HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoa...

2018/11/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoa egiten duten eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kopurua ia %30 hazi da 2010etik Donostian eta Bilbon

Webgunea duten enpresen erdietan baino gehiagotan euskaraz jardun ahal da

Merkataritza elektronikoa egiten duten eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kopurua ia %30 hazi da 2010 eta 2017 artean Donostian eta Bilbon, Eustaten datuen arabera. Gasteizko kasuan igoera %11,7koa da. Igoera horrekin tamaina horretako enpresetan merkataritza elektronikoa egiten dutenen kopuruak hiru hiriburuetan %31,8, %30,4 eta %25,7 dira.

Eskualdeka, 10 langile edo gehiago dituzten Euskal AEko enpresen %29,0k egin zuen erosketa edo salmentarik merkataritza elektronikoaren bidez. Portzentajerik handiena, Gorbeia Inguruak, %41,3; txikiena, Arratia-Nerbioi, %18,9. Gorbeia Inguruak eskualdeaz gain Araban, azpimarragarriak dira baita ere Urola Kosta Gipuzkoan (%33,9) eta Markina-Ondarroa Bizkaian (%31,8).

Internet baduten 10 langile edo gehiagoko enpresak zeinek herri-administrazioekin izapide elektronikoak egiten baitituzte nagusi dira Euskal AEko eskualdeetan orotan, %96,0 2018an, 1,2 puntu gehiago 2017an baino. Proportzio handiagoan dira Markina-Ondarroan Bizkaian, %99,8, Goierrin Gipuzkoan, %98,8, eta Arabako Mendialdean Araban, %97,8. Halaz ere, eskualdeak oro daude %90en gainetik, Arabako Lautada izan ezik (%89,9).

IKT ekipamenduetan –Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologiak– 10 langile edo gehiagoko Euskal AEko enpresek ezarpen maila handiak dituzte, eta eskualdeetan orotan %90 pasakoa da Internet duten enpresen kopurua, guztirakoaren batezbestekoa %99,3 delarik (bost hamarren gehiago 2017an baino) eta, web-orria dutenen kasuan, %92,0 (2,9 puntu gehiago 2017an baino). Horietarik azpimarragarriak dira Arabako Ibarrak Araban, %100, Enkartazioak Bizkaian, %96,8, eta Debagoiena Gipuzkoan, %93,3.

Sare informatikoen portzentajeak ere oso altuak dira 10 langile edo gehiagoko enpresetan erkidego osoan. Batez bestez, %92,4k dauzka, eta nabarmengarriak dira Markina-Ondarroa Bizkaian, %98,0, Arabako Lautada Araban, %97,3, eta Debagoiena Gipuzkoan, %93,0.

10 langile edo gehiagoko Euskal AEko enpresen %54,2k kode irekidun programak darabiltza. Nabarmengarriak dira eskualde hauek: Debabarrena Gipuzkoan, %67,9, Gorbeia Inguruak Araban, %61,3, eta Enkartazioak Bizkaian, %61,0.

Euskararen presentzia Euskal AEko enpresen web-orrietan

Euskaraz ere badiren web-orriak, oroz gain, Gipuzkoako eskualdeetako enpresetan daude (%64tan batez beste). Erkidegoan %52,3tan. Urola-Kostan eta Debagoienean, %75etan baino gehiagotan; Gipuzkoako gainerako eskualdeetan, %49tan baino gehiagotan. Ondoren, Bizkaian %47,8tan batez beste; Markina-Ondarroa, Gernika-Bermeo eta Enkartazioetako enpresen web-orrietako %70etan baino gehiagotan euskaraz sartu ahal da. Azkenik, Araban %40,8tan batez beste; nabarmengarria da Arabako Mendialdea, non orrien %50etan baino gehiagotan euskaraz sartu ahal den. Ez da ehuneko horretara iristen Arabako gainerako eskualdeetan.

Euskal AEko hiriburuen artean, IKT ekipamenduetan portzentaje oso antzerakoak iristen badira ere 10 langile edo gehiagoko enpresetan, Donostia nabarmentzen da azterturiko kategoria guztietan, salbu eta administrazioarekiko izapide elektronikoetan, non den nabarmentzen Bilbo. Euskal AEko hiriburuen portzentajeok antzekoak badira ere, salbuespena dator euskaraz eskuratu ahal diren web-orrien kasuan, non argiki den nabarmentzen Donostia, %63,9rekin, eta ondoren Bilbo, %48,8rekin, eta Gasteiz, %40,9rekin.

graf0015883_01_e.png

Ohar metodologikoa: Informazioaren gizartearen inkesta –IGI–, Enpresak 2018 izeneko eragiketa estatistikoak funtsezko aldaketa metodologikoa sartu du eskualdeen eta hiriburuen datuez bezainbatean, eta seriea berriz zenbatetsi da 2011tik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoa egiten duten eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kopurua ia %30 hazi da 2010etik Donostian eta Bilbon

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2018
Eguneratze data : 
2018/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015883_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali