HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko ondasun-esportazioak...

2018/12/21eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2018ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasun-esportazioak 2018ko urrian %17,7 gehitu ziren eta inportazioak %19,0

2018ko lehen hamar hiletako metatuan esportazioak %9,0 hazi dira eta 21.600 milioi euro pasakoak dira

Euskal AEko ondasun-esportazioak %17,7 gehitu ziren 2018ko urrian urte artean, Eustaten arabera. Guztira, 2.543 milioi euro izan ziren; aurreko urteko hilabete berean, aldiz, 2.160. Ondasun energetikoen esportazioak %32,6 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %15,7.

Bizkaia da lurraldea zeinek izan duen hazkunderik nabariena, %29,7rekin. Izan ere, gehitu dira hartan hala Ondasun ez-energetikoen esportazioak (%28,9) nola, oroz gain, energetikoenak (%31,4). Gipuzkoan, oro har, esportazioak %12,0 gehitu dira, eta Araban %7,1.

graf0015977_01_e.png

Euskal AEko ondasun-inportazioak %19,0 gehitu dira, orotara 1.928 milioi eurora. Inportazio energetikoak %59,4 hazi ziren eta ez-energetikoak %5,7. Lurraldeka, Bizkaiko inportazioak %26,0 hazi ziren, Gipuzkoakoak %16,9 eta Arabakoak %2,6.

48 jarduera-adar nagusiak aztertuta (A86), eta esportazioei begira, nabarmena da hil horretan Motor ibilgailuen fabrikazioari lotutako produktuen esportazioen jaitsiera (%7,9); jarraitzen du izaten esportazio-bolumen handiena duen adarra (guztizkoaren %21,5), nahiz eta izan aurtengo urtarrilean guztizkoaren %29,5. Garrantzian bigarren (guztien %11,9), Siderurgia, %65,2ko gehikuntzarekin; hirugarren (guztien %11,0), Kokeriak eta petrolioa fintzea, %41,1eko gehikuntzarekin. Halaber, azpimarragarria da Kautxuzko produktuen hazkunde garrantzitsua, %77,5. Bestalde, Burdinazkoak ez diren metalen ekoizpeneko adarra da bakarra, lehen hamarren artean eta Motor ibilgailuen fabrikazioari lotutakoa alde batera utzita, zeinetan jaitsierarik izan den hilabete horretan, %4,9koa.

Xehekiago, 958 esportazio-partidetan lehenak dira Petrolioaren olioak, 5-10 pertsonarentzako turismoak, Automobilentzako zati eta osagarriak, Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta Kautxuzko pneumatiko berriak. Bosten artean guztizkoaren %33,3 dira urrian, 846,4 milioi euroko balio batuarekin; horietatik, 613,4 dira automobilaren sektorearenak. Lehen 25 posizioetan diren partiden artean, nabarmenak dira hazkunde hauek urte artean: Metalak lantzeko makinak, prentsak barne (%235,7), Hodi eta profil baoak, soldadura gabeak, burdina edo altzairuzkoak (%168,8), Kautxuzko pneumatiko berriak (%122,0) eta Transformadore elektrikoak, bihurgailu elektriko estatikoak eta erreaktantziako bobinak (%114,8). Azpimarratzekoa da halaber, baina kontrako zentzuan, 5-10 pertsonarentzako turismoetan izaniko jaitsiera (-%29,0).

Urrian bost herrialde (Frantzia, Alemania, AEB, Erresuma Batua eta Herbehereak) izan dira bezero nagusiak, zeren Euskal AEk esportaturiko guztiaren %50,9 hartu baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren esportazioen %66,7; %17,8ko hazkundea da hori aurreko urteko hil beraren aldean.

Inportazioak jarduera-adarren arabera miatuak (A86), ikusten da ezen garrantzitsuenak, Erauzketa-industriak eta petrolioarenak (guztien %30,7), %53,3ko igoera izan duela. Bada, halaber, hazkunderik garrantzian hurrengoak diren adarretan: Siderurgia (%33,5) eta Erabilera orokorreko makineria (%13,6), salbu eta Motordun ibilgailuak, non %10,7ko jaitsiera izan den.

Hilabete honetan gure inportazioak nagusiki hemendik etorri dira eta garrantzia-hurrenkera honetan: Alemania, Frantzia, Txina, Errusia eta Norvegia; azken bi herrialdeotatik izaera energetikokoak izan dira.

2018KO LEHEN HAMAR HILETAKO METATUA

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehen hamar hiletan, 4.703 milioi euroko saldo positiboa dago

Lehen hamar hiletan, guztira, Euskal AEko esportazioak %9,0 hazi dira aurreko urteko aldi beraren aldean (1.788,6 milioi euro gehiago), zeinek ekarri baitu merkataritza-saldoa 350,1 milioi eurotan sendotu izana aurreko urteko aldi berean erregistratu zenaren aldean.

Bizkaiko esportazioak, azterturiko aldian, Euskal AEko inportanteenak dira, 8.881,9 milioiko metatuarekin eta %12,2ko hazkundearekin. Araban hazkundea %7,7koa da (6.465,1 milioi) eta %6,1ekoa Gipuzkoan (6.311,9 milioi). Produktu-mota aztertuta, “Produktu ez-energetikoetan” da kontzentratzen aipaturiko hazkundea, 1.442,3 milioi gehiagorekin, eta “energetikoek”, aldiz, 346,3 milioi jarri dizkiote delako hazkundeari, den-dena termino nominaletan.

Esportazio-bolumenaren araberako 25 jarduera-adar nagusietan (A86), salmentetan hazkunderik izan da hemeretzitan urteko lehen hamar hiletako metatuan, eta seik bakarrik izan dute jaitsierarik. Pisu handienekoetan ohargarria da hazkundea Kokeriak eta petrolio-fintzeari loturiko produktuetan (%23,9), 1.808,0 milioi euroko kopurura iritsita, aurreko urteko aldi berean esportaturikoa baino 349,2 milioi gehiago.Hazi dira baita ere Siderurgia, %22,7, eta Kautxuzko produktuak, %17,9. Halaber, adar esportatzaile nagusia (5.410,4 milioi, guztiaren %25), Motordun ibilgailuen fabrikazioari loturiko produktuena, %7,6 gehitu da.

2018ko lehen hamar hiletako ranking esportatzailean Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportaturiko guztiaren %15,3rekin. Alemaniaren ondoren Frantzia (%15,1) eta AEB (%8,3) daude. Hiruren artean, Euskal AEk esportatzen duenaren ia %38,7 dute hartzen.

Inportaturikoaren metatua 2018ko urrira arte, Euskal AE osorako, 16.955,7 milioi eurokoa da. Zifra hori konparatuz urte artean, 2017ko aldi berean erregistratu zena baino 1.438,4 milioi gehiago dira. Bizkaia da gailentzen inportazioen hazkunde horretan, 896,8 milioi hartzen baititu guztizkotik (%62,3); Arabak, 263,0 milioi; Gipuzkoak, 278,6 milioi. “Produktu energetikoen” inportazioa %15,3 hazi da, eta “Produktu ez-energetikoena” %7,0.

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn, 2018ko lehenengo hamar hilabeteetan, 4.703,3 milioi euroko saldo positiboa dago, aurreko urteko aldi berean atzemandakoa baino 350,1 milioi gehiago, zeina den %127,7ko estaldura-tasa. Tasa hori 100en gainetik dago (gehiago esportatzen dugu inportatzen duguna baino) 28-EBko herrialde ia guztietarako, salbu eta Irlanda, Luxenburgo eta Bulgariako kasuetan. Alemaniarekiko %135,7koa da, eta Frantziarekiko eta Erresuma Batuarekiko %204,4 eta %218,2koa, hurrenez hurren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasun-esportazioak 2018ko urrian %17,7 gehitu ziren eta inportazioak %19,0

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre 2018
Eguneratze data : 
2018/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/02/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015977_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali