Prentsa-oharra 2018/09/24

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA, 2018KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko industria-prezioek % 0,5 egin zuten gora 2018ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearen aldean (2018ko abuztuan 2017ko abuztuaren aldean) % 5,1 egin zuten gora

EAEko industria-prezioek % 0,5 egin zuten gora 2018ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, abuztuko urte arteko tasa ?azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du? % 5,1ekoa da.

Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2018ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean, adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire egokitua (% 1,7ko igoera), Industria kimikoa (% 1,4ko igoera) eta Kokeriak eta petrolio fintzea eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,0ko igoera, bi kasuetan). Aitzitik, prezioen beherakada handienak honako sektore hauetan izan dira: Botiken fabrikazioa (% 1,0ko beherakada), Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 0,8ko beherakada) eta Elikaduraren industria, edariak, tabakoa (% 0,3ko beherakada).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiaren prezioek % 1,5 egin dute gora; Tarteko ondasunen prezioek % 0,4 egin dute gora, eta Ekipo-ondasunen prezioek % 0,1. Behera egin dute Kontsumo-ondasunen prezioek orokorrean (% 0,1), Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenek % 0,1 jaitsi izanaren ondorioz.

Urte arteko aldian, 2018ko abuztuan 2017ko abuztuaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 23,6), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 5,6) eta Energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire egokitua eta Erauzketa-industriak (% 4,6 bi kasuetan). Alderantziz, igoerarik txikienak honako sektore hauen prezioek erregistratu dituzte: Informatika eta Elektronika Produktuak, (% 0,2) eta Kautxua eta plastikoa eta Botiken fabrikazioa (% 0,4 bi kasuetan).

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiak % 15,5 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 4,3 eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek % 2,0 egin dute gora. Kontsumo-ondasunen prezioek % 1,1 egin dute gora; azken horien artean, % 1,1 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek % 1,0.

graf0015571_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko industria-prezioek % 0,5 egin zuten gora 2018ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/09/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015571_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali