2019/02/11ko prentsa-oharra
2018ko hirugarren hiruhilekoan %12,5 jaitsi zen ezkontza-kopurua
4 ezkontzatatik 3 baino gehiago zibilak izan ziren, nahiz eta uda garaian ezkontza zibil gutxiago diren
Eustaten behin-behineko datuen arabera, 2018ko uztail, abuztu eta irailean 2.655 ezkontza izan ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %12,5 gutxiago. Guztizkotik, 69 ezkontza homosexual izan ziren; 21 gizon artean, 48 emakume artean. Gainerako 2.586 ezkontzak heterosexualak izan ziren.
2018ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %77,9, zibilak izan ziren, 2017ko aldi berean baino ehuneko 3,5 puntu gehiago; halaz ere, 2018ko bigarren hiruhilekoaren (%83,5) azpitik. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da bakarrik; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 2,6 puntu beharko genituzke gehitu.
2018ko hirugarren hiruhilekoko 2.655 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.497 gizon eta 2.552 emakume ezkondu ziren. 2.196 senarrentzat (%87,9) horixe izan zen lehen ezkontza; 14 alargun eta 287 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak 2.232 izan ziren (%87,5); alargunak, 8; dibortziatuak, 312.
Senarren %88k eta emazteen %78k, 30 urte edo gehiago
Ezkontzen partiketari doakionez ezkontideen adinaren arabera, senarren arteko %88,2k 30 urte edo gehiago zituzten; emazteen arteko %77,8k. 2017ko aldi berean, portzentajea handiagoa izan zen gizonen kasuan, %89,1, eta apur bat txikiagoa emakumeenean, %77,4.
Nazionalitateari doakionez, 2018ko udan zeharreko ezkontzetan gizonen %6,9 eta emakumeen %9,7 atzerritarrak ziren. 2017ko aldi berean portzentaje horiek izan ziren %7,5 eta %10, hurrenez hurren.
Iraila izan zen ezkontza gehieneko hilabetea (1.109) eta ondoren uztaila (1.057). Abuztua izan zen berriro udako hila ezkontza gutxienekoa (489).
Lurraldea kontuan izanik, 424 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 859 eta Bizkaian 1.227. 145 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62