2018/10/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2018KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %1,4 gehitu zen 2018ko abuztuan

%2,2ko gehikuntza dago 2018ko lehen zortzi hiletan

Eustaten datuen arabera, 2018ko abuztuan %1,4 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko hil beraren aldean. 2018ko lehen zortzi hiletan %2,2ko hazkundea izan da, 2017ko aldi beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %4,2 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2018ko uztailarekin alderatuta.

2018ko abuztuko indizearen bilakaerak, 2017ko abuztukoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipoko ondasunak %0,7 jaitsi dira eta Energia %1,2, baina Bitarteko ondasunak %2,9 hazi dira. Kontsumo-ondasunak, oro har, %2,1 gehitu dira: Ez-iraunkorrak %2,2 gehitu dira, eta Iraunkorrak %1,7.

2018ko abuztuko hil arteko aldakuntzak, 2018ko uztailaren aldean, bilakaera positiboak dakartza industri talde handietan. Ekipoko ondasunak %4,9 gehitu dira, Bitarteko ondasunak %2,8, Energia %0,4. Kontsumo-ondasunak, guztira, %0,8 gehitu dira, zeren Iraunkorrak %5,8 gehitu baitira eta Ez-iraunkorrak %0,9 jaitsi.

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak izan dituztenak urte artean hauek izan dira: Material eta ekipo elektrikoa, %15,2rekin; Makineria eta ekipoa, %9,7rekin; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoen industriak, %4,6rekin.

Kontrako zentzuan, jaitsi egin dira Garraio-materiala, %19,9ko jaistearekin; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %2,0ko jaistearekin; eta Metalurgia eta metalezko produktuak, %1,0ko jaistearekin..

graf0015606_01_e.png

Lurraldeka, abuztuko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan, %4,1eko igoerarekin, eta Bizkaian, %0,9koarekin, baina Araban jaitsi da %2,5.

graf0015606_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,4 gehitu zen 2018ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2018/10/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015606_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali