2018/07/11ko prentsa-oharra

MERKATARITZA ETA KONPONKETAREN INKESTA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza eta konponketako okupatuak %1,5 hazi dira 2016an

Sektoreak 32.800 milioi euro fakturatu zuen, aurreko urtean baino %1,9 gehiago

Eustaten datuen arabera, Merkataritza eta konponketaren sektorean 130.807 pertsona zeuden lanean 2016an, 2015ean baino %1,5 gehiago, eta sektore horretan izan den enplegu-hazkunde handiena izan da azken sei urteetan.

Hirugarren urtez jarraian, urte arteko gehikuntzak daude sektorearen negozio-zifran. Sektoreak 32.767 milioi euro fakturatu zuen 2016an, aurreko urtean baino %1,9 gehiago. 2016an, gainera, sektorearen hiru jarduera-adarrek gora egin dute bai fakturazio-zenbatekoan bai langile-kopuruan.

Ibilgailuen Salmenta eta Konponketa dibisioa da gehien hazi dena (%8,6ko hazkundea negozio-zifran eta %2,4koa langile-kopuruan). Guztizko enpleguaren %9,3 zen, eta sektorearen fakturazio osoan portzentaje bera zeukan ere. Dibisioaren barruan, Motordun ibilgailuen salmenta da gailentzen (negozio-zifraren %61,1 eta dibisioaren enpleguaren %32,1). Talde horrek fakturazioan %12,5eko gehikuntza izan du, eta %3,7koa enplegu-zifran.

graf0015317_01_e.png

Bestalde, Handizkako merkataritza eta artekariak dibisioak, zeinek dituen sektorearen salmenten ia %50,9 eta enpleguaren %30,4, negozio-zifran %1,1eko hazkundea eduki zuen eta %1,3koa langile-kopuruan. Handizkako merkataritzaren barruko talde handienak dira Handizkako beste merkataritza espezializatua eta Elikagaiak, edariak eta tabakoa. Bien artean dibisioaren %60 baino gehiago dute fakturatzen, eta guztizko enpleguaren %46 dira. Hala ere, Elikagaien, edarien eta tabakoaren taldeak eduki badu ere %10,2ko hazkundea negozio-zifran eta %3,7koa enpleguan, Handizkako beste merkataritza espezializatuaren taldeak bi kontzeptuetan atzera egin du: fakturazioan -%5,4 eta enpleguan -%0,3.

graf0015317_02_e.png

Azkenik, Xehekako merkataritza sektoreak, langile gehien duena (sektorearen enpleguaren %60,3), guztirakoaren %39,9 fakturatu zuen, eta %1,5eko hazkundea eduki zuen hala enpleguan nola negozio-zifran. Xehekako merkataritzaren barruan Establezimendu ez-espezializatuetakoa da handiena fakturazioan (%33,9) eta enpleguan (%30,2). Gainera, hazkunde nabarmena du erakusten bai fakturazioan (%6,6 gehiago azken urtean) bai enpleguan (%5,6 gehiago). Dibisio horretako hurrengo talde handiena Establezimendu espezializatuetako beste artikuluen xehekakoa da: fakturazioaren %24,5 du (%1,4ko hazkundea) eta enpleguaren %28,3 (%0,2ko hazkundea).

Sektoreko establezimenduen tamainari erreparatuz, aldaketak izan dira enpresa-egituran aurreko urtearen aldean. Mikroenpresek (asko jota, 9 enplegu) pisu txikiagoa dute guztirako enpleguan zein fakturazioan; hala, aurreko urtearen aldean enpleguan pairatu duten %1eko galerak ekarri du ezen Merkataritza eta konponketaren sektorean duten pisua dela orain %59,8koa orotara, noiz eta urte bat lehenago %61,3koa baitzen; haren fakturazioa, %3,2 gutxiago, sektorearen salmenten %47 da orain, 2015eko %49,5aren aldean. Galera horren aurrean enpresa txikiak hazi dira (10-49 enplegu artekoak), zeinek eduki duten %3ko hazkundea langile-kopuruan eta %4,1ekoa salmentetan, eta orotara langileriaren %26,4 diren eta fakturazioaren %37,7 sektore osoan, baina batez ere hazi dira enpresa ertain eta handiak (50 enplegu eta gehiagokoak), zeinek eduki baitute %10,6ko gehikuntza langile-kopuruan eta %14,5ekoa salmentetan. Halatan, enpresa ertain eta handiak guztizkoaren parte handiago bat dira orain: enpleguaren %13,8 eta fakturazioaren %15,3, noiz duela urtebete ziren %12,6 eta %13,6 hurrenez hurren.

Denbora-ikuspegia zabalduz, azken sei urteetan Euskal AEn merkataritza-establezimenduen kopurua gutxitu da: 4.000 gutxiago daude, 2010. urtean zeudenen -%9. Denbora-tarte bererako enpleguan ere galerarik izan da, %4,6koa. Establezimendu-kopuruaren murrizketa bereziki gertatu da mikroenpresetan (9 enplegatukoak gehienaz ere), non sei urtetan igaro den 42.861 establezimendutatik 38.878tara, %9,3 gutxiago. Tamaina txikiko establezimenduak ere murriztu dira (10-49 enplegu artekoak): duela sei urteko 1.910etatik 2016ko 1.848etara, %3,2 gutxiago. Guztiaz ere, tamaina handieneko establezimenduak (50 enplegu eta gehiagokoak) hazi dira %13,5, zeren igaro baitira izatetik 133 2010ean izatera 151 2016an. Enpleguari begira, langile-kopuruan %1 gutxiago da mikroenpresetan, %3 gehiago enpresa txiki eta ertainetan eta %10,6 gehiago enpresa handietan 2010 eta 2016 artean.

graf0015317_03_e.png

Lurraldeei doakienez, Gipuzkoak izan du urteko bilakaerarik onena 2016an (%3,1 hazi da salmentetan eta %2,2 enpleguan). Araba %1,9 hazi da salmentetan eta %0,9 langile-kopuruan; Bizkaia, %1,2 eta %1,3 hurrenez hurren bi kontzeptuetan. Gehikuntza horiekin, sektorearen %52,7 Bizkaian ari da lanean, %33,1 Gipuzkoan eta gainerako %14,2a Araban. Salmentei doakienez, Bizkaiak fakturatzen du orotarakoaren %51, Gipuzkoak %33,2 eta Arabak %15,8.

Azkenik, Xehekako merkataritzak 2016an marjina komertziala handitu zuen hiru hamarrenetan salmenten aurrean, %28,8ra iritsiz. Handizkako merkataritzarena, 2015aren aldean puntu erdi bat gehiago, %22,6ra iritsi zen. Aldiz, Ibilgailuen salmenta eta konponketaren dibisioaren marjina ehuneko 1,4 puntu jaitsi zen eta %16,8an gelditu.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 Merkataritza eta Konponketa. Prentsa-ohar gehiago  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza eta konponketako okupatuak %1,5 hazi dira 2016an

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2018/07/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015317_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Grafikoak

Mikrodatuak

Kode eta izendegiak

Grafiko interaktiboak

Kalitate-fitxak

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali