2018/09/12ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAREN INDIZEA, 2018/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %13,1 gehitu zen 2018ko bigarren hiruhilekoan

%10,0ko gehikuntza izan da 2018ko lehen sei hiletan

Eustaten datuen arabera, 2018ko bigarren hiruhilekoan, lan-egutegi homogeneoan eta urte artean, %13,1 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntzaren jarduera.

Hobekuntza zor izan zaio bai Etxegintzari, urte arteko %13,7ko gehikuntza eduki baitu, bai Obra Zibilari, zeinek %8,1eko gehikuntza izan duen.

Urtaroen eragina zuzenduta, 2018ko bigarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorea %4,1 gehitu da, 2018ko lehenengoaren aldean.

2018ko bigarren hiruhilekoaren jarduera aurreko hiruhilekoarenarekin alderatuz gero, Etxegintzak %4,7ko igoera izan du, eta Obra Zibila %0,7 jaitsi da.

Eraikuntzako enplegua %1,7 gehitu da 2018ko bigarren hiruhilekoan 2018ko lehenengoaren aldean.

2018ko lehenbiziko seihilekoaren balantzea

2018ko lehendabiziko seihilekoaren balantzean %10,0ko igoera gertatu da Euskal AEko Eraikuntzaren sektorean, eta hala Etxegintzan nola Obra Zibilean zifra horretatik gertukoak dira tasak.

graf0015514_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %13,1 gehitu zen 2018ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015514_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali