2018/07/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2018KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek 0,2% egin dute gora 2018ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2018ko ekainean 2017ko ekainaren aldean), % 4,4 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 4,4koa da.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2018ko ekainean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Erauzketa-industriak (% 1,6ko igoera) eta Informatika eta Elektronika Produktuak eta Makinak eta ekipoa (% 0,7ko igoera, bi kasuetan). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: Industria kimikoa (% 0,5eko beherakada prezioetan) eta Kokeriak eta petrolio fintzea eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 0,3ko jaitsiera izan dute prezioetan, bi kasuetan).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak ez du aldakuntzarik izan prezioetan (% 0,0), Ekipo-ondasunek % 0,5eko igoera izan dute eta Tarteko ondasunek % 0,3 egin dute gora. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,1 egin dute gora, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek aurreko hileko balioei eutsi dietelako (% 0,0) eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,3 gora egin dutelako.

Urte arteko aldian, 2018ko ekainean 2017ko ekainaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 22,1eko igoera); Erauzketa-industriak (% 5,7ko igoera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,7ko igoera). Alderantziz, igoerarik txikienak honako sektore hauen prezioek erregistratu dituzte: Kautxua eta plastikoa (% 0,2 egin dute gora) eta Informatika eta Elektronika Produktuak (% 0,6 egin dute gora).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiak % 13,2 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 3,6, eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek, % 1,7. Kontsumo-ondasunen prezioek % 1,5 egin dute gora; azken horien artean, % 1,7 egin dute gora Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek, % 1,5.

graf0015403_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek 0,2% egin dute gora 2018ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO 2018
Eguneratze data : 
2018/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015403_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali