2018/08/23ko prentsa oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak %8,6 eta inportazioak %8,1 gehitu ziren 2018ko ekainean

2018ko lehenengo sei hilabeteetako metatuan %8,4 hazi dira esportazioak eta 3.000 milioi euro pasako saldo positiboa lortu da

Euskal AEko ondasunen esportazioak %8,6 gehitu ziren 2018ko ekainean urte arteko tasan, Eustaten arabera. Guztira, 2.311 milioi euro izan ziren; aurreko urteko hilabete berean, aldiz, 2.128 milioi. Ondasun energetikoen esportazioak %13,3 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %8,1.

Bizkaia da lurraldea zeinek izan duen hazkunderik nabariena, %16,6rekin. Izan ere, gehitu dira hartan hala Ondasun ez-energetikoen esportazioak (%17,6) nola energetikoenak, %13,4rekin. Ondasun ez-energetikoen esportazioak izan ziren lurralde horrek guztira esportatukoaren %75,6. Araban, oro har, esportazioak %6,3 gehitu dira, eta Gipuzkoan %0,8.

graf0015482_01_e.png

Euskal AEko ondasunen inportazioak %8,1 gehitu ziren; orotara, 1.698 milioi euro izan ziren. Inportazio energetikoak %13,1 gehitu ziren; ez-energetikoak, %6,5.

Lurraldeka, Gipuzkoako inportazioak %14,3 hazi dira, eta Bizkaikoak %9,9; Arabakoak, aldiz, %1,6 gutxitu dira.

Jarduera adar nagusiak aztertuta, eta esportazioei begira, nabarmena da hil honetan Motor ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuen esportazioen hazkundea (%5,2). Halaber, horixe da, hain zuzen, esportazio bolumen handiena duen adarra (guztizkoaren %25,3). Garrantzian laugarrena (guztizkoaren %9,0), Kokeriak eta petrolio fintzea, %23,2 hazi zen; bigarrena (guztizkoaren %14,7), Metalurgia, %14,9. Araban da kontzentratzen Motordun ibilgailuen esportazioa; Bizkaian, Metalurgiarena eta Petrolioa fintzearena; Gipuzkoan, Makineria eta ekipoarena.

Xehekiago, esportazioko muga zergen partida nagusien artean hauek daude: 5-10 pertsonako turismoak, Petrolio olioak, Ibilgailuen zati eta osagarriak eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak. Lau partida horien guztien esportazioak ekaineko guztien %32,1 izan dira, eta balioa 742,2 milioi eurokoa izan dute orotara.

Hilabete horretan bost herrialde (Frantzia, Alemania, AEB, Erresuma Batua eta Italia) izan dira berriz bezero nagusiak, zeren Euskal AEk esportaturiko guztiaren %52,8 hartu baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren esportazioen %65,3.

Inportazioen rankingean aurrena, Erauzketa industriak eta petrolioarenak (guztien %23,8), %20,8 gehitu da. Bada, halaber, hazkunderik garrantzian hurrengoak diren adarretan. Adibidez: Metalurgian (%17,4), Motor ibilgailuetan (%7,0) eta Makineria eta ekipoan (%18,8).

2018KO LEHEN SEI HILETAKO METATUA

Ondasunen kanpo merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehen seihilekoan, 3.009 milioi euroko saldo positiboa dago

Lehen seihilekoan guztira Euskal AEko esportazioak %8,4 hazi dira aurreko urteko aldi beraren aldean, 1.007,2 milioi euro gehiago. Gehien eman duena Bizkaia da, 514,7 milioirekin.

Bizkaiko esportazioak, azterturiko aldian, Euskal AEko garrantzitsuenak dira (5.105,8 milioiko metatua eta %11,2ko hazkundea). Araban hazkundea %9,5ekoa da (4.118,8 milioi) eta Gipuzkoan %3,7koa (3.724,5 milioi). Zein produktu mota den aztertuta, Produktu ez-energetikoetan da kontzentratzen aipaturiko hazkundea, 813,4 milioi gehiagorekin; energetikoek, aldiz, 193,8 milioi diote jarri delako hazkundeari.

Esportazio bolumenaren araberako bost jarduera adar nagusietan izan da hazkunderik urteko lehen seihilekoan: Nabarmena da hazkundea Kokeriak eta petrolio fintzeari loturiko produktuetan (%29,4), 1.043,1 milioi euroko kopurua iritsita, aurreko urteko aldi berean esportaturikoa baino 237,3 milioi gehiago. Halaber, adar esportatzaile nagusia (3.535,2 milioi, guztiaren %27,3), Motordun ibilgailuen fabrikazioa, %14,1 gehitu da.

2018ko lehen seihilekoko ranking esportatzailean Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportaturiko guztiaren %15,8rekin. Alemaniaren ondoren Frantzia (%15,4) eta AEB (%8,5) daude. Hiruren artean, Euskal AEk esportatzen duenaren ia %40 dute hartzen.

2018ko lehen seihilekoan inportatutakoaren metatua, Euskal AE osorako, 9.940,1 milioi eurokoa da. Urte artean zifra hori konparatuta, 2017ko aldi beraren aldean 542,0 milioi gehiago dira. Bizkaia da gutxien jarri duena inportazioen hazkunde horretan, aipaturiko 542 horien 121,9 milioirekin (%22,5). Araba da gehien jarri duena, 223,4 milioirekin (%41,2), eta ondoren Gipuzkoa dator 196,8 milioirekin (%36,3). Produktu energetikoen inportazioa %2,0 hazi da, eta Produktu ez-energetikoena %7,2.

Ondasunen kanpo merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehenengo seihilekoan, 3.009 milioi euroko saldo positiboa dago, aurreko urteko aldi berean atzemandakoa baino 465,1 milioi gehiago, zeina den %130,3ko estaldura-tasa. Tasa hori 100en gainetik dago (gehiago esportatzen dugu inportatzen duguna baino) 28-EBko herrialde ia guztietan, salbu eta Irlandan, Luxenburgon eta Bulgarian.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak %8,6 eta inportazioak %8,1 gehitu ziren 2018ko ekainean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Junio 2018
Eguneratze data : 
2018/08/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/06/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015482_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali