HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoa...

2018/08/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoa duten Euskal AEko establezimenduek salmenta guztien %41,4 eta erosketa guztien %36,2 egin dute kanal horren bidez 2017an

Nagusi izan da beste enpresa batzuekiko salerostea (B2B), salmenta elektronikoen %78,4

41.400 inguru izan dira saleroste elektronikoa egiten duten establezimenduak 2017an Euskal AEn, orotarakoaren %25,1, eta zenbatetsi da ezen bide horren bidez egiten duten erosketak izan direla guztien %36,2, eta salmentak guztien %41,4, zeina den errekor bat serie historikoan bere osoan hala erosketetan nola salmentetan, EUSTATen datuen arabera.

Oro har, merkataritza elektronikoak Euskal AEn aurreko urtearen aldean zifra ekonomikoak handitzen jarraitzen du; merkataritza elektroniko bidezko salmentei doakienez, Euskal AEko enpresen kasuan, %12,6ko igoera gertatu da, eta %10,2koa sistema beraren bidez eginiko erosketei doakienez.

Horrek ekarri du izatea 2017an negozio-bolumena 17.274,1 milioi eurokoa egin diren salmenta elektronikoei doakienez eta 12.758,8 milioikoa erosketei doakienez. Guztia sarean zehar egina edo bestelako sistema elektroniko batzuen bitartez, hala nola posta elektronikoa edo datu elektronikoen trukaketa (EDI eta beste sare batzuk).

graf0015473_01_e.png

Lurraldeetan Bizkaia nabarmendu da salmenta elektronikoetan, %16,6ko gehikuntzarekin, eta ondoren Gipuzkoa (%13,5eko gehikuntza) eta Araba (%7,5eko gehikuntza) daude. Azken lurralde honetan gertatu da igoerarik handiena erosketa elektronikoetan, %12,9ko gehikuntza aurreko urtearen aldean, eta ondoren Bizkaia (%9,9ko gehikuntza) eta Gipuzkoa (%9,1ekoa) daude.

Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hiruren artean aski antzera daude banatuak salmenta elektronikoak: Bizkaian da ehunekorik handiena, Komunitate Autonomoaren guztirakoaren %36,9rekin; Gipukoan eta Araban %31,7 eta %31,4 dira ehunekoak, hurrenez hurren. Erosketetan, aldiz, Bizkaiak du 2017an guztizko erosketen %50,4, eta Gipuzkoak eta Arabak %31,5 eta % 18,1, hurrenez hurren.

Establezimenduen tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu edo gehiagokoetan da kopuru ekonomiko gehien trukatzen merkataritza elektronikoan, guztizkoaren %82,4rekin salmentetan eta %69,0rekin erosketetan.

Halaber, merkataritza elektronikoan parte hartzen duten enpresen ehunekoa 2017an %25,1 izan da, portzentajezko 0,9 puntu gutxiago aurreko urtean baino. Jaitsiera hori gertatu da portzentajezko puntu bat gutxitu delako ehunekoa elektronikoki erosten duten enpresena (enpresen %23,0 dira egun) eta, era berean, portzentajezko 0,3 puntu gehitu direlako salmenta elektronikoak egiten dituzten enpresak (guztizkoaren %6,8). Orobat, antzeman daiteke ezen, nahiz eta bide elektronikoen bitartez erosten duten enpresak saltzen dutenak baino anitzez gehiago diren, zifra ekonomikoetan gehiago direla salmenta elektronikoak (17,3 mila milioi euro) erosketak (12,8 mila milioi) baino.

graf0015473_02_e.png

Zifra horiek aldatu egiten dira enpresen tamainari erreparatuz. Halatan, 10 enplegatu edo gehiagokoetan, %29,0k egiten dute saleroste elektronikoa, portzentajezko 0,7 puntu gutxiago aurreko urtearen aldean. Segmentu horretan ere anitzez gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak, %25,1 baitira, eta pisu txikiagoa dute salmenta elektronikoak egiten dituztenak, %12,6. Hala ere, erosten dutenak portzentajezko 0,7 puntu jaitsi dira, eta saltzen dutenak, aldiz, 0,7 puntu ere igo.

Erosketa elektronikoak egin diren bitartekoari doakionez, guztizko kopuru ekonomikoaren %50,3 burutu da posta elektronikoz (e-posta), %31,8 EDIren eta beste sare batzuen bidez eta gainerako %17,9a web-orri bidez. Era berean, salmenta guztien %43,0 burutu da EDIren eta beste sare batzuen bitartez; %30,1 web-orri bidez, ‘app’ bidez (aplikazioak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez; eta %26,9 posta elektronikoaren bitartez.

graf0015473_03_e.png

Gogoan edukita zein bezero-motari zuzendu zaizkion 2017an merkataritza elektronikoaren salmentak, gehienak, bitarteko elektronikoez fakturaturiko guztizkoaren %78,4, beste enpresa batzuek hartu dituzte (B2B deritzon merkataritza), %19,9 kontsumitzaile partikularrek (B2C) eta gainerako %1,7a beste bezero-mota batzuen artean banatu da, hala nola Administrazio Publikoak (B2G).

graf0015473_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoa duten Euskal AEko establezimenduek salmenta guztien %41,4 eta erosketa guztien %36,2 egin dute kanal horren bidez 2017an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2018/08/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015473_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali