2018/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). 2018KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn gaualdiak %13,1 igo dira 2018ko azaroan

Eguneko batez besteko tarifa 80,2 eurotan izan da 2018ko azaroan, %10,0 gehiago aurreko urtearen aldean

2018ko azaroan 225.791 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 12.648 gehiago, %5,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8,4 gehitu dira Gipuzkoan eta %6,1 Bizkaian, baina %0,6 jaitsi dira Araban.

Gaualdiak 2018ko azaroan 441.233 izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko azaroan baino %13,1 gehiago, 51.115 gaualdi gehiago hortaz. Gipuzkoan %15,4 hazi dira, Bizkaian %12,9 eta Araban %7,5.

graf0015966_01_e.png

Estatuko bidaiariak %8,2 hazi dira Euskal AEn aurreko urteko azaroaren aldean, eta atzerriko bisitariak %1,1 gehitu dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiariek %1,3ko eboluzio positiboa eduki dute, eta %8,3ko jaitsiera atzerritik datozenen kasuan. Bizkaian Estatuko bidaiariak %8,8 gehitu dira eta atzerritarrak %0,2. Gipuzkoan Estatukoen sarrerak %10,7 gehitu dira; atzerritarrenak, %4,3.

Batez besteko egonaldia, 2018ko azaroan, 1,95 egunekoa izan da, 2017koan 1,83 zelarik. Araban 2017ko azaroko 1,71 egunetik aurtengo azaroko 1,85era luzatu da; Bizkaian 1,83tik 1,95era luzatu da; Gipuzkoan 1,88tik 2,00ra luzatu da aurtengo azaroan 2017koaren aldean.

Plazakako betetze-maila ehuneko 4,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2017ko azaroko %45,5etik aurtengo azaroko %50,2ra. Araban ehuneko 3,3 puntuko igoera gertatu da, eta betetze-maila %45,7koa izan da aurtengo azaroan. Bizkaian ehuneko 5,4 puntuz gehitu da, eta %52,4koa izan da betetze-maila. Gipuzkoan hobetu da ehuneko 4,5 puntuz, plazakako %49,4ko betetze-maila 2018ko azaroan.

Insertamotion

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,3 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %63,3ra iritsiz. Araban ehuneko 3,5 puntuz gehitu da, %59,2ra; Bizkaian ehuneko 4,2 puntuz, %67,2ra; Gipuzkoan ehuneko 4,8 puntuz, %60,2ra.

Hotel-okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%57,7), Donostian (%53,6) eta Gipuzkoako Kostaldean (%48,5) izan dira.

Asteko eguna aintzat, 2018ko azaroan okupaziorik handiena (%64,6) aste-bukaeretan gertatu da Euskal AEn bere osoan; %44,0 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 80,2 euro izan dira 2018ko azaroan Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %10,0 gehiago. Batez besteko tarifa 67,1 eurokoa izan da Araban, non %4,7 jaitsi den; 81,1 eurokoa Bizkaian, %15,0ko igoerarekin; eta 83,9 eurokoa Gipuzkoan, %8,4ko igoerarekin.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 50,8 euro izan dira Euskal AEn 2018ko azaroan, 2017koan baino %18,0 gehiago. Araban 39,7 euro; Bizkaian 54,5; Gipuzkoan 50,5.

Euskal AEn gelakako betetze-maila %71,0koa izan zen Santu Guztien zubian

Euskal AEn, 2018ko Santu Guztien zubian (urriaren 31tik arazoaren 3ra, lau egun), 36.752 sarrera eta 76.536 gaualdi izan ziren; plazakako betetze-maila %64,0koa, gelakakoa %71,0koa. Araban 5.283 sarrera eta 9.509 gaualdi izan ziren aipatu lau egunetan; plazakako betetze-maila %54,8koa eta gelakakoa %58,0koa. Bizkaian 15.910 sarrera eta 34.086 gaualdi izan ziren; plazakako betetze-maila %61,7koa eta gelakakoa %71,8koa. Gipuzkoan 15.559 sarrera eta 32.941 gaualdi erregistratu ziren; plazakako betetze-maila %70,0koa eta gelakakoa %74,7koa.

MTVk iraun zuen bitartean, gelakako betetze-maila %74,8koa izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan eta %83,4koa Bilbon

Bidaiari-sarrerak MTVren sariak emateko ekitaldia izan zelarik, azaroaren 2tik 4ra bitartean (3 gau), 9.772 izan ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Aldi horretan, 25.354 gaualdi erregistratu dira Bizkai osoan; gelakako betetze-maila, %74,8. Bilbon, 5.951 sarrera eta 15.642 gaualdi; gelakako betetze-maila, %83,4 aipatuko egunetan.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %34,9 gehitu dira eta gaualdiak %38,9 2018ko azaroan

Euskal AEko landa-ostatuetan 11.414 bidaiari-sarrera erregistratu dira azaroan, aurreko urteko hil berean baino %34,9 gehiago. Bizkaian %94,7ko gehikuntza izan da sarreretan, Gipuzkoan %22,7koa eta Araban %4,2koa. Izan dira 1.026 atzerritar-sarrera, zeina den %2,2ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %9,0 da hori. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %39,3 gehitu dira.

Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 25.763 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil beraren aldean %38,9ko gehikuntza. Lurraldeez bezainbatean, Bizkaian igo dira %88,2, Gipuzkoan %34,9 eta Araban %0,3.

Plazakako betetze-maila, %20,7, ehuneko 5,6 puntu gehiago 2017ko azaroan baino. Araban ez da aldakuntzarik izan 2017ko azaroarekiko eta plazakako betetze-maila %17,4koa izan da berriz. Bizkaian betetze-maila %22,3koa izan da, ehuneko 9,7 puntu gehiago 2017ko azaroaren aldean; Gipuzkoan ehuneko 5,8 puntu gehiago, %21,2ko betetze-maila.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2017ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,19 egun ziren; azken hil honetan, 2,26.

graf0015966_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn gaualdiak %13,1 igo dira 2018ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE 2018
Eguneratze data : 
2018/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/01/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0015966_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali