HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2019/01/22ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE) 2018ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 2,1eko beherakada izan zuten 2018ko azaroan, “garraio-materialaren” % 17,6ko jaitsieraren ondorioz

2018ko lehen hamaika hilabeteetako balantzea esportazioen % 7,9ko igoerarekin eta inportazioen % 9,5eko igoerarekin itxi da.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 2,1eko urteko aldakuntza negatiboa izan zuten 2018ko azaroan, Eustatek landutako datuen arabera. Atzerakada hori Garraio-materialaren ataleko esportazioek eragin zuten, % 17,6ko jaitsiera izan baitzuten (2017ko azaroan baino 112 milioi euro gutxiago). Guztira, 2.078,4 milioi euroko balioko esportazioak egin ziren (2.123,2 milioi euroko baliokoak aurreko urteko hilabete berean).

Beherakada Arabako lurralde historikoan gertatu da (-% 13,1), adierazitako hilabetean lurralde horrek esportatutako guztiaren % 54ra iritsi diren Garraio-materiala ataleko esportazioetan izandako jaitsieraren (-% 24,0) eta Zementuak eta beira atalean izandakoaren (-% 20,9) ondorioz. Gainerako bi lurraldeek konpentsatu egin dute, neurri batean, beherakada hori. Izan ere, Bizkaian esportazioek % 4,0ko igoera izan dute, eta Gipuzkoan, berriz, % 1,1ekoa.

graf0016094_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 11,6ko igoera izan dute, eta 1.810,9 milioi euroko zenbatekora iritsi dira. Inportazio energetikoek % 10,2ko igoera izan dute, eta ez-energetikoek, berriz, % 12,0koa.

Gipuzkoako inportazioek % 17,6ko igoera izan dute, eta Bizkaikoek % 16,3koa. Araban, berriz, % 4,2ko jaitsiera izan dute.

48 jarduera-adarrik (A86) garrantzitsuenak kontuan hartuta, eta esportazioei dagokienez, azpimarratu beharra dago Kautxuzko produktuen, Material eta ekipamendu elektrikoaren eta Produktu siderurgikoen esportazioek izan duten igoera (% 89,6koa, % 23,7koa eta % 6,9koa, hurrenez hurren), baita honako hauei lotutako produktuen esportazioek izan duten beherakada ere: Ibilgailu motordunen fabrikazioa (-% 21,0), Makina-erreminta (-% 25,8), Gai metalikoak (-% 13,5) eta Erabilera orokorreko makineria (-% 9,2). Kautxuzko produktuen atala seigarren garrantzitsuena izan da adierazitako hilabetean, eta esportazioek igoera handia izan dute Bizkaian (bikoiztu baino gehiago egin dira). Ibilgailu motordunen fabrikazioak –sailkapeneko lehenengoak– beherakada handia izan du Bizkaian (-% 23,6), eta are handiagoa Araban (-% 25,0).

Zehazkiago, urtetik urterako beherakadak gertatu dira garrantzitsuenak izan ohi diren muga-zergen bost partidarik garrantzitsuenen esportazioetan: 5-10 pertsonentzako autoak (-% 31,2), Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (-% 10,8), Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (-% 22,2) eta Petrolio-olioak (-% 8,1). Hala ere, partida horiek guztizkoaren % 25,7ra iritsi dira adierazitako hilabetean, eta haien guztizko balioa 533,9 milioi eurora iritsi da.

Azaroan, bost herrialde izan dira bezero nagusiak (Frantzia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia). Guztien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazio guztien % 52,5 hartu dituzte. Herrialde horietako lau EB28koak dira (entitate horrek esportazioen % 68,3 hartu ditu).

Inportazioak jarduera-adarren arabera aztertuz gero ikus daitekeenez, adarrik garrantzitsuenak, hots, guztizkoaren % 22,6 biltzen duenak (Erauzpen- eta petrolio-industriak) % 15,7ko igoera izan du. Beste adar garrantzitsu batzuetan ere izan dira gorakadak, hala nola honako hauetan: Siderurgia (% 20,2), Erabilera orokorreko makineria (% 11,7) eta Pinturak eta amaierako beste kimika bat (% 30,7).

2018. URTEKO LEHEN HAMAIKA HILABETEETAKO METATUA

2018ko azarora arte, esportazioek %7,9ko igoera izan dute, eta inportazioek, berriz, % 9,5ekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.970,7 milioi euroko saldo positiboa izan du 2018ko lehen hamaika hilabeteetan, hau da, aurreko urteko aldi berean izan zuena baino 117,3 milioi euro gehiagokoa. Beraz, estaldura-tasa % 126,5era iritsi da. Tasa hori 100etik gorakoa da (hau da, esportazioak inportazioak baino handiagoak dira) EB28ko ia herrialde guztiekin alderatuta. Alemaniarekin alderatuta, % 133,3 da, eta Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin alderatuta, berriz, % 204,0 eta % 226,9, hurrenez hurren.

Urteko lehen hamaika hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 7,9ko igoera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (1.743,8 milioi euro gehiago). Horren ondorioz, merkataritza-saldoa aurreko urteko aldi berean lortutakoa baino 117,3 milioi euro handiagoa izan da.

Kontuan hartutako aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko esportaziorik handienak Bizkaikoak izan dira (9.751,6 milioi euroko guztizko metatua eta % 11,4ko igoera). Araban eta Gipuzkoan, igoera % 5,6ra iritsi da (7.030,6 milioi euro eta 6.955,1 milioi euro, hurrenez hurren). Produktu mota kontuan hartuta, “Produktu ez-energetikoen” esportazioek egin diote ekarpenik handiena arestian adierazitako gorakadari (1.383,7 milioi euro gehiago), eta produktu energetikoen esportazioek, berriz, 360,1 milioi euroko ekarpena egin diote gorakadari (guztia termino nominaletan).

Esportazioen bolumena kontuan hartuta garrantzitsuenak diren 25 jarduera-adarretatik (A86), hemeretzitan salmentek gora egin dute, eta sei adarrek baino ez dute behera egin urteko lehen hamaika hilabeteetako metatuan. Garrantzitsuenen artean, azpimarratu beharra dago Siderurgiari lotutako produktuen esportazioek izan duten % 21,2ko gorakada. Izan ere, 448,6 milioi eurotan gainditu dute aurreko urteko aldi berean esportatutakoaren zenbatekoa, eta 2.562,3 milioi eurora iritsi dira. Halaber, gorakada handi samarra izan dute Kokeriei eta petrolioa fintzeari lotutako produktuek eta Kautxuzko produktuek (% 21,7 eta % 22,3, hurrenez hurren). Bestalde, esportazio-bolumenik handieneko adarrak, hots, Ibilgailu motordunen fabrikazioari lotutako produktuenak (5.867,5 milioi euro, guztizkoaren % 24,7) % 4,7ko igoera izan du.

2018ko lehen hamaika hilabeteetako esportazioen sailkapenaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia (esportatutako guztiaren % 15,3 hartu du). Alemaniaren atzetik, Frantzia (% 15,2) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,2) datoz. Hortaz, adierazitako hiru herrialdeek euskal esportazioen % 38,8 jasotzen dituzte.

Inportazioei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan 2018ko azarora arte metatutakoa 18.766,6 milioi eurora iritsi da. Zifra hori urtetik urtera alderatuta, 2017ko aldi berean lortutakoa baino 1.626,5 milioi euro handiagoa izan da. Inportazioen igoera horri ekarpenik handiena egin dion lurraldea Bizkaia izan da, 1.043,1 milioi euro (% 64,1), hain zuzen ere. Arabak, berriz, 246,5 milioi euroko ekarpena egin du, eta Gipuzkoak 336,9 milioikoa. “Produktu energetikoen” inportazioak % 14,9ko igoera izan du, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 7,5ekoa.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ERRESUMA BATUAREN ARTEKO KANPO-MERKATARITZA

2018ko lehen hamaika hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Erresuma Batuaren arteko kanpo-merkataritzak 913,7 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta Erresuma Batua laugarrena da esportazioen sailkapenean

2018ko lehen hamaika hilabeteetan, Erresuma Batura egindako esportazioak garrantzitsuak izan dira (1.633,5 milioi eurokoak), esportazio guztien % 6,9 izan baitira. Zifra hori, nolanahi ere, azken 28 urteetako batezbestekoaren oso antzekoa izan da (% 7,0 aldi horretan). Hortaz, Erresuma Batua laugarrena da herrialdeen sailkapenean. Aurretik, Alemania (% 15,3), Frantzia (% 15,2) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,2) daude. Esportazioen sailkapen horretan, Erresuma Batua beti egon da goian (hirugarrena, laugarrena edo bosgarrena).

Aldi horretan bertan, Erresuma Batuko inportazioak (719,8 milioi eurora iritsi direnak) inportazio guztien % 3,8 izan dira. Ehuneko hori serie historikoko batezbestekoa baino nabarmen txikiagoa da. Serie hori 1990ean hasi zen, eta batezbestekoa % 8,5 da. Nolanahi ere, aldi batzuetan (1994tik 2003ra bitarte) %10,6-12,2 izan da. Erresuma Batuko inportazioen ehuneko horrekin, kontuan hartutako aldian herrialde hori zazpigarrena izan da inportazioen sailkapenean, honako herrialde hauen atzetik: Alemania (% 14,6), Frantzia (% 9,4), Txina (% 5,7), Italia (% 5,0), Mexiko (% 4,4) eta Libia (% 4,0). 1994an eta 1995ean, bigarren postura iritsi zen.

graf0016094_02_e.png

Esportazioen eta inportazioen fluxu bikoitz horren ondorioz lortutako merkataritza-saldoak negatiboak izan ziren 1990etik 2004ra bitarte, eta, urte horretatik aurrera, berriz, positiboak, 2014. eta 2015. urteen salbuespenarekin. 2018an, orain arte, saldoak 913,7 milioi euroko superabita eman du, eta estaldura-tasa % 226,9 izan da, hau da, Alemaniakoa (% 133,3) eta Frantziakoa (% 204,0) baino handiagoa.

Erresuma Batuarekin merkaturatzen diren produktuak aztertuz gero, adierazi beharra dago, esportazioei dagokienez, 2018ko lehen hamaika hilabeteetan esportatutako produktu nagusiak Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak izan direla (209,4 milioi euro) eta guztien % 21,7ra iritsi direla. Horien atzetik, honako hauek kokatu dira, honako ordena honetan: Turismoen, salgaiak garraiatzeko automobilen eta erabilera berezietarako automobilen zatiak eta osagarriak eta Traktoreak (183,7 milioi euro, % 19,0), Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak, beste atal batzuetan txertatu gabeak (159,1 milioi euro, % 16,5), Turismo-ibilgailuak eta hamar pertsona baino gutxiago garraiatzeko gainerako ibilgailuak (129,2 milioi euro, % 13,4) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (85,1 milioi euro, % 8,8). Bost produktu mota horiek azken hamaika hilabeteetan Erresuma Batura esportatutako guztiaren % 79,4 izan dira. Horietatik, oro har “automobilen sektore” izenarekin identifika dezakegun sektorekoak dira gehienak. Analisi hau amaitzeko, adierazi beharra dago bost produktu horiek euskal esportazioen produktu nagusiak direla 2000. urteaz geroztik.

Inportatutako produktu nagusiak honako hauek izan dira (garrantzi-ordenaren arabera): Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak (206,9 milioi euro), Burdina edo altzairu galdaketako hondakinak eta hondarrak (txatarra) eta txatarra-lingoteak (64,0 milioi euro), Burdinazko edo altzairuzko produktu lauak, aleatu gabeak, berotan ijeztuak, >=600 mm-ko zabalerakoak eta estali gabeak (34,7 milioi euro), Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak eta haien zatiak (32,3 milioi euro) eta Arrain freskoa edo hoztua (22,9 milioi euro). Produktu horiek, halaber, garrantzitsuenak izan dira azken urteetan (2000tik 2018ra bitarte) eta txandakatu egin dira lehen postuetan, 2011., 2012. eta 2013. urteetan izan ezik (urte horietan, ez zen petrolioaren oliorik inportatu). Azpimarratu beharra dago, halaber, ibilbide irregularragoa izan badu ere 2004. urteaz geroztik lehen sei postuetan kokatuta egon den beste produktu bat: “Altzairu herdoilgaitza lingoteetan edo forma primarioetan eta haren produktu amaitugabeak”. Inportazioei buruzko analisiaren ondorio gisa, esan dezakegu inportazioen % 53,3 sei produkturi lotuta daudela.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 2,1eko beherakada izan zuten 2018ko azaroan, “garraio-materialaren” % 17,6ko jaitsieraren ondorioz

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Noviembre 2018
Eguneratze data : 
2019/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/04/24
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016094_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali