual bat jaitsi da azken urtean, % 11,1etik % 10,1era

EAEko lan-merkatuaren 2018ko bigarren hiruhilekoko datuek adierazten dutenez, 940.300 landun daude; 23.400 landun gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean (% +2,6), Eustatek landutako datuen arabera. Bestalde, EAEko langabezia-tasa % 10,1ekoa da, 1,2 puntu portzentual gutxiago 2018ko lehenengo hiruhilekoaren aldean.

Biztanleria landunaren eta langabearen eboluzioaren emaitza gisa, jarduera-tasa % 57koa da 2018ko bigarren hiruhilekoan; zortzi puntu portzentual gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean.

Lurraldeka, Bizkaian handitu da gehien lana, 14.100 landun gehiagorekin; Arabak jarraitzen dio 5.800 landun gehiagorekin, eta Gipuzkoak 3.600 gehiagorekin. Hiriburuei dagokienez, Vitoria-Gasteizen gehitu da gehien lana, 4.500 landun gehiagorekin; Bilbok jarraitzen dio 3.400 landun gehiagorekin; Donostian, berriz, ez da aldaketarik gertatu.

Generoari dagokionez, landunen goraldia handiagoa da emakumeen artean; 15.200 emakume landun gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean; gizon landunak, berriz, 8.200 gehiago dira.

Zerbitzuek hartzen dituzte lan gehienak 19.300 enplegu garbi sortzean

EAEn, biztanleria landuna handitu egin da zerbitzuen sektorean (19.300 pertsona gehiago), industrian (3.400 gehiago) eta sektore primarioan (800 gehiago); eraikuntzan, berriz, landunen kopurua jaitsi egin da (200 pertsona gutxiago).

Landunen tasa, 16 eta 64 urte bitarteko landunen portzentajea adin horien guztizkoaren gainean kalkulatuta, 1,9 puntu portzentual igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 68,3koa da. Tasa % 72koa da gizonen artean; emakumeen artean, berriz, % 64,7koa da.

Lurralde Historikoetan banatuta, landunen tasa handienak Arabakoak eta Gipuzkoak dira; % 69,8koa eta aurreko hiruhilekoaren aldean 3,4 eta 1,2 puntu portzentual gehituta, hurrenez hurren; Bizkaian, landunen tasa 1,9 puntu portzentual gehiago ditu eta % 67koa da.

Gehitu egin dira pertsona aktibo guztiak lanean dauden etxeak eta behera egin dute pertsona aktibo guztiak langabe dauden etxeek.

2018ko bigarren hiruhilekoan, kalkuluen arabera, 885.000 etxe inguru daude EAEn, non horietako heren bate ez duen pertsona bakar bat aktibo. Etxeen erdietan baino gehiagotan lanean daude pertsona aktibo guztiak, aurreko hiruhilekoan baino 9.500 familia gehiago; gainera, kide aktibo guztiak langabe dauden etxeak 35.500 dira, aurreko hiruhilekoan baino 4.400 gutxiago.

Langabezia-tasa jaitsi egin da % 10,1era, 1,2 puntu portzentual gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean

EAEko langabeak, hau da, enplegu bila eta bilaketan kudeaketa aktiboak egiten dihardutenak eta gainera lan egiteko moduan daudenak, 106.200 dira urtearen bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 10.400 gutxiago. Emakume langabeen kolektiboan (54.500 pertsona) 7.300 gutxiago dira; gizon langabeen kolektiboan (51.700 pertsona), berriz, 3.000 gutxiago hiruhilekoan.

2018ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 10,1ekoa da, 1,2 puntu portzentual gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gizonen langabezia-tasa % 9,5ekoa da (0,6 puntu portzentual gutxiago) eta emakumeenak behera egin du 1,6 puntu, % 10,9ra arte. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du, % 20,7koa, eta 9.200 gazte aktibo daude langabe, 16 eta 24 urte bitartean.

Lurralde historikoetan banatuta, langabeen kopuruan Bizkaian izan da beherapenik handiena (-5.000 pertsona), non langabezia-tasa % 11,6koa den, 1,1 puntu gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoan, 26.000 langaberekin, jaitsi egin da langabezia (3.000 langabe gutxiago) eta langabezia-tasa 0,9 puntu jaitsi da, % 7,7ra arte. Araban, langabezia jaitsi egin da (2.300 langabe gutxiago) aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia-tasa 1,7 puntu portzentual jaitsi da (% 10,5).

Langabeziaren beherakada hiru hiriburuetan ere gertatu da; langabezia gehien jaitsi den hiriburua Bilbo da (3.700 langabe gutxiago); ondoren, Gasteiz (-1.900) eta, azkenik, Donostia, non langabeen populazioa jaitsi egin den (-400).

EUROSTATen arabera –Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa–, 2018ko maiatzean, Europar Batasun-28 osoko langabezia-tasa % 7koa da, eta Espainiakoa %15,8koa.

Azkeneko urtean gehitu egin da landunen kopurua eta gutxitu langabeena

EAEko landunen populazioa handitu egin da 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean; 14.700 pertsona gehiago, hau da, % 1,6 handitu da; gizonen artean 9.400 gehiago eta emakumeen artean 5.400 gehiago.

Langabezia-tasak puntu portzentua bat egin du behera (% 11,1etik % 10,1era); beraz, 9.500 pertsona gutxiago daude langabezian EAEn, 2017ko bigarren hiruhilekoko datuen aldean.

Hiruhileko honetako batez besteko afiliatuen % 98,9 lanean daude LANEren irizpidearen arabera.

Kalkuluen arabera, EAEn 865.500 afiliatu daude batez beste hiruhilekoan, hau da, EAEn bizi diren pertsonak eta Gizarte Segurantzara afiliatuak, inkesta egin zaien garaian. Haietatik, % 98,9 lanean daude Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, (856.000 pertsona).

BJAko LANE landunen artean, 76.800 pertsona, % 8,2, ez daude Gizarte Segurantzara afiliatuta, EAEn kokatutako enpresetan ez daudelako edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 29,6 ez dira aintzat hartzen Lanbiden erregistratutako langabe gisa

Kalkuluen arabera, EAEn 108.300 langabe daude Lanbiden erregistratuta batez beste hiruhilekoan, hau da, EAEn bizi diren pertsonak eta inkesta egin zen garaian Lanbiden erregistratuta zeudenak, langabezia erregistratua deritzanaren kategorietakoren batean. Haietatik, % 67,4 langabe daude LANEren definizioaren arabera (73.000 langabe). BJAko LANE langabeen artean, % 29,6 ez daude erregistratuta langabe gisa Lanbiden (31.400 pertsona), beste kategoriaren batean egon daitezkeen arren.

graf0015385_01_e.png

graf0015385_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 10,1era jaitsi da eta biztanleria landuna % 2,6 gehitu da 2018ko bigarren hiruhilekoan EAEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2018
Eguneratze data : 
2018/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015385_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali