2018/12/27ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). APARTAMENTUAK 2018KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %34,2 gehitu ziren 2018ko azaroan

Hotel, landetxe eta apartamentu turistiko guztiak aintzat hartuz gero, ostatu-gauek %15 egin dute gora 2018ko azaroan hiru lurraldeetan

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko azaroan 20.097 izan ziren, 2017ko azarokoen aldean %34,2ko gehikuntza.

Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %88,6 igo dira, Araban %21,8 eta Bizkaian %14,5.

Bestela ere, 2018ko azaroan 4.795 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %12,1eko gehikuntza. Lurraldeka, bidaiari-sarrerek behera egin dute Araban %3,1, baina gora egin dute %16,6 Bizkaian eta %15,0 Gipuzkoan.

graf0015988_01_e.png

Egonaldien batezbestekoa 4,19 egunekoa izan da aurtengo azaroan, 2017ko azaroan izandako 3,50 eguneko batezbesteko egonaldiaren gainetik. Arabako egonaldiak iazko azaroan 6,58 egunekoak izatetik 8,27 egunekoak izatera igaro dira aurten; Gipuzkoako kasuan, 2017ko azaroan 2,49 egunetik aurtengo azaroan 4,09 egunera luzatu dira egonaldiak; aldiz, Bizkaian gutxitu egin dira 2017ko azaroko 2,85 egunekotik 2,80 egunekora aurten.

2018ko azaroko turista-balantzea

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 242.000 sarrera erregistratu dira 2018ko azaroan, %7,1eko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaiak Euskal AEko sarrera guztien %47,9 kontzentratzen ditu eta sarrera guztien batuketak %8,0 egin du gora. Gipuzkoak Erkidegoko sarreren %37,7 hartu ditu eta bere gorakada %9,2koa izan da; Araban, zeinek sarrera guztien %14,4 hartu baititu, %0,4ko beherakada izan da.

Ostatu-gauek %15,0 egin dute gora establezimendu turistiko hartzaileen guztizkoan, eta gorakada hori hiru lurraldeetan gertatu da: %18,1 Gipuzkoan; %14,7 Bizkaian; %8,2 Araban.

graf0015988_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %34,2 gehitu ziren 2018ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
APARTAMENTOS NOVIEMBRE 2018
Eguneratze data : 
2018/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015988_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali