HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko ondasun-esportazioak...

2018/11/21eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasun-esportazioak irailean %0,2 gutxitu ziren produktu energetikoenen jaitsieraren erruz

2018ko irail arte, esportazioak %7,9 hazi dira eta inportazioak %8,1

Euskal AEko ondasun-esportazioek urte arteko %0,2ko aldakuntza apur bat negatiboa eduki zuten 2018ko irailean, Eustaten datuen arabera. Produktu energetikoen esportazioek eragin zuten atzerakada hori, %16,6ko jaitsiera eduki baitzuten; aldiz, Ez-energetikoenek %1,6ko igoera izan zuten. Oro har, 2.106,8 milioi euro esportatu ziren; aurreko urteko hilabete berean, aldiz, 2.111,8 milioi.

Bizkaiak du metatzen jaitsiera (-%11,7), jaitsi direlako hala Produktu ez-energetikoen esportazioak (-%10,1), zeinak baitira hil honetan lurraldeak esportaturiko guztiaren %77, nola Produktu energetikoenak (-%16,7). Gainerako bi lurraldeek apur bat dute konpentsatzen jaitsiera, Araban %1,0ko hazkundea gertatu baita, eta Gipuzkoan %14,9koa.

graf0015817_01_e.png

Euskal AEko ondasun-inportazioak %9,3 gehitu dira, orotara 1.789,9 milioi eurora. Inportazio energetikoak %4,0 gehitu ziren; ez-energetikoak, %11,1.

Lurraldeka, Bizkaiko inportazioak %21,0 hazi dira, baina Gipuzkoakoak eta Arabakoak, aldiz, %0,9 eta %6,9 gutxitu dira, hurrenez hurren.

48 jarduera-adar nagusiak azterturik (A86), eta esportazioei begira, nabarmendu egiten da hilabete honetan Erabilera orokorreko makineriaren esportazioek izandako gorakada (%20,2), eta baita Kautxuzko produktuena (%3,0) eta Siderurgiako produktuena (%2,5) ere. Nabarmengarriak ere esportazioetan hauek izandako jaitsierak: Kokeriak eta petrolio-fintzeari loturiko produktuak (-%26,3), Metalezko artikuluei loturikoak (-%3,8) eta Motor-ibilgailuen fabrikazioari loturikoak (-%3,1). Erabilera orokorreko makineriak –bigarrena garrantzian– behera egin du nabarmen Bizkaian (-%47,4) eta izugarri igo da Gipuzkoan (%86,2). Garrantzian hirugarrenak, Siderurgiak, behera egin du Gipuzkoan (-%13,9), baina igo da Bizkaian (%6,9) eta, bereziki, Araban (%24,7).

Xehekiago, esportazioko muga-zergen partida nagusien artean hauek daude: 5-10 pertsonako turismoak, Ibilgailuen parte eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta Petrolioaren olioak. Lau partidok irailean guztizkoaren %30 izan dira, 631,5 milioi euroko balio bateratuarekin.

Hilabete honetan bost herrialde (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, AEB eta Italia) izan dira bezero nagusiak, zeren Euskal AEk esportaturiko guztiaren %52,4 hartu baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren esportazioen %71,1.

Inportazioen rankingean aurreneko jarduera-adarra, Erauzketa-industriak eta petrolioarenak (guztien %23,3), %2,9 gehitu da. Bada, halaber, hazkunderik garrantzian hurrengoak diren adarretan: Siderurgia (%18,4) eta Margoak eta beste azken-kimika (%130,7).

2018KO LEHEN BEDERATZI HILETAKO METATUA

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehen bederatzi hiletan, 4.088 milioi euroko saldo positiboa dago

Lehen bederatzi hiletan guztira Euskal AEko esportazioak %7,9 hazi dira aurreko urteko aldi beraren aldean, 1.405,2 milioi euro gehiago. Gehien eman duena Bizkaia da, 705 milioirekin.

Bizkaiko esportazioek, azterturiko aldian, 7.738,1 milioiko metatuarekin, %10,0ko hazkundea izan dute. Araban hazkundea %7,7koa da (5.778,8 milioi) eta Gipuzkoan %5,4koa (5.598,7 milioi). Zein produktu mota den aztertuta, “Produktu ez-energetikoetan” da kontzentratzen aipaturiko hazkundea, 1.145,7 milioi gehiagorekin; “energetikoek”, aldiz, 259,5 milioi jarri dizkiote delako hazkundeari.

Esportazio-bolumenaren araberako bost jarduera nagusietan (A86) izan da hazkunderik urteko lehen bederatzi hiletan. Ohargarria da hazkundea Kokeriak eta petrolio-fintzeari loturiko produktuetan (%21,2), 1.527,6 milioi euroko kopurura iritsita, aurreko urteko aldi berean esportaturikoa baino 267,5 milioi gehiago. Halaber, adar esportatzaile nagusia (4.862,4 milioi, guztiaren %25,4), Motordun ibilgailuen fabrikazioari loturiko produktuena, %9,7 gehitu da.

2018ko lehen bederatzi hiletako ranking esportatzailean Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportaturiko guztiaren %15,4rekin. Alemaniaren ondoren Frantzia (%15,2) eta AEB (%8,3) daude. Hiruren artean, Euskal AEk esportatzen duenaren ia %40 dute hartzen.

Inportaturikoaren metatua, Euskal AE osorako, 15.027,4 milioi eurokoa da aipatu aldian. Zifra hori konparatuz urte artean, 2017ko aldi berean erregistratu zena baino 1.130,9 milioi gehiago dira. Bizkaia da gailentzen inportazioen hazkunde horretan, 654,4 milioi hartzen baititu guztizkotik; ondoren Araba dator, 253,5 miliorekin, eta Gipuzkoa, 222,9 milioirekin.

Produktu energetikoen inportazioa %10,7 hazi da, eta Produktu ez-energetikoena %7,2.

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 4.088 milioi euroko saldo positiboa dago, aurreko urteko aldi berean atzemandakoa baino 274,3 milioi gehiago, zeina den %127,2ko estaldura-tasa. Tasa hori 100en gainetik dago (gehiago esportatzen dugu inportatzen duguna baino) 28-EBko herrialde ia guztietan, salbu eta Irlandan, Luxenburgon eta Bulgarian.

Aldi hori bere hiru hiruhilekoetan banakaturik, ikusiko dugu ezen hirugarren hiruhilekoan esportaturikoaren zenbatekoa, nahiz eta den 2018ko beste bi hiruhilekoetan izandakoa baino txikiagoa, 6.000 milio euroren gainetik dela eta, nola gertatzen baita beste bi hiruhilekoetan, 2017ko aldi beretan atzemandako zifren gainetik dela; zehazki, azken aldiak %6,9ko hazkundea erregistratzen du 2017ko azken hiruhilekoaren aldean.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasun-esportazioak irailean %0,2 gutxitu ziren produktu energetikoenen jaitsieraren erruz

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Septiembre 2018
Eguneratze data : 
2018/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015817_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali