2018/11/22ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2018KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2018ko urrian aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2018ko urria 2017koaren aldean) %4,1 gehitu ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2018ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza) %4,1ekoa da.

Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2018ko urrian prezio-hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolio fintzea, %2,0ko igoera; Botiken fabrikazioa, %0,9ko igoera; eta Industria kimikoa, %0,6ko igoera.

Aldiz, hauek dira prezioetan jaitsierarik handienak eduki dituzten sektoreak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua, %2,6ko jaitsiera; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %1,6ko jaitsiera; eta Metalurgia eta metalezko pruduktuak eta Erauzketa-industriak, %0,6ko jaitsierak kasu bietan.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean Bitarteko ondasunen prezioek %0,4 egin dute behera, Energiarenak %0,3 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunenek %0,1 egin dute behera. Kontsumo-ondasunenak, guztira, %0,2 jaitsi dira, zeren Ez-iraunkorrak %0,3 jaitsi baitira eta Iraunkorrek ez duten aldakuntzarik izan (%0,0).

2018ko urrian, 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolio fintzea, %23ko igoerarekin; Zura, papera eta arte grafikoak, %4,3koarekin; eta Metalurgia eta metalezko produktuak, %3,7koarekin. Alderantziz, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak sektore hauek izan dituzte: Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk; konponketa eta instalazioa, %0,4ko jaitsierarekin; Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak, %0,4ko igoerarekin; eta Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak, %0,5eko igoerarekin.

Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat. Energiaren prezioak %13,8 gehitu dira, Bitarteko ondasunenak %3,2 eta Ekipo-ondasunenak %1,3. Kontsumo-ondasunenak %0,8 igo dira; horien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,9 gehitu dira, eta Ez-iraunkorrenak %0,7.

graf0015825_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2018ko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015825_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali