HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2018/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). 2018KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,4 gehitu dira 2018ko irailean

Udako hiletan —uztailean, abuztuan eta irailean— bidaiarien sarrerak %4,3 ugaritu dira eta gaualdiak %5,9

2018ko irailean, 299.174 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 9.779 gehiago, %3,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8,1 gehitu ziren Gipuzkoan eta %1,5 Bizkaian, baina %2,5 jaitsi ziren Araban.

Bestalde, gaualdi erregistratuak, 2018ko irailean, 601.083 izan ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko irailean baino 36.646, %6,5, gehiago. Gipuzkoan %10,6ko igoera gertatu da, Araban %5,3koa eta Bizkaian %3,3koa.

graf0015640_01_e.png

Estatuko bidaiariak %3,5 hazi dira Euskal AEn aurreko urteko irailaren aldean eta atzerriko bisitariak %3,2 gehitu dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiariek %3,9ko eboluzio negatiboa eduki dute, eta %0,1eko igoera atzerritik datozenen kasuan. Bizkaian Estatuko bidaiariak %0,5 gehitu dira eta atzerritarrak %2,6. Gipuzkoan Estatukoen sarrerak %12,0 gehitu dira; atzerritarrenak, %4,8.

Batez besteko egonaldia, irailean, 2,01 egunekoa izan da, 2017ko irailean 1,95 zelarik. Araban lehengo urteko 1,75 egunekotik aurtengo 1,89kora luzatu da; Bizkaian 1,91tik 1,95era luzatu da; Gipuzkoan 2,08tik 2,12ra luzatu da aurtengo irailean 2017koaren aldean.

Plazakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 2,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2017ko iraileko %64,5etik aurtengo %66,6ra iraganez. Araban ehuneko 3,0 puntuko igoera gertatu da, eta betetze-maila %60,6koa izan da aurtengo irailean. Bizkaian ehuneko 0,4 puntuz gehitu da, eta %64,9koa izan da betetze-maila. Gipuzkoan hobetu da betetze-maila ehuneko 3,7 puntuz, plazakako %70,8ko betetze-maila 2018ko irailean.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %80,2ra iritsiz. Araban ehuneko 5,5 puntuz gehitu da, %74,1era; Bizkaian 1,1ez, %80,4ra; Gipuzkoan 4,1ez, %82,2ra.

Plazakako hotel-okupaziorik handienak, irailean, gertatu dira Donostian (%77,5), Arabako Errioxan (%76,8) eta Gipuzkoako kostaldean (%76,5).

Asteko eguna aintzat harturik, Euskal AE osoan 2018ko irailean okupaziorik handiena aste-bukaeretan izan da, betetako plazen %72,8rekin; lanegunetan %63,9koa izan da.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) Euskal AEko hoteletan 101,8 eurokoa izan da 2018ko irailean, aurreko urtean baino %6,7 gehiago. Batez besteko tarifa 73,7 eurokoa izan da Araban, non %3,5 jaitsi den; 89,5 eurokoa Bizkaian, %13,6ko igoerarekin; eta 125,6 eurokoa Gipuzkoan, %2,6ko igoerarekin.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 81,7 eurokoak izan dira Euskal AEn 2018ko irailean, 2017koan baino %10,8 gehiago. Araban 54,6 eurokoak izan dira; Bizkaian 71,9 eurokoak; Gipuzkoan 103,3 eurokoak.

Donostian izan den gelakako betetze-maila Zinemaldian, %92,4

Zinemaldia izan den bitartean, 20.617 bidaiari-sarrera eduki dituzte Donostiako hotel-establezimenduek 2018ko irailaren 20tik 29ra (10 gau). Denbora-tarte berean 46.943 gaualdi izan dira; plazakako betetze-maila %75,9koa izan da; gelakakoa, %92,4koa.

Gelakako betetze-maila Gasteizen hiriko FesTVal-en, %78,4

4.908 bidaiari-sarrera izan dituzte hotel-establezimenduek Gasteizen 2018ko FesTVal-en, irailaren 4tik 9ra (6 gau). Denbora-tarte berean 11.043 gaualdi izan dira. Gelakako betetze-maila, %78,4; plazakakoa, %60,8.

Uztail, abuztu eta iraileko balantzea: Sarrerak gehitu dira %4,3 eta gaualdiak jaitsi %5,9

Uztail, abuztu eta irailean oro har sarrerak %4,3 gehitu dira Euskal AEn, 2017 hiru hilabete horietan oro har baino 40.198 sarrera gehiago. Gipuzkoan %7,2ko igoera gertatu da sarreretan aurreko urteko aldi beraren aldean eta Bizkaian %4,1ekoa izan da igoera hori, baina Araban %2,4ko jaitsiera gertatu da.

Gaualdiek %5,9ko igoera eduki dute Euskal AEn oro har 2018ko uztail, abuztu eta irailean, 112.648 gaualdi gehiago 2017ko hiru hilabeteko aldi beraren aldean. Gipuzkoan %8,4 igo dira, Bizkaian %5,2 eta Araban %0,7.

Plazakako betetze-maila, 2018ko hiru hilabete horietan eta Euskal AE osoan, %72,6koa izan da, ehuneko 1,9 puntuz hobea 2017ko aldi berekoa baino (%70,7).

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %7,4 gehitu dira eta gaualdiak %11,8 2018ko irailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 18.267 bidaiari-sarrera erregistratu dira irailean, %7,4 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian %9,2ko gehikuntza izan da sarreretan, Gipuzkoan %7,3koa eta Araban %4,1ekoa. Izan dira 5.020 atzerritar-sarrera, zeina den %9,3ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %27,5 da hori. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %6,6 gehitu dira.

Euskal AEko landa-establezimenduetan irailean 46.435 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %11,8ko gehikuntza. Gipuzkoan %14,8 gehitu dira, Bizkaian %8,8 eta Araban %5,7.

Plazakako betetze-mailak, %35,4, ehuneko 3,6 puntuko igoera eduki du 2017ko irailekoaren aldean. Araban ehuneko 0,5 puntuko igoera izan da, betetze-maila %21,3ra iritsiz; Bizkaian betetze-maila %33,1ekoa izan da, ehuneko 3,2 puntu gehiago 2017ko irailaren aldean; Gipuzkoan ehuneko 5,4 puntuz gehitu da, eta betetze-maila %43,3koa izan du irailean.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2017ko irailaren aldean: duela urtebete 2,44 egun ziren; azken hil honetan, 2,54.

Uztail, abuztu eta iraileko balantzea landa-ostatuetan: Sarrerak gehitu dira %2,3 eta gaualdiak %8,4

Uztail, abuztu eta irailean oro har sarrerak %2,3 gehitu dira Euskal AEn, 2017ko hiru hilabete horietan oro har baino 1.425 sarrera gehiago. Araban %5,4ko igoera gertatu da sarreretan aurreko urteko aldi beraren aldean, Bizkaian %3,9koa izan da igoera hori eta Gipuzkoan %0,4koa.

Gaualdiek %8,4ko igoera eduki dute Euskal AEn oro har, 16.269 gaualdi gehiago 2017ko uztail, abuztu eta iraileko aldiaren aldean. Araban %12,6 igo dira, Bizkaian %12,3 eta Gipuzkoan %5,4.

Eskuratu den plazakako betetze-maila, 2018ko hiru hilabete horietan eta Euskal AE osoan, %50,9koa izan da, ehuneko 3,7 puntuz hobea 2017ko aldi berekoa baino (%47,2).

graf0015640_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,4 gehitu dira 2018ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE 2018
Eguneratze data : 
2018/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015640_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali