HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontzen kopuruak %0,4...

2018/11/05eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ezkontzen kopuruak %0,4 egin zuen gora 2017an aurreko urtearen aldean

Azken 25 urteetan senargaien eta emaztegaien batez besteko adina ia 8 urtez gehitu da

Eustaten datuen arabera, 2017an Euskal AEn 8.060 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %0,4 gehiago; horietatik 199, bikotekide homosexualen artean.

Ezkontza heterosexualak, Euskal AEko egoiliarrenak, 7.861 izan ziren, aurreko urtean baino 13 gehiago soilik.

Euskal AEko ezkontza-tasa mila biztanleko 3,4 ezkontza da, txikiagoa Espainiakoaren aldean (%o3,6) eta 28-Europar Batasunekoaren aldean, zeina 2015ean (azken datu ezaguna) %o4,3 baitzen.

Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen delarik. 2017an ezkondutako gizon ezkongabeen batez besteko adina 37,1 urtekoa izan zen; emakume ezkongabeena, 34,9koa. Azken 25 urteetan senargaien batez besteko adina 7,7 urtez igo da, eta emaztegaiena 7,8z, eta egonkor mantentu da 2 urteko aldea bien artean.

Ezkontideen ezkondu aurreko egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %85,8rentzat eta emakumeen %85,5rentzat; antzeko zifra, beraz.

Uda da urte-sasoia bikoteek hobesten dutena ezkontzeko. Zehazki, irailak hartu zuen lehen postua, 1.304 ezkontzarekin, eta ondoren uztaila eta ekaina izan ziren 1.280 eta 1.170ekin, hurrenez hurren.

Ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik

Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23 izan ziren eta 2017an %83,1 (6.530 guztira azken urte horretan). Ezkontza katolikoak 1.304 izan ziren; beste erlijioetakoak, 27.

Lurraldeka, ezkontza zibilek Bizkaian eduki zuten pisu handiena (%85,9); Gipuzkoan %83,7, Araban %83,1. Hala ere, Euskal AEtik kanpoko egoiliarren artean, ezkontza zibilen portzentajea %65,6 da.

Ostiraletan izaniko ezkontzak larunbatetan izanikoak baino gehiago dira

Larunbatetan egin dira ezkontzen erdiak baino gehiago tradizioz. Erlijiozkoen %90 baino gehiago egun horretan egiten ziren, eta zibilen %40 baino apur bat gehiago. Ezkontza zibilen hazkunde handiak eta 2009tik horietako ia erdiak ostiraletan egiteak, gehi erlijiozkoen beherakada handiak, ekarri dute 2017a izatea lehen urtea zeinean ezkontza gehiago izan den ostiraletan larunbatetan baino, aldea 98koa bakarrik bada ere (3.346 eta 3.248).

Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (405 bikote) batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Norakoari dagokionez, alderik bada hiru herrialdeetan eginiko ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Burgos eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; eta Gipuzkoakoak Madril, Nafarroa eta Bartzelonara.

%17tan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen

Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, 1.336 ezkontzatan (guztizkoaren %17) ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen; ezkontza horien %43,9tan emaztea zen atzerritarra, %23,7tan senarra, eta gainerako %32,5etan bi-biak.

Atzerritarra emakumea bakarrik zen ezkontzetan, %71,5 amerikarrak ziren eta %20,5 europarrak. Gizona zelarik bakarrik atzerritarra, nazionalitatea antzeko portzentajeetan zen banatzen herrialde amerikar eta europarren artean (%34,5 eta %33,2, hurrenez hurren), eta hirugarren tokian afrikarrak ziren (%25,3).

Bi ezkontideak atzerritar ziren ezkontzetan, gehienak amerikarrak ziren; hala ere, portzentajea zen apur bat altuagoa emakumeen artean (%69,3) gizonen artean baino (%61,7). Nazionalitateko bigarren kontinentea afrikarra zen, gizonen %26rekin eta emakumeen %20,8rekin.

Ezkontza homosexualen kopurua %10,6 gehitu zen aurreko urtearen aldean

2017an 199 ezkontza egin ziren sexu bereko pertsonen artean, zifrarik altuena 2005etik, noiz ezkontza homosexualak legeztatu baitziren, eta horrek dakar %10,6ko igoera aurreko urtearen aldean. 2005etik 2011ra bitartean gizonen arteko ezkontzak emakumeen artekoak baino gehiago ziren, baina erlazio hori 2012an alderantzikatu zen, eta 2017an 116 ezkontza izan dira emakumeen artean eta 83 bakarrik gizonen artean. Lurralde banaketaz, 23 Araban jarri ziren bizitzen, 75 Gipuzkoan, 79 Bizkaian eta 22 Euskal AEtik kanpo.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontzen kopuruak %0,4 egin zuen gora 2017an aurreko urtearen aldean

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2017
Eguneratze data : 
2018/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015692_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali