HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/02/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2019ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %2,9 gehitu dira eta ostatu-gauak %5,2 2019ko urtarrilean

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) jaitsi da %1,4 aurreko urtearen aldean Euskal AEko hoteletan, 66,2 eurora iritsita

2019ko urtarrilean bidaiari-sarrerak %2,9 gehitu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko urtarrilaren aldean, Eustaten datuen arabera; guztira 161.662 sarrera izan dira, aurreko urteko urtarrilean baino 4.537 gehiago. Bidaiari-sarrerak %6,1 gehitu dira Gipuzkoan eta %1,9 Bizkaian, baina %2,2 jaitsi dira Araban.

Beste alde, gaualdiak 306.818 izan dira, aurreko urteko urtarrilekoen aldean %5,2ko gehikuntza; hau da, 15.175 gaualdi gehiago. Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %7,9 hazi dira, Bizkaian %4,2, Araban %1,6.

graf0016236_01_e.png

Estatutiko bidaiariak %2,6 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko urtarrilaren aldean eta atzerritikoak %3,6. Araban erregistratu da Estatutik etorritako bidaiarien igoera bat %0,5ekoa eta atzerritik etorritakoen beherakada bat %11,8koa. Bizkaian Estatukoak %2,5 gehitu dira eta atzerritarrenak %0,6. Gipuzkoan Estatutik etorritakoen sarrerak %3,6 igo dira eta atzerritikoak %10,7.

Batez besteko egonaldia, urtarrilean, 1,90 egunekoa izan da, 2018ko urtarrilean 1,86koa zelarik. Araban lehengo urteko 1,81 egunetik aurtengo urtarrileko 1,88ra luzatu da; Bizkaian 1,90etik 1,94ra luzatu da; azkenez, Gipuzkoan 1,82tik 1,85era luzatu da.

Plazakako betetze-mailaz bezainbatean, ehuneko 1,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, aurtengo urtarrilean %37,1era iritsita. Araban ehuneko 1,2 puntuz gehitu da, 2018ko urtarrileko %33,6tik aurtengo %34,8ra. Bizkaian ehuneko 1,5 puntuz gehitu da, %37,8ra. Gipuzkoan ehuneko 0,5 puntuz gehitu da, 2018ko urtarrileko %36,6tik 2019ko urtarrileko %37,1era.

Gelakako betetze-mailak ere eboluzio positiboa eduki du Euskal AE osorako, zeren ehuneko 1,3 puntuz gehitu baita, %47,5era. Araban ehuneko 1,5 puntuz gehitu da, %45,7ra; Bizkaian 1,4z, %49,1era; Gipuzkoan 1,1ez, %46,1era.

Plazakako hotel-okupaziorik handienak urtarrilean izan dira Bilbon (%41,4), Donostian (%40,9) eta Bizkaiko kostaldean (%39,0).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2019ko urtarrilean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%44,7) aste-bukaeretan gertatu da; %34,5 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 66,2 eurokoa izan da Euskal AEko hoteletan 2019ko urtarrilean, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago. 57,3 eurokoa izan da Araban, %5,2ko jaitsierarekin; 67,6 eurokoa Bizkaian, %1,5eko igoerarekin; eta 67,7 eurokoa Gipuzkoan, %4,4ko jaistearekin.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 31,5 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko urtarrilean, 2018koan baino %1,3 gehiago. Araban 26,7 eurokoak izan dira; Bizkaian 31,8 eurokoak; 31,9 eurokoak Gipuzkoan.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %21,6 gutxitu dira, baina gaualdiak %3,2 gehitu, 2019ko urtarrilean

Euskal AEko landa-ostatuetan 3.814 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %21,6 gutxiago. Lurraldeka, Araban sarrerak %4,1 gutxitu dira; Bizkaian %11,4; Gipuzkoan %30,4.

Izan dira 544 atzerritar-sarrera, zeina den %7,5eko jaitsiera aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %14,3 da hori. Beste alde, Estatuko bidaiarien sarrerak %23,5 gutxitu dira.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urtarrilean 10.137 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %3,2ko hazkundea. Lurraldeka, Araban %1,8 jaitsi dira eta Gipuzkoan %1,0, baina Bizkaian %17,4 igo dira.

Plazakako betetze-maila, %9,5, ehuneko 0,6 puntuz hazi da 2018ko urtarrileko zifren aldean. Araban ehuneko 0,1 puntuz egin du behera, %7,7ra. Bizkaian betetze-maila, %8,2, ehuneko 1,6 puntuz hazi da 2018ko urtarrilaren aldean, eta Gipuzkoan ehuneko 0,3 puntuz gehitu da, %11,2ko betetze-mailara iritsita aurtengo urtarrilean.

Azkenik, batez besteko egonaldia luzatu da urtarrilean, iraganez duela urtebeteko 2,02 egunekotik aurtengo urtarrileko 2,66kora.

graf0016236_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %2,9 gehitu dira eta ostatu-gauak %5,2 2019ko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2019/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016236_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali