2018/07/20ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 2,9 egin du gora 2018ko maiatzean

2018ko lehen bost hileetan, esportazioak % 8,4 hazi dira, eta merkataritza-saldoa positiboa izan da, 2.400 milioi euro ingurukoa

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 2,9ko igoera izan zuten urte arteko tasan 2018ko maiatzean, EUSTATek emandako datuen arabera. Zenbatekoa 2.219 eurokoa uzan zen, eta, iaz, 2.156 milioi eurokoa. Ondasun energetikoen esportazioak % 10,7 jaitsi ziren, eta ondasun ez-energetikoenak, berriz, % 4,7 igo.

Araba da esportazioen hazkunde handiena izan duen lurralde historikoa: % 8,9koa; Bizkaian, esportazioak % 1,1 hazi dira; bukatzeko, Gipuzkoan % 0,7 egin dute atzera.

graf0015402_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek, bestalde, % 13,1eko hazkundea izan zuten, 1.728 milioi eurokoa. Inportazio energetikoek % 42,9 gora egin zuten, eta ez-energetikoak, % 5,7 hazi ziren.

Lurralde-mailan, Arabako inportazioak % 19,8 hazi dira, Gipuzkoakoak % 12,8, eta, Bizkaikoak, % 10,5.

Esportazioko jarduera-adar garrantzitsuenei erreparatuz gero, ikusten da hiru garrantzitsuenak areagotu egin direla: Motordun ibilgailuak % 4,0 hazi dira; Erabilera orokorreko makineriak, % 13,6 eta Siderurgia % 16. Nabarmena da, halaber, Kautxuzko produktuen esportazioetan egon den % 50,5eko aurrerapena. Araban biltzen da, aurreko hileetan bezala, Motor-ibilgailuen esportazioa (guztizkoaren % 69,9), Bizkaian Petrolio-fintzearena, eta Gipuzkoan Erabilera orokorreko makineriarena.

Xehetasunetara joz gero, egiaztatzen da maiatzean esportazioko muga-zergen bost partida nagusiak honako hauek direla: 5-10 pertsonako turismoak (Araba), Auto ibilgailuen zatiak eta osagarriak (Bizkaia eta Gipuzkoa), Petrolio-olioak (Bizkaia), Salgaiak garraiatzeko auto-ibilgailuak (Araba), eta Hodi eta profil hutsak, burdina edo altzairuzko soldadurarik gabeak (Araba eta Bizkaia). Partida horiek, maiatzean, guztizkoaren % 35,6 izan ziren guztira, 789,2 milioi euroko balio osoaz; alegia, aurreko hilean baino 81,4 milioi gehiago.

Hil honetan, bost herrialde hauek dira gure bezero nagusiak: Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia. Horiek dira Euskal AEko esportazio guztien % 49,6ren hartzaileak. Horietako lau EB-28koak dira; hain zuzen, erkidego horretan biltzen dira gure esportazioen % 63,3 (1.404,4 milioi esportatu).

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzitsuena, Petrolio eta erauzpen industriak (guztizkoaren % 23,3), % 38,7ko hazkundea izan duela, uarreko urteko hil beraren aldean. Garrantzi aldetik atzean dituen partidak ere hazi egin dira: Siderurgiako produktuak (% 13,8), Motor-ibilgailuak (% 29,0), eta Erabilera orokorreko makineria (% 24,9).

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.395,9 milioi euroko saldo positiboa izan du, 2018ko lehen bost hileetako metatuan

Lehen bost hilabeteetan, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 8,4ko hazkundea izan zuten aurreko urteko aldi beraren aldean. Horrek esan nahi du 824,7 milioi euro gehiago, eta zenbateko horri Bizkaiak egin dio ekarpen handiena: 379,0 milioi. Esportazioaren kopurua aldi horretan 10.638,5 milioi izan da eta, beraz, hori benetako marka da serie historikoa bere osoan aztertzen badugu, izan ere, esaterako, aldi horretarako 2003an eta aurreko urteetan izan zen metatua bikoizten da.

Bizkaiko esportazioak Euskal Autonomia Erkidegoko handienak dira, 4.150,6 milioi guztira, urte arteko % 10,0eko hazkundeaz. Araban, hazkundea pixka bat handiagoa izan da, % 10,2koa (3.415,6 milioi), eta Gipuzkoan, % 4,4koa (3.072,3 milioi). Produktu-mota kontuan hartuta, “Produktu ez-energetikoak” dira, 658,3 milioi gehiagorekin, lehen aipatutako hazkundea biltzen dutenak, eta produktu “energetikoek”, berriz, 166,5 milioi jartzen dute hazkunde horretan.

Sei jarduera-adar garrantzitsuenek, esportazio-bolumenaren arabera, igoerak izan dituzte aldi honetan. Bereziki aipagarria da Koke-labeak eta petrolio-fintzeari lotutako produktuen hazkundea (% 31,1), 834,2 milioi eurora heldu baita. Aldi berean, esportazio-bolumen handieneko adarra, alegia, Motor-ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuak (2.950,3 milioi eta guztizkoaren % 27,7), % 16,0 hazi da. Antzeko hazkundea (% 18,0) izan du garrantzian bigarren doanak: Siderurgiako produktuak (1.171,5 milioi).

2018ko lehen bost hilabeteen rankingak Alemania egiten du herrialde hartzaile nagusi, guztira esportatutakoaren % 15,9az. Alemaniaren ondoren, Frantzia eta Estatu Batuak daude (%15,4 eta % 8,1, hurrenez hurren); horrenbestez, hiruren artean EAEko esportazioen ia % 40 biltzen dute.

Euskal Autonomia Erkidego osoko inportazio metatuak aztertutako aldian 8.242,5 milioi euro inguru izan dira. Kopuru horren urte arteko konparazioa eginez gero, ikusten dugu aurreko urtean aldi berean izandakoa baino 414,6 milioi gehiago dela. Igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Arabako lurraldean (1.859,2 milioi balio duten esportazio metatuak baititu), % 14,1eko hazkundea egon dela aldi horretan, alegia, 2017ko aldi berean baino 229,1 milioi gehiago. Gipuzkoan ere inportazioak hazi egin dira, 151,7 milioi, bai eta Bizkaian ere (33,8 milioi); inportatutakoaren balioa lurralde horietan 1.685,7 milioira eta 4.697,6 milioi eurora heldu zen, hurrenez hurren. “Produktu energetikoen” inportazioa egonkortu egin da, % 0,1, baina “Produktu ez-energetikoak”, berriz, % 7,3 igo dira.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2018ko urtarriletik maiatzera 2.395,9 milioiko saldo positiboa eman du, aurreko urteko lehen bost hilabeteetan izandakoa baino 410,1 milioi gehiago. Horren arrazoia da, neurri batean, Bizkaiko balantze komertziala hobetu egin dela, nahiz eta negatiboa izan, 345,2 milioi gutxitu baita, urte batean -892,2 milioitik -547,0ra igaro baita. Beste bi lurraldeen saldoa, aldiz, positiboa da, eta 1.556,3 milioira heltzen da Araban, eta 1.386,6ra Gipuzkoan.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 2,9 egin du gora 2018ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015402_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali