2018/09/26ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. II/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak %1,6 gehitu dira 2018ko bigarren hiruhilekoan

Inportazioetan, prezioak % 3,6 igo ziren

Eustaten arabera, esportazioen prezioak %1,6 gehitu dira 2018ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean % 7,7koa da gehikuntza.

Inportazioen prezioak ere gehitu dira (+% 3,6) 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, eta +% 8,9 urte artean.

Esportazioetan produktu energetikoak hazi dira gehien, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. Hala, 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, esportazio energetikoen prezioak % 8,5 gehitu dira; ez energetikoen prezioak, % 0,9. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazio energetikoen prezioak % 34,4 gehitu dira; ez energetikoenak, % 5,9.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioen indizea % 8,0 hazi da hiruhileko artean; ez energetikoena, % 1,8. Urte artean, energetikoen prezioetan % 25,8ko igoera izan da; ez energetikoenetan, % 3,2koa.

graf0015576_01_e.png

Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraikiz, honela dago afera: Bitarteko ondasunen esportazioetan nabarmentzen da gehien prezioen igoera (+% 2,1) eta, ondoren, Kontsumo-ondasunenean (+% 0,8). Guztiaz ere, Kapital-ondasunetan ez da ia aldaketarik izan (% 0,2). Den-dena, aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean, aldiz, ikusi da talde guztietako prezioek gora egin zutela: Kapital-ondasunen prezioak % 10,7, Bitarteko ondasunenak % 8,8 eta Kontsumo-ondasunenak % 1,3.

Inportazioetan, aurreko hiruhilekoaren aldean ondasunen hiru taldeek igoerak izan dituztela ikusten da; Bitarteko ondasunak dira nabarmenenak (% 4,0ko igoera prezioetan). Azken talde horren igoera are handiagoa da (% 10,6), baldin eta aurreko urteko hiruhileko berarekin erkatzen badugu. Aldi honetan, Kapital-ondasunen prezioetan baino ez da egon beherakada (-% 4,1).

2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, esportazioak zer eremu geografikotara doazen kontuan harturik, prezioak gune guztietan hazi dira: ELGAn (% 1,8), Eurogunean (% 1,8), 28-EBn (% 1,1) eta Munduko gainerakoan (% 0,3). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezioetako igoerak are nabarmenagoak izan dira: Eurogunearenak daude mutur batean (% 8,4); bestean, Munduko gainerakoarenak (% 6,3).

graf0015576_02_e.png

Inportazioen kasuan, antzerako joera gertatzen da, zeren igoerak izan baitira hala hiruhileko artean nola urte artean, non igoerak are handiagoak izan diren.

2018ko bigarren hiruhileko horren hilabeteetan maiatzean izan da aldaketa-tasarik handiena esportazioen prezioen indizean, zeren aurreko hilaren aldean % 2,1ekoa izan baita gorakada.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak %1,6 gehitu dira 2018ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2018
Eguneratze data : 
2018/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015576_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali