HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2019/02/21eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE), 2018ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %6,1 gutxitu ziren eta inportazioak %0,6 gehitu 2018ko abenduan

Urtearen balantzea eginik, esportazioak %6,8 hazi ziren eta inportazioak %8,8

Euskal AEko ondasun-esportazioek %6,1eko jaitsiera eduki zuten 2018ko abenduan, Eustaten datuen arabera. Garraio-materiala (-%15,5) eta Plastikoak eta kautxua (-%43,1) direlakoen muga-zergen sekzioen esportazioek eragin zuten beherakada, bien artean 148 milioi euroko jaitsiera eduki baitzuten 2017ko abenduaren aldean. Guztira, 1.750,2 milioi euro esportatu ziren, aurreko urteko hil bereko 1.863,1 milioien aldean.

Araba da lurraldea non kontzentratzen den gutxitzea (-%29,4), Garraio-materialaren esportazioen jaitsieraren erruz (-%48,8), zeina, 128 milioiko jaistearekin aurreko urteko hil beraren aldean, lurraldeak esportaturiko guztiaren %40,5 den hilabete honetan. Bizkaian %8,5eko jaitsiera gertatu da Plastikoak eta kautxua delakoaren muga-zergen sekzioaren esportazioen erortzearen erruz (-%60,5). Gipuzkoan, aldiz, %16,1 hazi dira, gogor igo baita Garraio-materiala (%71,1).

graf0016253_01_e.png

Euskal AEko ondasun-inportazioak %0,6 gehitu ziren, orotara 1.522,2 milioi eurora. Inportazio energetikoak %6,4 gehitu ziren eta ez-energetikoak %1,7 gutxitu ziren.

Lurraldeka, Gipuzkoako inportazioak %7,0 hazi dira eta Bizkaikoak %4,4; Arabakoak, aldiz, %16,2 gutxitu dira.

48 jarduera-adar nagusiak azterturik (A86), eta esportazioei begira, nabarmendu egiten da hilabete honetan Beste garraio-materialaren esportazioek izandako gorakada (%129,6), eta baita ere Kokeriak eta petrolio-fintzearenek (%23,4) eta Erabilera orokorreko makineriarenek (%14,1), nola halaber Motor-ibilgailuen fabrikazioari loturiko produktuen esportazioek izaniko beherakada (-%39,7). Kautxuzko produktuek, garrantzian zortzigarren hilabetean, %53,5eko jaitsiera eduki dute. Motor-ibilgailuen fabrikazioak —rankingean lehenbizikoa— jaitsiera nabarmena eduki du Araban (-%50,7), Bizkaian (-%28,2) eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan (-%16,0).

Xehekiago, urte arteko jaitsierak dira ikusten muga-zergen 5 partida nagusien esportazioetan: 5 Kontrako muturrean dira Petrolioaren olioak eta Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako, %20,4ko eta %598,8ko igoerekin.

Abenduan bost herrialde (Frantzia, Alemania, AEB, Herbehereak eta Erresuma Batua) izan dira bezero nagusiak, zeren Euskal AEk esportaturiko guztiaren %51,4 hartu baitute. Lau 28-EBkoak dira, nora joan diren esportazioen %63.

Inportazioen rankingean aurreneko jarduera-adarra, Erauzketa-industriak eta petrolioarenak (guztien %29,2), %13,7 gehitu da. Beste adar garrantzitsu batzuetan ere bada gehikuntzarik, nola adibidez: Erabilera orokorreko makineria (%7,5) eta Pinturak eta amaierako beste kimika bat (%51,2).

KANPO-MERKATARITZA 2018AN ZEHAR

2018an esportazioak %6,8 hazi ziren eta 20.000 milioi euro pasakoak izan ziren

Ondasunen kanpo-merkataritzan Euskal AEn 2018an 5.198,7 milioi euroko saldo positiboa dago, aurreko urtean atzemandakoa baino 5,3 milioi gutxiago, zeina den %125,6ko estaldura-tasa. Tasa hori 100etik gorakoa da (hau da, esportazioak inportazioak baino handiagoak dira) 28-EBko ia herrialde guztiekin alderatuta. Alemaniarekin alderatuta % 131,4koa da eta Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin alderatuta, berriz, % 203,1ekoa eta % 229,2koa, hurrenez hurren.

2018. urtean, orotara, Euskal AEko esportazioek %6,8ko gehikuntza eduki dute aurreko urtearen aldean (1.630,8 milioi gehiago).

Bizkaiko esportazioak, azterturiko aldian, Euskal AEko garrantzitsuenak dira (10.478,8 milioiko metatua eta %9,8ko hazkundea). Araban hazkundea %3,3koa da (7.367,9 milioi) eta Gipuzkoan %6,5ekoa (7.640,8 milioi). Zein produktu mota den azterturik, “Produktu ez-energetikoetan” da kontzentratzen aipaturiko hazkundea, 1.270,6 milioiko urte arteko hazkundearekin; energetikoek, aldiz, 360,2 milioi diote jarri delako hazkundeari. Den-dena termino nominaletan.

48 jarduera-adar nagusietatik (A86), bolumen esportatzailearen arabera, ohargarria da Siderurgiarekin loturiko produktuen igoera (%19,8), aurreko urtean esportaturikoa 453,7 milioitan gainditu dutena, 2.739,6 milioi eurora iritsita. Nabarmen hazi dira baita ere Kokeriak eta petrolio fintzea (%21,9) eta Kautxuzko produktuak (%11,5). Halaber, adar esportatzaile nagusia (6.107,6 milioi, guztiaren %24,0), Motordun ibilgailuen fabrikazioari loturiko produktuena, %1,7 gehitu da 2018. urtea amaitzean, nahiz eta bost hilabetez jarraian izan den behera eginez gogorki esportazioetan.

Rankingean nora doazen Euskal AEko esportazioak Frantzia da aurreneko postuan, esportaturiko guztiaren %15,3rekin. Frantziaren ondoren daude Alemania (%15,0) eta AEB (%8,3). Hiruren artean Euskal AEk esportatzen duenaren heren bat baino gehiago dute hartzen.

2018an zehar inportazioen metatua 20.288,8 milioi eurokoa da. Zifra hori 2017an esportaturikoa baino 1.636,2 milioi gehiago da. Bizkaia da hazkundean gehien nabarmentzen dena, 1.082,5 milioiko partaidetzarekin (%66,2); Arabak 195,6 milioi ditu ekartzen eta Gipuzkoak 358,0 milioi. “Produktu energetikoen” inportazioa %14,1 hazi da eta “Produktu ez-energetikoena” %6,8.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %6,1 gutxitu ziren eta inportazioak %0,6 gehitu 2018ko abenduan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre 2018
Eguneratze data : 
2019/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016253_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali