2019/02/06ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2018KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %6,0 jaitsi zen 2018ko abenduan

Industriaren balantzean %1,3ko hazkunde metatua izan da 2018an

Eustaten arabera, 2018ko abenduan %6,0 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzendurik, %1,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2018ko azaroarekin alderaturik.

2018ko abenduan, 2017koaren aldean, zeinu negatiboko aldakuntzak izan dira sektore industrial handi guztietan. Ekipoko ondasunek %9,7ko jaitsiera izan dute, Bitarteko ondasunak %6,2 jaitsi dira, Energia %2,3 murriztu da eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %1,3 jsitsi dira, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen %5,2ko jaitsieraren ondorioz, Ez-iraunkorrekoak askoz modu apalagoan (-%0,2) jaitsi baitira.

2018ko azaroaren aldean, 2018ko abenduko hil arteko aldakuntza ere negatiboa izan da sektore handi guztietan: Energia %2,2 jaitsi da, Ekipoko ondasunak %2,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunek %1,7 egin dute behera eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %0,9 murriztu dira, zeren Iraunkorrak %8,7 jaitsi baitira eta Ez-iraunkorrak %2,2 igo diren.

Euskal AEko industrian pisu handieneko sektoreen artean, 2018ko abenduan urte arteko hazkundea bakarrik eduki du Zura, papera eta arte grafikoen sektoreak, %5,4ko aldakuntza positiboarekin. Alderantzizko norabidean, murrizketarik handienak pairatu dituzten sektoreak: Garraio-materialak, %30,0ko tasa negatiboarekin; Kautxu eta plastikoak, %7,8ko murrizketarekin; eta Metalurgia eta metalezko produktuak sektoreak, %5,0ko jaitsierarekin.

graf0016182_01_e.png

Lurraldeetan, urte artean, abenduan zeinu negatiboa eduki du hiruretan Industri Produkzioaren Indizearen eboluzioak: Araban %14,4 jaitsi da, Bizkaian %5,5 eta Gipuzkoan %2,1.

Industri jardueraren balantzea 2018an: Ekipoko ondasunak lider dira hazkundean, %2,5eko igoerarekin

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %1,3ko hazkundea izan da 2018an aurreko urtearen aldean.

Sektoreetan aipagarria da Kokeriak eta petrolio fintzea, zeinek erregistratu baitzuen %8,2ko hazkundea urtearen metatuan. Beste hazkunde aipagarri batzuk 2018an: Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (%5,4) eta Material eta ekipo elektrikoa (%5,1). Alderantzizko zentzuan, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-%6,4), Zura, papera eta arte grafikoak (-%3,6) eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (-%1,8) izan ziren ibilerarik okerrenak erregistratu zituzten sektoreak urtean zehar.

Ondasunen helburu ekonomikoari begira, Ekipoko ondasunek %2,5eko hazkunde metatua eduki dute eta Kontsumoko ondasunek %0,7ko igoera oro har; horien artean, aipagarria da Ez-iraunkorrek %1,3ko igoera metatua izan zutela, baina Iraunkorrak %1,0 jaitsi ziren. Energia %0,5 hazi da eta Bitarteko ondasunak %0,4 2018an 2017aren aldean.

Hiru lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntza metatuak izan dira 2018an: Gipuzkoan %4,5eko hazkundea izan da, baina Bizkaian %1,0ko jaitsiera eta Araban %0,2ko murrizketa.

graf0016182_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,0 jaitsi zen 2018ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/02/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016182_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali