2018/12/28ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. III/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak %1,6 gehitu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Inportazioen prezioetan %3,5ekoa izan zen gehikuntza

Eustaten arabera, esportazioen prezioak %1,6 gehitu dira 2018ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Baldin konparaketa egiten badugu iazko hiruhileko berarekin, gehikuntza %6,6koa da. Inportazioen prezioetan %3,5eko gehikuntza izan da 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta %10,8koa urte artean.

Esportazioetan produktu energetikoen prezioak dira hazkunde-tasan nabarmentzen direnak, bai aurreko hiruhilekoaren aldean bai urte artean. Halatan, 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %4,1 gehitu ziren, eta ez-energetikoenak %1,4. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio energetikoen prezioak %28,8 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %5,0.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan %10,1eko hazkundea gertatu zen hiruhileko artean; ez-energetikoenetan, %0,7koa. Urte artean, produktu energetikoen prezioetan %37,5ekoa izan zen igoera eta %1,8koa ez-energetikoenetan.

graf0015997_01_e.png

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, hiru ondasun-moten prezioen hazkundea da azpimarragarria. Hala, Kontsumo Ondasunen indizea %2,6 hazi zen, Kapital Ondasunetan izaniko igoera bera; bestalde, Bitarteko Ondasunen indizea %1,1 hazi zen, den-dena aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean ere hazkundea dago oro har, eta aipagarria da Kapital Ondasunena (%8,7) eta Bitarteko Ondasunena (%6,8).

Inportazioez denaz bezainbatean, ohartzen gara ezen aurreko hiruhilekoaren aldean Kapital Ondasunen prezioak bakarrik jaitsi direla (-%1,0); aldiz, igo dira hala Bitarteko Ondasunen prezioak (%3,9) nola Kontsumo Ondasunenak (%2,6).

2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioek gora egin dute eremu geografiko guztietan: Munduko gainerakoan (%3,3), ELGAn (%1,3), 28-EBn (%0,7) eta Euro-eremuan (%0,6). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, askozaz handiagoak izan dira igoerak prezioetan, Euro-eremuan izaniko %8,4tik Munduko gainerakoan izaniko %6,1era bitartean.

graf0015997_02_e.png

Inportazioetan antzeko joera gertatu da urte artean, igoera ohargarriekin, batez ere Munduko gainerakoan (%16,6); aurreko hiruhilekoaren aldean behar da azpimarratu Euro-eremuko jaitsiera, %1,1ekoa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Esportazioen prezioak %1,6 gehitu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015997_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali