HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko ondasun-esportazioak...

2018/10/23ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasun-esportazioak %3,4 gutxitu ziren eta inportazioak %10,4 gehitu 2018ko abuztuan

2018ko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuan %9,0 hazi dira esportazioak eta 3.771 milioi euroko saldo positiboa lortu da

Euskal AEko ondasun-esportazioak %3,4 jaitsi ziren 2018ko abuztuan urte artean, Eustaten datuen arabera. Guztira, 1.693 milioi euro izan ziren; aurreko urteko hilabete berean, aldiz, 1.753. Ondasun energetikoen esportazioak %6,4 gutxitu ziren; ez-energetikoenak, %3,1.

Bizkaia da lurralde bakarra zeinetan aldakuntza positiboa den, %0,9rekin, Produktu ez-energetikoen esportazioen hazkundeari esker (%3,4), zeren energetikoek %6,5 egin baitute atzera. Araban esportazioak %13,8 gutxitu dira, eta Gipuzkoan %1,9.

Euskal AEko ondasun-inportazioak %10,4 gehitu ziren; orotara, 1.536 milioi euro izan ziren. Inportazio energetikoak %37,6 gehitu ziren; ez-energetikoak, %0,4.

Lurraldeka, Bizkaiko inportazioak %14,8 hazi dira, Arabakoak %5,1 eta Gipuzkoakoak %2,9.

graf0015644_01_e.png

48 jarduera-adar nagusiak aztertuta (A86), eta esportazioei begira, nabarmena da hil horretan Motor ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuen esportazioen jaitsiera (%26,0), nahiz eta jarraitzen duen izaten esportazio-bolumen handiena duen adarra (guztizkoaren %15,0). Adar horren barnean, diesel ibilgailuak %40,2 jaitsi dira. Beheranzko joera hori errepikatu egiten da beste jarduera-adar garrantzitsu batzuetan: rankingean bigarrena hil horretan (guztizkoaren %10,9), Erabilera orokorreko makineria, %10,8 jaitsi zen; laugarrena, Metalezko artikuluak (guztizkoaren %8,7), %10,4, eta bosgarrena, Kokeriak eta petrolio-fintzea (guztizkoaren %8,6), %11,3. Hala ere, kontrako norabidean nabarmenak dira Siderurgiak (guztizkoaren %10,8) eduki duen hazkunde handia, %42,9, eta Kautxuzko produktuena (guztizkoaren %8,1), %50,6ko igoerarekin.

Xehekiago, hilabete horretan esportatu diren 859 produktu-motetatik (4 digituko muga-zergen partidak), produktu horien rankingean lehenak dira Automobilentzako zati eta osagarriak, Petrolioaren olioak, Kautxuzko pneumatiko berriak eta 5-10 pertsonarentzako turismoak; lau partida horiek dira, abuztuan, guztizkoaren %25,9, 438,9 milioi euroko balio bateratuarekin.

Hil horretan bost herrialde (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Belgika) dira gure bezero nagusiak, esportaturikoaren %48,4 hartzen baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren Euskal AEko esportazioen %65,2.

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz (A86), rankingean aurrena, Erauzketa-industriak (guztien %33,2), %53,4 hazi da. Hazi dira baita ere Siderurgia (%1,9) eta Erabilera orokorreko makineria (%6,2), baina jaitsi da, garrantzitsuenen artean, Motor ibilgailuen fabrikazioa (-%4,5).

2018KO LEHEN ZORTZI HILETAKO METATUA

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehen zortzi hiletan, 3.771 milioi euroko saldo positiboa dago

Urteko lehen zortzi hiletarako, Euskal AEko esportazioak %9,0 hazi dira aurreko urteko aldi berarekin konparatua, eta horrek ekarri dio 432 milioi euroko hazkundea merkataritza-saldoari aurreko urteko aldi berean erregistratu zenaren aldean.

Bizkaiko esportazioak, azterturiko aldian, Euskal AEko garrantzitsuenak dira (6.974,3 milioiko metatua eta %13,1eko hazkundea). Araban hazkundea %8,7koa da (5.129,1 milioi) eta Gipuzkoan %4,1ekoa (4.905,5 milioi). Produktu energetikoak, 1.633 milioirekin, %22,0 hazi dira, eta Produktu ez-energetikoak, 15.375,6 milioiko metatuarekin, %7,8.

Esportazio-bolumenaren araberako bost jarduera nagusietan (A86) izan da hazkunderik urteko lehen zortzi hiletan. Nabarmena da hazkundea Kokeriak eta petrolio-fintzeari loturiko produktuetan (%29,3), 1.392,2 milioi euroko kopurura iritsita, aurreko urteko aldi berean esportaturikoa baino 315,5 milioi gehiago. Halaber, adar esportatzaile nagusia (4.317,4 milioi, guztiaren %25,4), Motordun ibilgailuen fabrikazioa, %11,6 gehitu da.

2018ko lehen zortzi hiletako ranking esportatzailean Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportaturiko guztiaren %15,4rekin. Alemaniaren ondoren Frantzia (%15,0) eta AEB (%8,5) daude. Hiruren artean, Euskal AEk esportatzen duenaren ia %40 dute hartzen.

2018ko abuztu arte inportatutakoaren metatua, Euskal AE osorako, 13.237,5 milioi euro ingurukoa da. Urte artean, 2017ko aldi berean erregistratu zen zifra baino 978 milioi gehiago dira. Bizkaia da gailentzen inportazioen hazkunde horretan, hazkundearen %48,0 hartzen baitu. Produktu energetikoen inportazioa %11,5 hazi da, eta Produktu ez-energetikoena %6,7.

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehenengo zortzi hilabeteetan, 3.771,4 milioi euroko saldo positiboa dago, aurreko urteko aldi berean atzemandakoa baino 432 milioi gehiago, zeina den %128,5eko estaldura-tasa. 28-EBren barnean tasa txikienak dira Irlandari dagozkionak (%20,6) —327 milioi inguru inportatzen ditugu eta 67 esportatzen—, Luxenburgori dagozkionak (%39,2) eta Bulgariari dagozkionak (%96,5); Europar Batasuneko gainerako herrialdeentzat tasa hori 100en gainetik dago.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasun-esportazioak %3,4 gutxitu ziren eta inportazioak %10,4 gehitu 2018ko abuztuan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto 2018
Eguneratze data : 
2018/10/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015644_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali