HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/08/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). 2018KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %2,6 gehitu dira 2018ko uztailean

Bidaiari atzerritarren sarrerak %5,1 gehitu dira, eta Estatukoak baino gehiago izan dira uztailean balio absolutuetan

2018ko uztailean, 322.653 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.252 gehiago, %2,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %3,8 gehitu dira Bizkaian eta Gipuzkoan kasu bietan, baina %3,7 jaitsi Araban.

Gaualdiak, bestalde, 2018ko uztailean 660.108 izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan; aurreko urteko uztailean baino 23.606 gehiago, %3,7 gehiago. Gipuzkoan %5,7ko igoera gertatu da, eta Bizkaian %4,0koa, baina Araban %3,5 jaitsi dira gaualdiak.

graf0015478_01_e.png

Estatuko bidaiariak %0,3 hazi dira Euskal AEn aurreko urteko uztailaren aldean, eta atzerriko bisitariak %5,1 gehitu. Araban Estatuko bisitarien sarrerak %5,9 gutxitu dira, eta atzerrikoenak %0,7 jaitsi. Bizkaian Estatuko bisitarien sarrerak %2,0 gehitu dira, eta atzerritarrenak %5,8 igo. Gipuzkoan Estatukoenak %1,0 gehitu dira, eta atzerritarrenak %6,0 igo.

Batez besteko egonaldia uztailean 2,05 egunekoa izan da, 2017ko uztaileko 2,02 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Araban 1,78 eguneko batez besteko egonaldia izan da, 2017ko uztaileko bera; Bizkaian hazkunde txikia egon da, aurreko urteko uztaileko 1,96 eguneko egonalditik aurtengo uztaileko 1,97kora; eta Gipuzkoan ere batez besteko egonaldia luzatu da, 2017ko uztaileko 2,20 egunekotik aurtengo uztaileko 2,24 egunekora.

Plazakako betetze-maila ehuneko 0,7 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2017ko uztaileko %69,5etik aurtengo uztaileko %70,2ra. Araban ehuneko 1,4 puntuko jaitsiera gertatu da, eta betetze-maila %61,0koa izan da aurtengo uztailean. Bizkaian ehuneko 0,9 puntuz gehitu da, eta %68,4koa izan da betetze-maila. Gipuzkoan hobetu da betetze-maila ehuneko 1,0 puntuz, plazakako %75,9ko betetze-maila iritsita 2018ko uztailean.

Gelakako betetze-maila ehuneko 0,2 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %78,2ra iritsiz. Araban ehuneko 0,6 puntuz jaitsi da, %70,3n egonez; Bizkaian ehuneko 0,3 puntuz gutxitu da, %77,1era iritsiz; Gipuzkoan ehuneko 1,1 puntuz igo da, %82,6ra helduz.

Hotel-okupaziorik handienak plazaka uztailean Donostian (%83,0), Gipuzkoako kostaldean (%78,4) eta Bilbon (%73,7) izan dira.

Asteko eguna aintzat harturik, Euskal AE osoan 2018ko uztailean okupaziorik handiena aste-bukaeretan izan da, betetako plazen %77,8rekin; lanegunetan %67,6koa izan da.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez bezainbatean, azkenik, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 105,3 eurokoa izan da 2018ko uztailean, aurreko urtean baino %3,0 gehiago. Batez besteko tarifa 77,5 eurokoa izan da Araban (+%4,2); 87,7 eurokoa Bizkaian (+%6,1); eta 133,9 eurokoa Gipuzkoan (-%0,3).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 82,4 eurokoak izan dira Euskal AEn 2018ko uztailean, 2017ko uztailean baino %3,3 gehiago. Araban 54,5 eurokoak izan dira; Bizkaian, 67,6 eurokoak; Gipuzkoan, 110,6 eurokoak.

Bizkaian gelakako betetze-maila, Getxoko jazzaldian, %76,2koa izan da

25.364 bidaiari-sarrera izan dira, 2018ko Getxoko jazzaldia zegoenean, Bizkaiko hotel-establezimenduetan, 2017ko edizioan baino %21,9 gehiago. Sarrera horiek izan dira 2018ko uztailaren 4tik 8ra bitartean (5 gau). Aldi berean 47.912 gaualdi izan dira, %76,2ko gelakako betetze-mailarekin, zeina den ehuneko 9 puntuz handiagoa 2017ko ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean erregistraturiko okupazioa baino (iazko jazzaldiaren hasiera- eta bukaera-egunak).

Bilbon gelakako betetze-maila %90,5ekoa izan da BBK Live ari zela

Bizkaiko hotel-establezimenduetan bidaiari-sarrerak, 2018ko BBK Live ari zela, 15.618 izan dira. Sarrerok 2018ko uztailaren 12tik 14ra (3 gau) izan dira. 34.349 gaualdi egon dira aldi berean Bizkai osoan. Bilbon 8.855 sarrera egon dira, 243 gutxiago 2017ko uztailaren 6tik 8ra bitartean baino (2017ko festibalaren datak). Gaualdiak, bestalde, 20.034 izan dira, %90,5eko gelakako betetze-mailarekin iazko %92,1ekoaren aldean (1,6 puntuz txikiagoa).

Gasteizen gelakako betetze-maila %87,3koa izan da hiriko jazzaldia ari zela

Gasteizko jazzaldia ari zela, uztailaren 17tik 21era, 7.622 bidaiari-sarrera egon dira Arabako hoteletan. Aldi horretan berean, 15.908 gaualdi izan dira Araba osoan eta gelakako betetze-maila %84,1ekoa izan da. Gasteizen 5.272 sarrera gertatu dira, 2017an baino %8,3 gutxiago, eta 10.891 gaualdi, %2 gehiago, eta %87,3ko gelakako betetze-maila lortu da aipaturiko 5 gauetan, 2017ko okupazioa baino 8 hamarren gehiago festibala orduan egin zenean, uztailaren 11tik 15era.

Donostian gelakako betetze-maila %92,3koa izan da hiriko jazzaldia ari zela

Donostiako jazzaldiko egunetan, uztailaren 25etik 29ra (5 gau), 20.753 bidaiari-sarrera egon dira Gipuzkoako hotel-establezimenduetan. Aldi berean 45.908 gaualdi izan dira Gipuzkoan, %84,5eko gelakako betetze-mailarekin. Donostian 12.270 sarrera egon dira, 2017ko uztailaren 20tik 25era bitartean baino %5,7 gutxiago (iazko festibalaren datak), eta 26.714 gaualdi. Orobat, gelakako %92,3ko betetze-maila lortu da, iaz lorturikoa baino zazpi hamarren gutxiago (%93).

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %2,9 gehitu dira eta gaualdiak %8,7 2018ko uztailean

Aurtengo uztailean 22.599 bidaiari-sarrera izan dira Euskal AEko landa-ostatuetan, %2,9 gehiago aurreko urteko hil berean baino. Lurraldeka, Araban gutxitu dira sarrerak %11,5, eta Bizkaian eta Gipuzkoan gehitu dira %10,7 eta %2,5, hurrenez hurren. Izan dira 5.876 atzerritar-sarrera, zeina den %3,2ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %26,0 da hori. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %2,8 gehitu dira.

Euskal AEko landa-establezimenduetan uztailean 69.022 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil beraren aldean %8,7ko gehikuntza dena. Lurraldeez bezainbatean, Bizkaian igo dira %16,9, eta Gipuzkoan %7,1 gehitu, baina Araban gutxitu dira %4,1.

Plazakako betetze-maila %48,6ra iritsi da, ehuneko 2,9 puntu gehiago 2017ko uztailean baino. Araban ehuneko 1,7 puntuz gutxitu da, eta betetze-maila %23,8koa izan du. Bizkaian betetze-maila %49,8koa izan da, ehuneko 5,0 puntu gehiago 2017ko uztailaren aldean; Gipuzkoan ehuneko 3,7 puntuz gehitu da, eta betetze-maila %58,7koa izan du.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2017ko uztailaren aldean: duela urtebete 2,89 egun ziren; azken hil honetan, 3,05.

graf0015478_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %2,6 gehitu dira 2018ko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO 2018
Eguneratze data : 
2018/08/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015478_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali