HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2018. urtean bidaiari-sarrerak...

2019/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2018KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018. urtean bidaiari-sarrerak %4,4 gehitu dira eta gaualdiak %7,2

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %7,0 gehitu dira 2018ko abenduan

2018. urtean bidaiari-sarrerak %4,4 gehitu dira eta gaualdiak %7,2, Eustaten datuen arabera, aurreko urtearen aldean; guztira 3.071.130 sarrera izan dira 2018an, aurreko urtean baino 130.637 gehiago.

2018ko abenduan, 203.662 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 10.155 gehiago, %5,2ko gehikuntza. Hiru lurraldeetan gehitu dira sarrerak: %8,1 Gipuzkoan, %4,6 Bizkaian eta %0,6 Araban.

Bestalde, gaualdiak, 2018ko abenduan Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 381.581 izan dira, aurreko urtekoan baino 25.014 gehiago, %7,0 gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa eduki dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %7,9 igo dira; Araban, %6,7; Bizkaian, %6,4.

graf0016041_01_e.png

Estatuko bidaiariak %5,0 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko abenduaren aldean eta atzerrikoak %6,0. Araban erregistratu da Estatutik etorritako bidaiarien igoera bat %3,3koa eta atzerritik etorritakoen beherakada bat %10,3koa. Bizkaian Estatukoak %4,7 gehitu dira, eta atzerritarrak %4,3. Gipuzkoan Estatutik etorritakoak %6,3 igo dira eta atzerritikoak %11,7.

Batez besteko egonaldia, abenduan, 1,87 egunekoa izan zen, 2017koan 1,84koa zelarik. Araban lehengo urteko 1,75 egunetik aurtengo abenduko 1,85 egunera luzatu da; Bizkaian 1,85etik 1,88ra luzatu da; Gipuzkoan, aldiz, aurreko urteko abenduko balioak mantendu dira, 1,87 eguneko egonaldia batez beste.

Plazakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2017ko abenduko %42,3tik 2018ko abenduko %44,5era. Araban ehuneko 2,7 puntuz gehitu da, 2017ko abenduko %39,0tik %41,6ra. Bizkaian ehuneko 2,6 puntuz gehitu da, 2017ko abenduko %44tik 2018ko %46,6ra. Gipuzkoan ehuneko 1,3 puntuz gehitu da, 2017ko abenduko %41,6tik 2018ko abenduko %42,9ra.

Gelakako betetze-mailak ere eboluzio positiboa eduki du Euskal AE osorako, zeren ehuneko 2,2 puntuz gehitu baita, %51,9ra. Araban ehuneko 2,8 puntuz gehitu, %49,4ra; Bizkaian 1,4z, %53,9ra; Gipuzkoan 3,0ez, %50,3ra.

Hotel-okupaziorik handiena plazaka abenduan Bilbon izan da (%51,9), ondoren Donostian (%47,5) eta Gasteizen (%44,0).

Asteko eguna aintzat, Euskal AEn 2018ko abenduan okupaziorik handiena (%56,4) aste-bukaeretan gertatu da; %39,5 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 75,5 eurokoa izan da 2018ko abenduan Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %1,9 gehiago. 64,8 eurokoa izan da Araban, %0,8ko jaitsierarekin; 72,9 eurokoa Bizkaian, %1,7ko igoerarekin; eta 83,4 eurokoa Gipuzkoan, %2,6ko igoerarekin.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 39,2 eurokoak izan dira Euskal AEn 2018ko abenduan, 2017koan baino %6,5 gehiago. Araban 32,0 eurokoa; Bizkaian, 39,3koa; Gipuzkoan, 41,9koa.

Gelakako betetze-maila Euskal AEko hotel-establezimenduetan Sortzez Garbiaren zubian, %65,9

Euskal AEn, 2018ko Sortzez Garbiaren zubian (abenduaren 5etik 8ra, lau egun), 35.995 sarrera eta 72.495 gaualdi izan ziren; plazakako betetze-maila, %61,5, eta gelakakoa, %65,9. Araban 5.230 sarrera eta 10.738 gaualdi izan ziren aipatu lau egunetan; plazakako betetze-maila, %61,4, eta gelakakoa, %66,0. Bizkaian 16.980 sarrera eta 34.027 gaualdi izan ziren; plazakako betetze-maila, %62,3, eta gelakakoa, %66,9. Gipuzkoan 13.785 sarrera eta 27.730 gaualdi erregistratu ziren; plazakako betetze-maila, %60,7, eta gelakakoa, %64,6.

Hotel-establezimenduetako 2018ko balantzea: 3.000.000 bidaiariak gainditu dira

2018an 3.071.130 bidaiari-sarrera izan dira, aurreko urtean baino %4,4, 130.637, gehiago. Bidaiari-sarrerak %7,1 igo dira Gipuzkoan, %3,5 Bizkaian eta %0,8 Araban.

2018ko gaualdiak, 6.040.523; aurreko urtean baino %7,2, 404.811, gehiago. Gaualdiak %4,4 dira gehitu Araban, %6,1 Bizkaian eta %9,5 Gipuzkoan.

Bidaiarien batez besteko egonaldia 2017ko 1,92 egunetik 2018ko 1,97ra luzatu da Euskal AE osorik hartuta; plazakako betetze-maila, %56,8 Euskal AE osorako, ehuneko 2,6 puntuz igo da.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 90,5 eurokoa izan da Euskal AEko hoteletan 2018an, aurreko urtean baino %6,2 gehiago. 71,7 eurokoa izan da Araban, %0,9ko gehikuntza; 83,5 eurokoa Bizkaian, %9,7ko igoera; 105,8 eurokoa Gipuzkoan, %3,6ko gehikuntza.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 61,1 eurokoak izan dira Euskal AEn 2018an, 2017an baino %9,6 gehiago. Araban 44,4 euro; Bizkaian 57,7; Gipuzkoan 71,7.

graf0016041_02_e.png

Landa-ostatuetako sarrerak %3,4 gehitu dira, baina gaualdiak %1,5 jaitsi dira abenduan

Euskal AEko landa-ostatuetan 11.670 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %3,4 gehiago. Lurraldeka, Araban %23,2 jaitsi da sarrera-kopurua eta Gipuzkoan %4,0ko jaitsiera gertatu da, baina Bizkaian %42,9ko gehikuntza izan da.

Izan dira 1.089 atzerritar-sarrera, zeina den %118,2ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %9,3 da hori. Estatuko bidaiarien sarrerak %1,9 gutxitu dira, beste alde.

Euskal AEko landa-establezimenduetan abenduan 28.272 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %1,5 gutxiago. Lurraldeka, Araban %13,2 jaitsi dira eta Gipuzkoan %11,8, baina Bizkaian %28,3 igo dira.

Plazakako betetze-maila, %23,3, ehuneko 0,4 puntu gutxiago 2017ko abenduan baino. Araban ehuneko 3,6 puntu gutxiago, %18,3ra. Bizkaian betetze-maila, %26,9, ehuneko 5,7 puntu gehiago 2017ko abenduaren aldean, eta Gipuzkoan ehuneko 2,6 puntu gutxiago, %23,5era.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu da abenduan, duela urtebeteko 2,54 egunetik aurtengo 2,42ra.

graf0016041_03_e.png

Landa-ostatuetako urteko balantzea 2018an: bidaiari-sarrerak %7,2 gehitu dira eta gaualdiak %9,0

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan 172.486 bidaiari-sarrera izan dira 2018an, aurreko urtean baino %7,2 gehiago. Gaualdiak 450.172 izan dira, 2017an baino %9,0 gehiago.

Araban %5,6 gutxitu dira sarrerok, baina Bizkaian %14,4 igo dira eta Gipuzkoan %8,2. Gaualdiak ere jaitsi dira Araban, %1,3, bainan Bizkaian %16,9 igo dira eta Gipuzkoan %8,0.

Bidaiariko batez besteko egonaldia 2017ko 2,57 egunetik 2018ko 2,61era luzatu da. Plazakako betetze-maila 2018an, %29,5, ehuneko 2,2 puntuz gehitu da.

graf0016041_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018. urtean bidaiari-sarrerak %4,4 gehitu dira eta gaualdiak %7,2

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016041_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali