Prentsa-oharra 2018/09/21

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. ABUZTUA 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko hoteletako bidaiari sarrerak % 6,7 igo dira 2018ko abuztuan

Uztaila eta abuztua artean % 4,7 gehitu dira sarrerak eta % 5,6 ostatu-gauak

2018ko abuztuan, 354.146 bidaiari sarrera izan dira EAEko hoteletan; 22.167 sarrera gehiago aurreko urteko hilabete beraren aldean, % 6,7ko gehikuntza, Eustatek landutako datuen arabera. Gipuzkoan, bidaiari sarrerak % 9,7 igo dira; Bizkaian, % 6,9; Alaban, aldiz, % 1,1 jaitsi dira.

Bestalde, 2018ko abuztuan, EAEko hoteletan erregistratu diren ostatu-gauak 765.461 izan dira; % 7,3ko gehikuntza aurreko urteko hilabete berean izandakoen aldean, hau da, 52.396 ostatu-gau gehiago. Gipuzkoan, % 9,2 igo dira ostatu-gauak; Bizkaian, % 7,8 eta Araban % 0,8.

graf0015562_01_e.png

EAEn, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak % 6,7 igo dira, aurreko urteko abuztuarekiko, eta atzerritik etorritakoenak % 6,6 igo dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 0,2ko eboluzio negatiboa izan dute, eta % 2,6 egin dute behera atzerrikoen kasuan. Bizkaian, Estatutik etorriak diren bidaiari sarrerak % 8,9 igo dira, eta atzerritik etorritakoenak % 4,7 igo dira. Gipuzkoan, % 7,4 igo da Estatutik etorritako bidaiarien sarrera, eta % 12,1 atzerritik etorritakoena.

Batez besteko egonaldia 2,16 egunekoa izan da abuztuko azken hilabete honetan; 2017ko abuztuan izandako batez besteko egonaldia baino zertxobait handiagoa (2,15 egun). Araban, 1,94 egunekoa izan da batez besteko egonaldia, luzeagoa 2017an lortutako 1,91 egunen aldean. Bizkaian, abuztuko azken hilabete honetako egonaldia 2,14 egunekoa izan da, luzeagoa joan den urteko abuztuko 2,12 eguneko egonaldiaren aldean. Azkenik, Gipuzkoan, behera egin du abuztu honetako batez besteko egonaldiak (2,27 egun) 2017ko abuztuan lortutakoaren aldean (2,29 egun).

Betetze-mailari dagokionez, plazen arabera, 2,8 puntu portzentual igo da EAE osorako, 2017ko abuztuko % 77,7tik aurtengo abuztuko % 80,5era. Araban, 0,9 puntu portzentual igo da, eta % 73,6koa izan da okupazio-maila aurtengo abuztuan. Bizkaian, 3,2 puntu portzentual igo da, eta % 80,2koa izan da okupazio-maila. Gipuzkoan, 2,9 puntu portzentual igo da okupazio-maila, 2018ko abuztuan % 83,2koa izan baita, plazen arabera.

Gelen arabera, EAE osorako okupazio-maila 2,3 puntu portzentual igo da, eta % 85,8koa da. Araban, 2,2 puntu portzentual igo da, eta % 79,5koa da; Bizkaian, 1,3 puntu portzentual igo da, eta % 85,2koa da; Gipuzkoan, berriz, 3,3 puntu portzentual igo da, gelen arabera % 88,8ko okupazio-maila lortzeraino.

Abuztu honetan, hoteletako okupazio-maila handiena, plazen arabera, Donostiakoa izan da (% 89,2), eta jarraian Gipuzkoako kostaldekoa (% 87,9) eta Bilbokoa (% 84,2).

2018ko abuztuan, astearen eguna kontuan hartuta, asteburutan izaten da okupaziorik handiena EAE osoan; plaza okupatuen % 82,4, gainerako egunetan izandako % 79,7ko okupazioaren aldean.

Azkenik, eta sektorearen errentagarritasunaren adierazleak kontuan hartuta, EAEko hoteletako eguneko batez besteko tarifa (ADR) 110,1 eurokoa izan da 2018ko abuztuan, % 4,9 gehiago aurreko urtekoaren aldean. Araban, batez besteko tarifa 78,1 eurokoa izan da, eta % 1,5 igo da; Bizkaian 91,6 eurokoa izan da, eta % 5,2 igo da; Gipuzkoan, berriz, 142,0 eurokoa izan da, % 4,3ko igoerarekin.

EAEn, 2018ko abuztuan, libre zegoen gela bakoitzeko diru-sarrerak (RevPar) hoteletako okupazio-mailaren araberakoak izaten direnak, 94,5 eurokoak izan dira; % 7,7 gehiago 2017ko abuztukoen aldean. Araban, 62,1 eurokoa izan zen RevPar-a, 78,1 eurokoa Bizkaian eta 126,0 eurokoa Gipuzkoan.

Euskadiko hiru hiriburuetako festetan gelen arabera izandako okupazio-maila Gasteizko % 88,8 eta Donostiako % 96,2 bitartekoa izan da

Gasteizen 7.466 sarrera eta 14.680 ostatu-gau izan dira Andre Maria Zuriaren jaiegunetan, 2018ko abuztuaren 4tik 9ra bitartean (6 gau); plazen araberako okupazio-maila % 78,4koa izan da, eta gelen araberakoa, % 88,8koa. 2017aren aldean, jaitsi egin dira sarrerak (% -9,6) eta ostatu-gauak (% -3,1).

Donostian, Aste Nagusiko ospakizunetan, 2018ko abuztuaren 11tik 18ra bitartean (8 gau), 19.257 sarrera eta 47.001 ostatu-gau izan dira; okupazio-maila % 91,8koa izan da plazen arabera, eta % 96,2koa gelen arabera. 2017aren aldean, jaiak abuztuaren 12tik 19ra bitartean (8 gau) ospatu zirenean, gehitu egin ziren bai sarrerak bai ostatu-gauak; % 7,5 lehenak eta % 11,9 bigarrenak.

2018an Bilboko Aste Nagusiko ospakizun egunetan izandako bidaiari sarrerak 29.363 izan dira Bizkaiko hiriburuko hoteletan. Sarrera horiek 2018ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean (9 gau) izan dira. Denbora-tarte berean 62.119 ostatu-gau izan dira, % 83,9ko okupazio-mailarekin plazen arabera, eta % 89,1eko okupazio-mailarekin gelen arabera. 2017aren aldean, Aste Nagusiko jaiak abuztuaren 19tik 27ra (9 gau) ospatu zirenean, % 8,0 gehitu dira sarrerak eta % 7,4 ostatu-gauak.

Uztaileko eta abuztuko balantzea: % 4,7 gehitu dira sarrerak eta % 5,6 ostatu-gauak

Uztaila eta abuztua osorik hartuta, bidaiari sarrerak % 4,7 gehitu dira EAEn; 30.419 sarrera gehiago, 2017ko hilabete berdinen aldean. Gipuzkoan, % 6,8 gehitu dira sarrerak joan den urteko denbora-tarte beraren aldean; Bizkaian, % 5,4 gehitu dira sarrerak; Alaban, berriz, sarrerek % 2,4 egin dute behera.

Ostatu-gauak % 5,6 igo dira EAE osorako 2018ko uztailean eta abuztuan, 2017ko uztailaren eta abuztuaren aldean. Gipuzkoan, % 7,5 igo dira; Bizkaian, % 6,0 igo dira; Araban, berriz, % 1,2 jaitsi dira.

2018ko uztailean eta abuztuan plazen arabera lortutako okupazio-maila EAE osorako % 75,4koa izan da; 1,8 puntu portzentualetan gainditu du 2017ko denbora-tarte berean lortutako % 73,6a.

Landetxeetan bidaiari sarrerek % 2,0 egin dute behera eta ostatu-gauek % 6,6 egin dute gora 2018ko abuztuan

2018ko abuztuan, 23.599 bidaiari sarrera erregistratu dira EAEko landetxeetan; % 2,0 gutxiago aurreko urteko hilabete beraren aldean. Lurraldeen arabera, Araban handitu egin da sarreren kopurua (% 20,8), Bizkaian gutxitu egin da (% 5,2) eta Gipuzkoan ere behera egin du (% 6,6). Atzerritik etorritako 5.243 bidaiari sarrerak gehitu egin dira % 12,0, duela urtebete izandakoen aldean, eta guztizko sarreren % 22,2 dira. Beren aldetik, Estatutik etorriak diren bidaiari sarrerek % 5,3 egin dute behera.

EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduek eta landetxeek 94.619 ostatu-gau izan dituzte guztira abuztuan, eta % 6,6 egin dute behera joan den urteko hilabete beraren aldean. Lurraldeen arabera, Araban % 27,6 igo dira eta Bizkaian % 10,8 jaitsi dira; Gipuzkoan, berriz, % 0,3 egin dute behera.

Plazen araberako okupazio-maila % 67,7koa izan da; 4,9 puntu portzentual gehiago 2017ko abuztuan lortutako zifrekiko. Arabak 9,8 puntu portzentual gehitu ditu, eta % 47,6koa izan da plazen araberako okupazio-maila. Bizkaian, % 71,1ekoa da okupazio-maila; 6,3 puntu portzentual gehiago 2017ko abuztuaren aldean, eta Gipuzkoak 2,4 puntu portzentual gehitu ditu, abuztuan izandako % 74,3ko okupazio-mailarekin.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak gora egin du 2017ko abuztuaren aldean; joan den urteko abuztuko 3,69 egunetatik aurtengo abuztuko 4,01 egunetara.

Uztaileko eta abuztuko balantzea landetxeetan: % 0,4 gehitu dira sarrerak eta % 7,5 ostatu-gauak

Uztaila eta abuztua osorik hartuta, bidaiari sarrerak % 0,4 gehitu dira EAEn; 173 sarrera gehiago, 2017ko bi hilabete horien aldean. Araban, % 5,9 gehitu dira sarrerak joan den urteko denbora-tarte beraren aldean; Bizkaian, % 2,0 gehitu dira sarrerak; Gipuzkoan, berriz, sarrerek % 2,1 egin dute behera.

Ostatu-gauak % 7,5 igo dira EAE osorako 2018ko uztailean eta abuztuan, 2017ko uztailaren eta abuztuaren aldean. Araban % 14,8 igo dira, Bizkaian % 13,3 eta Gipuzkoan, berriz, % 1,2 igo dira.

2018ko uztailean eta abuztuan plazen arabera lortutako okupazio-maila EAE osorako % 58,1ekoa izan da; 3,7 puntu portzentualetan gainditu du 2017ko denbora-tarte berean lortutako % 54,4a.

graf0015562_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko hoteletako bidaiari sarrerak % 6,7 igo dira 2018ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO 2018
Eguneratze data : 
2018/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015562_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali