HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2018/09/21 prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 24,3 gehitu ziren 2018ko uztailean eta inportazioak % 19,9

2018ko lehen zazpi hiletan, esportazioek % 10,6 egin dute gora eta 3.614 milioi euroko saldo positiboa lortu da

EUSTATek helarazitako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 24,3 hazi ziren 2018ko uztailean, urte arteko tasari erreparatuta. Esportazioen zenbatekoa 2.367 milioi eurokoa izan zen, eta joan den urteko hil berean 1.904 milioi eurokoa izan zen. Produktu energetikoen esportazioak % 90,2 gehitu ziren eta produktu ez-energetikoen esportazioak % 19,7 hazi ziren.

Bizkaiko lurralde historikoan erregistratu da hazkunderik handiena, % 35,8. Lurralde horretan, Produktu ez-energetikoen esportazioak gora egin du (% 25,5), baina, batez ere, produktu energetikoen esportazioak egin du gora (hil horretan % 90,6ko igoera izan zuten). Araban esportazioek, oro har, % 19,7 egin dute gora eta Gipuzkoan % 12,7.

graf0015570_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioak % 19,9 hazi dira, 1.762 milioi euroko zenbatekoarekin. Produktu energetikoen inportazioak % 47,2 hazi dira eta produktu ez-energetikoenak % 9,2.

Lurraldeen arabera, Bizkaiko inportazioak % 25,4 hazi dira, Arabakoak % 15,3 eta Gipuzkoakoak % 7,3.

Jarduera-adar garrantzizkoenak aztertuta, eta esportazioei dagokienez, hil horretan Motor-ibilgailuen fabrikazioarekin lotzen diren produktuen esportazioen igoera nabarmentzen da, % 23,8 hazi baitira; gainera, jarduera-adar horrek du esportazio-bolumenik handiena (osotasunaren % 22,3). Hil horretan bigarren garrantzitsuena Makineria eta tresneria izan da (osotasunaren % 13,3), % 20,6ko igoerarekin, eta hirugarrena Metalurgia (osotasunaren % 12,1), % 18,8ko igoerarekin. Nabarmendu behar da Kokeak eta petrolio-fintzea jarduera-adarrak izan duen igoera handia, % 91,1 hazi baita —produktu energetikoen prezioaren gorakadak eraginda hein batean—.Araban metatzen da Motor ibilgailuak adarraren esportazioa, Bizkaian Metalurgia eta Petrolioa fintzea adarren esportazioa eta Gipuzkoan Makineria eta tresneria adarraren esportazioa.

Xehetasunera jaitsita, eta murga-zergen partiden arabera, ikus daiteke hil horretan partida hauek direla esportazio-rankingaren buru: 5-10 pertsonarentzako turismoak, Kautxuzko pneumatiko berriak, Petrolio-olioak eta Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak. Lau partida horiek hartzen dute, uztailean, osotasunaren % 29,6, hau da, guztira 699,7 milioi euroko balioa.

Hil horretan, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) izan dira, berriro ere, bezero nagusiak. Izatez, bost herrialde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio guztien % 48,3 hartzen dituzte. Horietako lau 28 herrialdeko Europar Batasunaren kide dira, eta erakunde horrek metatzen du esportazioaren % 61,1. Joan den urteko hil berarekin alderatuta, % 23,2 gehitu da.

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzizkoenak, Erauzpen- eta petrolio-industriak (osotasunaren % 32,7), % 45,1eko igoera izan duela. Garrantziari erreparatuta, jarduera-adar horren atzetik datozen adarretan ere hazkundeak erregistratu dira: Metalurgian % 19,9, Motor-ibilgailuetan % 15,5 eta Makineria eta tresnerian % 7,4.

2018KO LEHEN ZAZPI HILETAN METATUA

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2018ko lehen zazpi hiletan, 3.614 milioi euroko saldo positiboa izan du

Urteko lehen zazpi hiletan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak % 10,6 hazi dira, joan den urteko aldi berarekin alderatuz gero. Merkataritza-saldoa, beraz, 636,5 milioi eurotan gehitu da, joan den urteko aldi berean erregistratutakoaren aldean.

Aintzat hartutako aldi horretan, Bizkaian izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko esportaziorik handienak, guztira 6.183,2 milioi metaturekin eta % 14,8ko hazkundearekin. Araban, hazkundea % 10,8koa izan da (4.772,7 milioi euro) eta Gipuzkoan % 5,0koa (4.360,1 milioi euro). Produktu motari erreparatuta, “Produktu ez-energetikoek” egiten diote hazkunde horri ekarpenik handiena, 1.163 milioi gehiagorekin. Produktu energetikoek, berriz, 307,5 mili euroko ekarpena egiten dute, guztia maila nominalean.

Esportazio-bolumenaren araberako bost jarduera-adar garrantzizkoenek gorakadak izan dituzte urteko lehen zazpi hiletako datu metatuetan. Nabarmentzekoa da Kokeak eta petrolio-fintzeak jarduerarekin lotzen diren produktuen esportazioaren igoera (% 36,6), 334,1 milioi eurotan gainditzen baitu aurreko urtean aldi berean esportatutakoa, guztira 1.246,1 milioi eurorekin. Era berean, esportazio-bolumen handiena duen jarduera-adarra, Motor-ibilgailuen fabrikazioarekin lotzen diren produktuena, % 15,2 hazi da (4.062,9 milioi) eta osotasunaren % 26,5 hartu du.

2018ko lehen zazpi hiletako esportazio-rankingaren buru Alemania da, herrialde hartzaile nagusiak esportatutakoaren % 15,6 hartzen du. Alemaniaren ondoren daude Frantzia (% 15,1) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,5). Hiru herrialde horiek, beraz, euskal esportazioen % 40 inguru hartzen dituzte.

2018ko lehen zazpi hiletan, Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasunerako metatutako inportazioa 11.701,6 milioi euro ingurukoa da. Kopuru hori joan den urtekoarekin alderatuta, ikus daiteke 2017ko aldi horretan erregistratutakoa baino 834 milioi handiagoa dela. Bizkaian erregistratu da inportazioaren gehikuntzarik handiena, 349,0 milioiko gehikuntzarekin (% 41,8); Araban 267,2 milioi euroko gehikuntza erregistratu da eta Gipuzkoan 217,8 milioi eurokoa. “Produktu energetikoen” inportazioa % 8,2 gehitu da eta “Produktu ez-energetikoen” inportazioa % 7,5.

2018ko lehen zazpi hiletan, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.614,4 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aurreko urteko aldi horretan erregistratutakoa baino 636,5 milioi gehiago izan dira; hortaz, % 130,9ko estaldura-tasa lortu da. Tasa hori 100etik gorakoa da (inportatzen duguna baino gehiago esportatzen dugu) 28 herrialdeko Europar Batasuneko ia herrialde guztiekin —Irlandarekin, Luxenburgorekin eta Bulgariarekin izan ezik—.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak % 24,3 gehitu ziren 2018ko uztailean eta inportazioak % 19,9

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015570_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali