2019/01/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA. IV/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko okupatuak %0,4 jaitsi dira eta langabezia-tasa %10,2tan da 2018ko laugarren hiruhilekoan

Azken urtean langabezia-tasa %11,1etik %10,2ra gutxitu da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2018ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, 935.200 okupatu genituen, aurreko hiruhilekoan baino 3.700 gutxiago (-%0,4), Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %10,2tan da Euskal AEn, 2018ko hirugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,7 puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %56,6 da 2018ko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 2 hamarren gainetik.

Lurraldeka, Gipuzkoan jaitsi da gehien okupazioa, 2.100 pertsona okupatu gutxiagorekin; ondoren Bizkaia dator (-1.300) eta, azkenik, Araba, zeinetan okupazioa 200 pertsonatan jaitsi den. Hiriburuei doakienez, Donostian jaitsi da gehien okupazioa, 3.300 pertsona okupatu gutxiagorekin, eta jarraian Bilbo dator, 1.300eko jaitsierarekin; aldiz, Gasteizen okupazioa 600 pertsonatan igo da.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, zeren gizon okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 6.800 gutxiago baitira; emakumeen kasuan, aldiz, 3.100etan igo da okupazioa.

Eraikuntzan bakarrik gehitu da okupazioa

Euskal AEko industrian 3.200 okupatu gutxiago daude, 1.300 zerbitzuetan eta 1.200 lehen sektorean, baina, aldiz, eraikuntzan 2.300 pertsonatan igo da okupazioa.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %68,1 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bi hamarren gutxiago. Gizonezkoentzat %71,5ekoa da tasa hori; emakumezkoentzat, %64,6koa.

Lurraldeetan, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak du, %69,5ekin, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko puntu erdi gutxiago; Araba da bigarren tokian, %69,3rekin, 0,3 puntu gutxiago; Bizkaian ehuneko 0,1 puntu jaitsi da, eta %66,8koa da okupazio-tasa.

Pertsona langabe gabeko etxe-kopurua 3.600etan da jaitsi

2018ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko 885.800 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.600 familia gutxiagotan; orobat, pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 32.800 dira, aurreko hiruhilekoan baino 500 gutxiago.

Langabezia-tasa %10,2 da 2018ko laugarren hiruhilekoan

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 106.300 direla zenbatetsi da, 7.600 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen zenbatekoa, 54.500 pertsona, 7.500etan igo da; emakumezkoena, 51.800 pertsona hiruhilekoan, 100etan bakarrik da igo.

2018ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %10,2tan da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,7 puntu gehiago. Gizonen langabezia-tasa %10etan da (ehuneko 1,4 puntu gehiago); emakumeena 0,1 puntuz jaitsi da, %10,4raino. Gazteen langabezia-tasak segitzen du izaten altuena, %19,3rekin, baina gutxitu da ehuneko 0,9 puntuz aurreko hiruhilekoaren aldean.

Lurraldeka, langabe-gehikuntzarik handiena Gipuzkoan izan da (+3.100), non langabezia-tasa %8,1etan den, aurreko hiruhilekoan baino 0,9 puntu gehiago. Bizkaian, non dauden 61.400 langabe, langabeziak gora egin du 2.800 pertsonatan eta langabezia-tasak 0,5 puntutan, %11,3raino. Araban 1.600 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia-tasak gora egin du ehuneko 0,9 puntuz (%10,8).

Hiriburuei dagokienez, Bilbon hazi da gehien langabezia, 1.600 langabe gehiagorekin, eta ondoren Gasteiz dugu (+1.200) eta Donostia, zeinetan igo baita biztanleria langabea 500 pertsonatan.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2018ko azaroan 28-EBko langabezia-tasa %6,7 da, eta Espainiakoa %14,7.

Azken urtean 16.900 pertsonatan igo da pertsona landunen kopurua eta langabezia-tasa %11,1etik %10,2ra jaitsi da

Euskal AEko biztanleria landuna igo da 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean 16.900 pertsonatan, %1,8 gehiago; gizonen arteko hazkundea 10.000koa izan da eta 6.900ekoa emakumeen artean. Okupazioa jarduera-sektore guzietan hazi da, bereziki zerbitzuetan, 11.100 pertsonako hazkundearekin okupazio garbian, eta industria-sektorean, 4.200 pertsona gehiagorekin.

Langabezia-tasa ehuneko 0,9 puntuz jaitsi da (%11,1etik %10,2ra) eta, halatan, 2017ko laugarren hiruhilekoan baino 8.500 pertsona langabe gutxiago dago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhilekoko batez besteko bazkidetuen %99 okupatuta dago

Euskal AEn 868.300 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatetsi da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %99 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 859.300 lagun, guztira.

BJAren NLE okupatuen %7,2 (67.500 pertsona) ez daude Gizarte Segurantzan bazkidetuak, ez daudelako Euskal AEn kokatutako enpresetan, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo bestelako egoera batzuetan daudelako.

Langabeen %30,4 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn, Lanbiden erregistraturik eta hiruhileko batez bestekoan, 106.700 langabe daudela zenbatetsi da; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe-kategoriaren batean. Haietatik %67,9 langabeak dira NLEren definizioaren arabera (72.400 langabe). BJAren NLE langabeen %30,4 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (32.300 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

graf0016038_01_e.png

graf0016038_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko okupatuak %0,4 jaitsi dira eta langabezia-tasa %10,2tan da 2018ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2018
Eguneratze data : 
2019/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016038_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali