2018/09/14ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATEAREN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko unibertsitateetako ikasle-kopuruak behera egin zuen 2016-17 ikasturtean hirugarren urtez jarraian

Emakumeak (%53) gizonak baino gehiago izan ziren unibertsitate-geletan

2016-17 ikasturtean 66.286 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, %0,8ko beherakada aurrekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Nahiz eta gradu eta graduondoetan matrikulaturiko ikasleak igo, jaitsiera hori gertatu zen, ez baitziren aski izan lehen eta bigarren zikloko ikasketen desagerpenak orekatzeko.

Graduko ikasleak guztien %85 izan ziren, aurreko urtean baino %0,7 gehiago. Halaber, ia zeharo desagertu ziren lehen eta bigarren zikloko ikasketak. Gainerako %15a matrikulatu zen graduondoko ikasketetan; alegia, master ofizialetan eta doktoretza-ikastaroetan, zeinetan %2,6ko igoera gertatu baitzen masterretan eta %0,6ko jaitsiera doktoretzen kasuan.

Unibertsitate publikoak hartu zituen 4 ikasletik 3, azken zazpi urteetan ehuneko 7 puntu galduta. Master ofizialetan ikasleen %60 zentro publikoetan egon ziren; doktoregoetan, %86.

Ikasleen %59k Bizkaian ikasi zuten, %29k Gipuzkoan eta %12k Araban.

graf0015540_01_e.png

Emakumeek unibertsitate-geletan nagusi izaten jarraitzen dute

Gehiengoa dira emakumeak unibertsitate-ikasleen artean. Graduko ikasketetan, ehuneko 8 puntuz dira gehiago gizonen aldean; 3,5 puntuz doktoregoetan eta 1,8z masterretan.

Nolanahi den ere, azken sei urteetako matrikulen eboluzioa ikusirik, antzeman da gizonen presentziak gora egin duela %1,9, eta emakumeenak %0,3.

Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere

Graduko matrikulen erdiak ikasketa hauetan kontzentratu ziren: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (5.610), Lehen mailako hezkuntza (3.845), Zuzenbidea (3.520), Psikologia (2.810), Ingeniaritza mekanikoa (2.269), Haur-hezkuntza (2.110), Medikuntza (1.864), Erizaintza (1.521), Industria-teknologiako ingeniaritza (1.419), Gizarte-hezkuntza (1.411) eta Gizarte-lana (1.234).

Gizon artean, erdiak 11 karreratan banatu ziren; horietatik 4 ingeniaritzak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (2.785), Ingeniaritza mekanikoa (1.906), Lehen mailako hezkuntza (1.677), Zuzenbidea (1.373), Industria-teknologiako ingeniaritza (1.029), Ingeniaritza elektroniko industriala eta automatikoa (973), Ingeniaritza informatikoa (789), Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak (754), Psikologia (646), Negozioen kudeaketa (550) eta Medikuntza (533).

Emakumeen erdiak, aldiz, zortzi titulaziotan egon ziren: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (2.825), Lehen mailako hezkuntza (2.168), Psikologia (2.164), Zuzenbidea (2.147), Haur-hezkuntza (1.886), Medikuntza (1.331), Erizaintza (1.262) eta Gizarte-hezkuntza (1.076).

Graduko matrikulazioen %26, aurreneko aldikoak

2016-17 ikasturtean 14.757 ikasle aurreneko aldiz matrikulatu ziren graduren batean Euskal AEko unibertsitateetan; “berriak” %26 izan ziren, aurreko ikasturtean baino %3,5 gutxiago.

Unibertsitate publikoetan %3,8 ikasle berri gutxiago izan ziren; hala ere, berrien %72 publikoetara joan ziren, eta %28 pribatuetara.

Ikasketak 12.867 gaztek bukatu zituzten 2016-17 ikasturtean; horietatik %56 emakumeak izan ziren

2017an ikasketak amaitu zituzten 12.867 gazteetarik, 8.897k graduatu-titulua eskuratu zuten, 3.204k master ofizialekoa eta 764k doktoregokoa. Aurreko ikastaroaren aldean, positiboa izan zen aldakuntza graduetan (%2,2) eta master ofizialetan (%1,0), baina onarturiko tesiak 80 gutxiago izan ziren (-%9,5). Jaitsiera hori koiunturala da, aurreko ikasturtean izan zen gehikuntza nabarmenari esker gertatua, doktoretza-plan zaharren desagerpenarengatik.

Euskal AEko unibertsitarien erdiak ia (%48) graduatu ziren zientzia sozial eta juridikoetan; ondoren, ingeniaritzetan eta arkitekturan (%24). Gainerako adarretan txikiagoak izan ziren zifrak: osasun-zientzietan %13, arte eta humanitateetan %8 eta zientzietan %6.

graf0015540_02_e.png

10 emakumetatik 5 zientzia sozial eta juridikoetan graduatu ziren, 1,8 osasun-zientzietan eta 1,3 ingeniaritzetan. 10 gizonetatik 4 ingeniaritzetan graduatu ziren, eta beste 4 zientzia sozial eta juridikoetan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko unibertsitateetako ikasle-kopuruak behera egin zuen 2016-17 ikasturtean hirugarren urtez jarraian

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015540_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali