HomeGaiakEtxebizitza-parkeaPrentsa Oharrak Euskal AEko etxebizitza-kopurua...

2018/10/05eko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA. ETXEBIZITZA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxebizitza-kopurua 5.848 unitatez gehitu da urtero 2011tik 2016ra bitartean

Gehitu da pertsona bakar edo biko etxebizitzen proportzioa

Eustaten arabera, 2016ko azaroaren 1ean Euskal AEn 1.049.370 etxebizitza zeuden, 2011ko data beraren aldean %2,9 gehiago. Bizkaian 543.236 etxebizitza ziren, guztizkoaren %51,8; Gipuzkoan 341.938, %32,6; Araban 164.196, gainerako %15,6a.

graf0015624_01_e.png

Baldin konparatzen badira zifra horiek 2011koekin, ohartzen gara 29.239 etxebizitza gehiago direla; hortaz, 2011-2016 bosturtekoan batez besteko gehikuntza urtean 5.848 etxebizitzakoa izan zen. Aldiz, 2006 eta 2011 artean 7.817koa izan zen, eta 2001 eta 2006 artean 20.486 etxebizitza gehiago zeuden urtean.

Hiru lurraldeetan intentsitate ezberdinekoa izan da bilakaera: Araban izan da hazkunderik handiena 2011ko zifren aldean, %4,9rekin; ondoren Gipuzkoa dator, %2,6rekin; azkenik, Bizkaia, %2,4rekin.

Eskualdeetan nabarmenagoak dira desberdintasunak. Azken bost urteotan izan duten hazkundeagatik nabarmentzen dira Arabako lau eskualde: Arabako Mendialdea (%9,9), Arabako Errioxa (%6), Arabako Lautada (%5,1) eta Gorbeialdea (%5). Beste muturrean, batez bestekoaren (%2,9) azpitiko gehikuntza positiboekin eskualde hauek daude: Bilboaldea (%1,9), Bidasoa Behea (%2) eta Urola Kosta (%2,1).

2011 eta 2016 artean etxebizitza kopurua hiru hiriburuetan hazi zen, baina ezberdinki

Gasteiz izan zen hiriburua non etxebizitza-kopurua gehien hazi baitzen, 5.797 etxebizitza gehiagorekin, zeinek dakarren 2011ren aldean %5,2ko hazkundea. Donostiako gehikuntza %2,4koa izan zen, 2.151 etxebizitza gehiagorekin, eta Bilbokoa %1,7koa, 2.679 etxebizitza gehiagorekin.

158 udalerritan %2 edo gehiago gehitu zen etxebizitza-kopurua. Horietatik 21etan %10 baino gehiagoko hazkundeak gertatu dira. Nabarmenak kasu hauek: Mañueta (%53,5 gehiago; 159 etxebizitza 2011n eta 244 2016an), Ereño (%26,4 gehiago; 125 etxebizitzatik 158ra) eta Zalduondo (%23,4; 107 etxebizitzatik 132ra bost urteotan). Denak dira tamaina oso txikiko udalerriak.

Ohiko bizilekua izateko den etxebizitzen portzentajea bere horretan mantendu da, 10etik 8 baino gehiago

Erabileraz, familia-etxebizitzen %85 ohiko bizileku dira. Gainerako %15ak hutsik daude edo bigarren bizileku dira. 2011ko datuarekin konparatuz, etxebizitza printzipalen portzentajea kasik ez da aldatu, ehuneko 0,6 puntuko gehikuntza eduki baitu.

Bizkaian bigarren bizilekuak edo hutsak direnak %14,4 dira, proportziorik txikiena; %15,1 dira Gipuzkoan, eta %17 Araban.

Eskualdeei dagokienez, Arabako hiru eskualde nabarmentzen dira dauzkaten etxe hutsen edo bigarrenen portzentaje handiengatik: Arabako Mendialdea (%51,3), Arabako Errioxa (%47,8) eta Arabako Ibarrak (%47,1).

Euskal AEko udalerrien ia erdietan (119) lau etxebizitzatik bat ez da ezein ere pertsonaren ohiko bizilekua, eta horietatik hamabostetan %50 edo gehiagokoa da proportzioa. Adierazgarriak kasu hauek: Bakio (%62,4) eta Sukarrieta (%63,5), Bizkaiko kostaldean biok; Añana (%64,8); eta Bastida (%67,9) eta Leza (%68,7), Arabako Errioxan biok.

Hiriburuetan, printzipalak ez diren etxebizitzak askozaz gutxiago dira: %11,2 Bilbon (minimoa), %15,9 Donostian (maximoa) eta %11,6 Gasteizen.

Igogailudun etxebizitzak gehiago dira 2011ren aldean, %71,6ra iritsita, 3tik 2

Euskal AEn, batez beste, familia-etxeak 43,7 urte zahar dira; 36,9 Araban, 44,3 Gipuzkoan, 45,4 Bizkaian.

Batez besteko azalera erabilgarria, hauxe: Araban 92 m2 (handienak), Gipuzkoan 86,8 m2 eta Bizkaian 85,7 m2; Euskal AEn, batez bestez, 87 m2.

Euskal AEko familia-etxeetan, lautik hiruk 4 edo 5 gela dituzte; alegia, 3 logela, egongela bat eta sukaldea. Batez bestez, 1,4 bainugela dute. Ia etxebizitza guztiek dute bainugelarik (%99,3k).

Hiru familia-etxetatik bik dute igogailurik eraikinean (%71,6), zeina den 2011ren aldean ehuneko 3,3 puntuko hazkundea. Lurraldeetan Bizkaian hazi da gehien, ehuneko 3,7 puntuz.

Gehitu da pertsona bakar edo biko etxebizitzen proportzioa

2016an familia-etxeetan pertsona bakar bat bizi zen kasuen %27,8tan, eta bi pertsona %29,7tan, zeina den %3ko gehikuntza pertsona bakar edo biko etxebizitzen kopuruan 2011ren aldean. Etxebizitzen %1,7tan bakarrik bizi ziren sei pertsona edo gehiago.

Lurraldeetan, azpimarratzekoa da Arabako kasua pertsona bakarreko etxebizitzen proportzioan, %30,4; Bizkaian diren etxebizitzen erdietan baino gehiagotan bi edo hiru pertsona bizi dira (%52); azkenik, Gipuzkoan nabarmentzen dira etxebizitzak non 4 edo 5 pertsona bizi diren (%21,7).

Eskualdeetan, Arabako Mendialdean (%43,7) eta Arabako Ibarretan (%34,5) diren pertsona bakarreko etxebizitzen proportzioak dira azpimarragarri. Bilboaldean, Arabako Kantaurialdean, Arabako Lautadan eta Donostialdean familia-etxebizitzen heren batean bi pertsona bizi dira. Beste muturrean, Arabako Ibarretan (%3,4) eta Arabako Errioxan (%2,8) daude sei bizilagun edo gehiagoko etxebizitzen portzentajerik handienak, oso handiak ez badira ere.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxebizitza-kopurua 5.848 unitatez gehitu da urtero 2011tik 2016ra bitartean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010123
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2018/10/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015624_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali