2018/10/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA. III/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle okupatuak %0,1 gutxitu dira eta langabezia-tasa %9,5era jaitsi da 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Azken urtean langabezia-tasa %11,6tik %9,5era gutxitu da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2018ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 938.900 ziren; hiru hilabete lehenago baino 1.400 gutxiago (-%0,1) Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %9,5etan da Euskal AEn; 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,6 puntu gutxiago.

Populazio okupatuaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %56,4koa da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko sei hamarren azpitik.

Lurraldeetan Bizkaian da jaitsi gehien okupazioa, 2.400 okupatu gutxiagorekin. Ondoren Araba dator (-200), baina Gipuzkoan okupazioa 1.100 pertsonatan igo da. Hiriburuetan Bilbon da jaitsi gehien okupazioa, 2.600 pertsona okupatu gutxiagorekin; ondoren Donostia dago, 500eko jaitsierarekin, eta Gasteizen okupazioa jaitsi da 100 pertsonatan.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, zeren emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 4.800 gutxiago baitira; gizonen kasuan, aldiz, 3.400etan igo da okupazioa.

Lehen sektorean eta industrian, okupatu gehiago

Euskal AEko eraikuntzan 1.900 okupatu gutxiago daude, 1.100 zerbitzuetan, baina, aldiz, 500 okupatu gehiago daude lehen sektorean, eta industrian 1.100.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %68,3koa da, aurreko hiruhilekoko bera. Gizonezkoentzat %72,7koa da tasa hori; emakumezkoentzat, %64koa.

Lurraldeetan, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak du, %70rekin, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gehiago; Araba da bigarren tokian, %69,6rekin, 0,2 puntu gutxiago; Bizkaian ehuneko 0,1 puntu jaitsi da, eta %66,9koa da okupazio-tasa.

Pertsona aktibo guztiak okupatuta dauden familia-etxe gehiago daude eta aktibo guztiak langabezian dituztenak gutxiago dira

2018ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn 885.400 bat familia-etxe zirela zenbatetsi da eta herenak ez zuela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 familia gehiagotan; orobat, pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 33.300 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.200 gutxiago.

Langabezia-tasa %9,5era jaitsi da hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoko %10,1etik

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, Euskal AEn urteko hirugarren hiruhilekoan 98.700 direla zenbatetsi da, 7.500 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen zenbatekoa, 47.000 pertsona, 4.700etan jaitsi da; emakumezkoena, 51.700 pertsona hiruhilekoan, 2.800etan jaitsi da.

2018ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %9,5ekoa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu gutxiago. Gizonen langabezia-tasa %8,6tan da (ehuneko 0,9 puntu gutxiago); emakumeena 0,4 puntuz jaitsi da, %10,5eraino. Gazteen langabezia-tasak segitzen du izaten altuena, %20,2rekin, baina gutxitu da ehuneko 0,5 puntuz aurreko hiruhilekoaren aldean.

Lurraldeetan langabe-jaitsierarik handiena Bizkaian gertatu da (-4.700 pertsona), non langabezia-tasa %10,8koa den, aurreko hiruhilekoan baino 0,8 puntu gutxiago. Gipuzkoan, non dauden 24.400 langabe, langabeziak behera egin du 1.600 pertsonatan eta langabezia-tasak 0,5 puntutan, %7,2raino. Araban 1.200 pertsona gutxiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia-tasak behera egin du ehuneko 0,6 puntuz (%9,9).

Hiriburuei dagokienez, Gasteizen jaitsi da gehien langabezia, 1.500 langabe gutxiagorekin, eta ondoren Donostia dago (-200); aldiz, Bilbon igo da biztanleria langabea 700 pertsonatan.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2018ko abuztuan 28-EBko langabezia-tasa %6,8koa zen; Espainiakoa, %15,2koa.

Azken urtean 21.000 pertsonatan igo da pertsona landunen kopurua, eta langabezia-tasa %11,6tik %9,5era jaitsi da

Euskal AEko okupatuak 21.700 gehiago dira (+%2,4) 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean; 11.400 emakume okupatu gehiago daude eta 10.300 gizon.

Langabezia-tasa ehuneko 2,1 puntuz jaitsi da (%11,6tik %9,5era) eta, halatan, 2017ko hirugarren hiruhilekoan baino 21.700 pertsona langabe gutxiago dago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhilekoko batez besteko bazkidetuen %98,7 okupatuta dago

Euskal AEn 864.300 hiruhilekoko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da; hots, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide direnak. Haien arteko %98,7 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 853.000 lagun, guztira.

BJAren NLE okupatuen %8,3 (78.200 pertsona) ez daude Gizarte Segurantzan bazkidetuak, ez daudelako Euskal AEn kokatutako enpresetan, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo bestelako egoera batzuetan daudelako.

Langabeen %29,8 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 105.300 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe-kategoriaren batean. Haietatik %64,4 langabeak dira NLEren definizioaren arabera (67.800 langabe). BJAren NLE langabeen %29,8 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (29.400 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

graf0015639_01_e.png

graf0015639_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle okupatuak %0,1 gutxitu dira eta langabezia-tasa %9,5era jaitsi da 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2018
Eguneratze data : 
2018/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015639_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali