2018/08/06ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). II/2018
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentek %0,1 egin zuten behera 2018ko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, txikizkako merkataritzak %0,2 egin zuen behera, prezio finkoetan
Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak %0,1 txikitu zituen salmentak 2018ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean, prezioen eragina behin kendua, Eustaten datuen arabera. Sektorearen salmentek, gasolina-zerbitzuguneak aintzat hartu gabe, %0,2 egin zuten behera, urte arteko tasan.
Aurreko hiruhilekoari dagokionez, salmenta-indizeak %0,1eko igoera erreala izan du, urtaroaren araberako eraginak ezabatu ondoren.
Sektoreen arabera, elikagaigintzak %1,3 areagotu zituen salmentak 2018ko bigarren hiruhilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritzak %1,4 egin zuen behera eta automobilgintzarako erregaiaren salmentak %1,2 gora. Hori guztia, 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta prezio finkoetan.
Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak %2,2 egin zuen behera, eta elikagaiak nagusiak diren ez-espezializatuak %3,0 egin zuen gora.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza negatiboak izan dira azpisektore guztietan. Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritza %1,6 jaitsi zen, eta etxeko ekipamenduan espezializatutakoa %0,6; beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako merkataritzak eduki zuen aldakuntzarik negatiboena, %2,8koa, eta, azkenik, merkataritza ez-espezializatuak, gainerako produktudunak bereziki, %0,4 egin zuen behera, guztiak prezio finkoetan.
Lurraldeen arabera, igoera erregistratu da Araban eta Gipuzkoan urte arteko salmentetan, %0,1ekoa kasu bietan eta termino errealetan, baina Bizkaian %0,3ko jaitsiera gertatu da 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Euskal AE osoan txikizkako merkataritzako sektorean okupatuen kopurua 2018ko bigarren hiruhilekoan %0,3 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %0,3 ere hazi da 2018ko lehen hiruhilekoarekin konparatua.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62