2019/01/30eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. AURRERAPENA. IV/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %2,8ko batez besteko urteko tasaz gehitu zen 2018an

2018ko laugarren hiruhilekoan %2,4ko urteko tasaz gehitu zen

BPGren 2018ko balantzea %2,8ko batez besteko hazkundearekin itxi da, 2017ko %2,9koaren azpitik hamarren bat, Eustaten datuen arabera. Halaber, 2018ko enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,1 hazi da aurreko urtearen aldean; alegia, 19 mila lanpostu sortu ziren 2018an zehar dedikazio osoko baliokidetzan.

2018ko laugarren hiruhilekoan BPG %2,4 hazi zen urte artean, behin kenduak urtaro- eta egutegi-eraginak. Hazkunde hori 2018ko hirugarren hiruhilekoan zenbatetsiaren azpitik da bi hamarren.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, zenbatetsiriko aldakuntza-tasa %0,5ekoa da eta aurreko hiruhilekoan zenbatetsiarekin bat egiten du.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2018ko azken hiruhilekoko urte arteko eta hiruhileko arteko hazkundea zor zaie, bereziki, eraikuntzaren sektoreari, lehen sektoreari eta, neurri txikiagoan, zerbitzuenari. Aldiz, industriaren sektorean azken hiruhilekoetan atzemandako dezelerazioa areagotu egin da.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoko hazkundearekiko hamarren bat gutxiago. Hiruhileko arteko hazkundea, zuzendua eta urtaroen eraginik gabe, %0,5ekoa dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoaren gainetik hamarren bat.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %2,8ko batez besteko urteko tasaz gehitu zen 2018an

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016167_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali