HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak 2016an biztanleko BPG...

2019/03/06ko prentsa-oharra

UDAL BPG 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016an biztanleko BPG handiena zuten Euskal AEko udalerriek izaera industrial nabarmena dute

Hiru hiriburuetan, dena dela, nagusi dira zerbitzuetako jarduerak, batez ere Bilbon eta Donostian

Biztanleko BPG handieneko Euskal AEko udalerrien ezaugarri da jarduera industrialak edukitzea, eta Zamudioko udalerria (Bizkaia) da berriz ere biztanleko Barne Produktu Gordin handienekoa Euskal AE osoan 2016an, EUSTATen datuen arabera. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Olaberria (Gipuzkoa) eta Ajangiz (Bizkaia) daude. Araban Berantevilla da BPG handiena duen udalerria biztanleko, Euskal AEn zazpigarren.

Batez besteko biztanleko BPG 2016an 32.771 eurotan da; batezbesteko hori 96 udalerrik dute gainditzen (%38), eta azpitik 155 udalerri dira gelditzen, %62.

graf0016268_01_e.png

Sektoreka banaketa hori analizatuz, biztanleko BPG handieneko hamar udalerrien artean nagusi da gehienetan Industriaren sektorea, oso garrantzitsua dena, adibidez, Olaberrian, Ajangizen, Etxeberrian edo Izurtzan, non denetan gainditzen duen jarduera osoaren %80.

Zamudion eta Guardian, hala ere, Industriaren eta Zerbitzuen arteko banaketa orekatuagoa da. Zamudion hori gertatzen da, funtsean, Ingeniaritza-zerbitzuen enpresengatik eta aeronautikari loturiko Industriarengatik, Parke Teknologikoan. Guardian pìsu handieneko Zerbitzuak dira Ostalaritza, ardogintza-turismoko jarduerari lotua, eta Zerbitzu Publikoak (Hezkuntza, Osasun Jarduerak eta Segurtasuneko eta defentsako zerbitzuak); Industriak, bestalde, ardogintzan du oinarria. Loiun, aldiz, Zerbitzuek dute pisurik handiena, aireportu-jarduerari itsatsitako zerbitzuei esker.

Hiru hiriburuetan arreta jarriz, zeinetan Euskal AEko biztanleriaren %35 bizi baita, Donostiak du 2016an kokagune erlatibo handiena Euskal AEko biztanleko BPGrekiko, 120ko indizearekin; alegia, biztanleko bere BPG da %20 gehiago komunitate autonomoaren batezbestekoa baino. Gasteizek 105eko indizea du, eta Bilbo Euskal AEko batezbestekoaren gainetik da apur batez, 101eko indizearekin.

2010etik 2016ra hiru hiriburuek eduki duten eboluzioari doakionez, denek hobetu dituzte biztanleko BPG indizeak. Donostia 113tik 120ra igo da; Gasteiz 103tik 105era; eta Bilbo 97tik, batezbestekoaren azpian, 101era, batezbestekoaren gainean.

Neurri ezberdinean bada ere, Euskal AEko hiru hiriburuetan dira nagusi zerbitzuetako jarduerak, nola halaber hiru Lurraldeetan oro har

Hala Bilbon nola Donostian BPGren %90 inguru dute sortzen Zerbitzuek, ezberdina dena Gasteizen, non portzentaje hori %66,9koa den, Industriaren ekarpen garrantzitsuarengatik (%27,6), oinarrian dituena Automozio-industria eta Kautxuzko Produktuak. Industriaren sektoreak, nolanahi den, pisu oso txikia du bai Donostian (%5,3), bai Bilbon (%4,6).

graf0016268_02_e.png

Balio Erantsi Gordinaren (BEG) guztizko eboluzioari doakionez hiru hiriburuetan 2016an 2015aren aldean, hirurek eduki dute eboluzio positiborik; Donostiak du urte arteko hazkunde-tasa handiena (%5,4), eta ondoren Bilbo (%4,5) eta Gasteiz (%3,6) daude. Sektoreka, Zerbitzuek ekartzen diote gehien hazkundeari hiru hiriburuetan. Donostiako igoerak (%5,1) eta Gasteizkoak (%3,6) nagusiki Merkataritza eta Ostalaritzako jardueren hazkundean dute etorkia, baina Bilbokoak (%4,4) funtsean du Bestelako Zerbitzuetan sartuak diren Jarduera Profesionalen hazkundea.

Eskualdeka, Arabakoak dira hiru eskualdeak zeinek biztanleko BPG balio handienak dituzten. Errioxa Arabarra da indize altuena duena (190) Euskal AEko batezbestearekiko (100). Eskualde horren barnean Guardiak (383), Eskuernagak (310) eta Eltziegok (216) dituzte indizerik handienak, eta horietan denetan arrazoia da ardogintza-sektoreari loturiko Industria-jarduera.

Arabako Ibarrekin (172) eta Gorbeia Inguruekin (131) osatzen dira lehen hiru tokiok. Laugarren, bosgarren eta seigarren daude, hurrenez hurren, Bizkaiko Durangaldea (117), Arabako Mendialdea (113) eta Gipuzkoako Debagoiena (113).

Behar da berriz ere aipatu eskualde gehienontzat, Durangaldean eta Debagoienean izan ezik, guztizko balio erantsian Industriaren sektoreak duen portzentaje altua, zeina batez beste %55 ingurutan den, Euskal AE osorako ikusitako %24,4ren aldean. Alderatuta, Zerbitzuek (%35) pisu txikiagoa dute Euskal AEko batezbestekoarekiko (%69). Durangaldean eta Debagoienean daude Zerbitzuak sendoen; jarduera ekonomiko guztiaren %53,2 eta %47,6, hurrenez hurren.

Egoera hori bera da ikusten gainerako eskualdeetan, non nagusi den halaber Zerbitzuen sektorea. Horien artean nabarmentzen dira Bilbo Handia, zeinen Zerbitzuek %78,8ko pisua duten hartzen, eta Donostialdea, %77,5ekin, biak ala biak Euskal AEko batezbestekoaren gainetik sektorearentzat (%69).

Azkenik, biztanleko Barne Produktu Gordineko indize txikienak dituzten eskualdeak hauek dira: Enkartazioak (56), Plentzia-Mungia (74) eta Gernika-Bermeo (79), denak Bizkaikoak.

Biztanleko BPGren banaketa eskualdeka. 2016

graf0016268_03_e.png

Iturria: Eustat. Udal BPG

Ohar metodologikoa:

Datuen interpretazio hobe baterako, behar dira bereizi Udal BPG eta Udal-errenta. Udal BPGk neurtzen du udalerri batean kokaturiko jarduera produktiboek sorturiko aberastasuna. Udal-errenta, aldiz, lotua da pertsonek bizilekuaren arabera sortzen dituzten errentei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016an biztanleko BPG handiena zuten Euskal AEko udalerriek izaera industrial nabarmena dute

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2016
Eguneratze data : 
2019/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016268_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali