HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn %6,4 gutxitu...

2018/07/06ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn %6,4 gutxitu ziren jaiotzak 2017an

30 urte baino gutxiagorekin emakume atzerritarren %40,7 izan da ama; espainiarren %13

2017an Euskal AEn 17.076 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %6,4 gutxiago, Eustaten arabera. Ama espainiarren artean %7,5ekoa izan zen jaitsiera; atzerritarren artean, %2,4koa.

Gipuzkoan 5.593 haur jaio ziren (-%7, jaitsierarik handiena), Bizkaian 8.522 (-%6,9) eta Araban 2.961 (-%3,7).

Mila biztanleko 7,8 jaiotzakoa izan zen jaiotza-tasa, Espainiakoaren azpitik, non izan zen 8,4koa, behin-behineko datuen arabera. Zifrarik handiena Araban da, ‰9,1; Gipuzkoan, ‰7,8; Bizkaian, ‰7,5.

graf0015306_01_e.png

Jaiotzen %80,8tan amek 30 urte edo gehiago zuten

Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %36, 2016. urtearen aldean ehuneko zazpi hamarren txikiagoa. Ondoren, 35-39 urte bitarteko amena (%34,7, bi hamarren gutxiago) eta 40 urte eta gehiagokoena, zeinek segitzen baitu gero eta handiagoa izaten (%10,1, ehuneko sei hamarren gehiago aurreko urtean baino). 25-29 urte bitarteko amen jaioberriak %13,5 izan dira, bi hamarren gehiago; 20-24 bitartekoenak, %4,5, hamarren bat gehiago. Ama nerabeak orotarakoaren %1,2 izan dira, aurreko urteko zifra bera.

graf0015306_02_e.png

Segitzen du gero eta handiagoa izaten ama atzerritarren portzentajeak, %22,3

Amen nazionalitatea kontuan harturik, %22,3 atzerritarrak ziren, eta 3.810 haur ekarri zituzten. 2016an %21,4 ziren ama atzerritarrak. Nazionalitate hauetakoak ziren batez ere amak: 735 ama, Marokokoak; 347, Errumaniakoak; 247, Kolonbiakoak; 210, Boliviakoak; 194, Nigeriakoak; 181, Paraguaikoak; 164, Nikaraguakoak; 123, Ekuadorkoak; 119, Aljeriakoak; 116, Brasilgoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagoekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino. 30 urte baino gutxiagorekin atzerritarren %40,7 izan da ama; espainiarren %13.

Amen batez besteko adina 33,5 urtekoa izan zen. Espainiarren artean, 34,3 urtekoa; atzerritarren artean, 30,8koa.

2017ko ama lehen erdituen batez besteko adina 32,6 urtekoa izan zen.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak gero eta gehiago dira

2017an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.492 izan ziren, 2016an baino %4,7 gutxiago. Jaiotza horiek guztien %43,9 dira, eta 2016an %43,1 ziren. Bizkaiko eta Arabako ehunekoak Euskal AEko batez bestekoaren gainetik daude, %45,4 eta %44,1 hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, %41,4. Duela hamar urte, 2007an, ezkontzaz kanpoko jaiotzen ehunekoa %27koa zen.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2017ko 8.609 lehen jaiotzak guztien %50,4 izan ziren; bigarrenak, %38,8; hirugarren eta ondorengoak %10,8.

2017an bizirik jaioen arteko erlazioa, hauxe izan zen: 100 neskatoko 107 mutiko. Mutikoen batez besteko pisua 3.307 gramokoa izan zen; neskatoena, 3.211koa.

Erditzeak 16.767 izan ziren: horietatik 16.389, bakunak; 374, bikoitzak; 4, hirukoitzak. Garaiz aurrekoak 935 erditze izan ziren (%5,6).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn %6,4 gutxitu ziren jaiotzak 2017an

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2018/07/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015306_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali