2019/03/29ko prensa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO UNITATE BALIOAREN INDIZEAK (UBI), IV/2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 1,7 igo dira Euskal AEn 2018ko laugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean

2018an, esportaturiko ondasunen prezioak % 6,0 igo dira aurreko urtearen aldean

Esportaturiko ondasunen prezioak % 1,7 igo dira 2018ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek ondutako datuen arabera, aurreko hiruhilekoaren aldean. Inportazioetarako, aldaera positibo hori % 0,2koa izango da.

Produktu energetikoak eta ez-energetikoak bereizten baditugu, ikusiko dugu energia-esportazioen prezioak % 0,5 jaitsi zirela 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagokionez; aldiz, ez-energetikoenak % 1,8 hazi ziren.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoak % 2,9 jaitsi ziren hiruhileko arteko tasan; aldiz, ez energetikoak % 1,5 hazi ziren.

graf0016374_01_e.png

Ondasunen jomuga ekonomikoaren araberako sailkapenaren arabera, Kapital Ondasunen prezioak % 2,5 hazi ziren, Bitarteko Kontsumoenak % 2,0; aldiz, Kontsumoko Ondasunenak % 1,2 jaitsi ziren esportazioko UBIetan, guztia ere aurreko hiruhilekoaren aldean. Inportazioetarako, Kapital Ondasunen prezioak % 0,5 igo ziren, Kontsumoko Ondasunenak % 0,8; aldiz, Bitarteko Ondasunenak egonkor geratu ziren (% 0,0).

Esportazioek jomuga dituzten geografia-eremuak kontuan hartuz, prezioak 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, eremu guztietan igo ziren, hala Euro Eremuan (% 1,7) nola EB”8n (% 1,5); OCDEn ere berdin (% 0,9), baita Munduko gainerako tokietan ere (% 5,6).

Era berean, inportazioetarako, geografia-eremu guztietan prezioen hiruhileko arteko hazkundeak izan ziren eta, horietan, Euro Eremua nabarmendu zen (% 2,3).

graf0016374_02_e.png

Aurreko urteko hiruhilekoaren aldean, esportazioen prezioak % 5,9 igo ziren, baita inportazioak ere, % 5,7. Esportazio energetikoek % 24,0ko igoera izan zuten, eta ez-energetikoek, berriz, % 4,4,koa 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Inportazioen kasuan, prezioan igoera % 19,9koa izan da produktu energetikoetarako, eta % 0,5ekoa ez-energetikoetarako.

Jomuga ekonomikoari dagokionez, Kontsumoko Ondasunak zuzenean kontsumitzaileak produkzio-prozesuko azken produktu gisa erabiltzen ditu, eta haien prezioak urte arteko % 3,2 igo ziren; aldiz, Kapital Ondasunetan eta Bitarteko Ondasunetan, igoerak % 6,2 eta 6,3koak izan dira, hurrenez hurren. Inportazioei erreparatuz gero, Kontsumoko Ondasunen prezioak urte arteko % 1,8 jaitsi ziren, eta % 2,5 Kapital Ondasunen kasuan; Bitarteko Ondasunak, aldiz, % 7,1 hazi ziren.

Behatu ahal izan da esportazioen zein inportazioen prezioak hazi egin direla aurreko hiruhileko berdinarekiko aztertutako geografia-eremu guztietan, salbu eta EB28tik heldutako inportazioetan, % 0,2 jaitsi baitziren. Bi merkataritza-fluxuetarako, igoera handiena Mundua Gainerakoan gertatu da: % 12,8 esportazioetarako eta % 7,5 inportazioetarako.

URTEKO BALANTZEA

2018. urtean, esportazioen prezioak % 6,0 hazi dira aurreko urtearen aldean. Inportazioen kasuan, igoera % 6,3ra heldu da.

graf0016374_03_e.png

2018. urtean, berriz ere, produktu energetikoen prezioek izan dituzte igoera nabarmenenak, hala esportazioetan (% 26,6) nola inportazioetan (% 21,8). Ez-energetikoek ere igoerak izan dituzte, baina askoz apalagoak: % 4,5 esportazioetan eta % 0,9 inportazioetan.

Ondasunen jomuga ekonomikoaren arabera sailkatuz, behatu ahal izan da inportazioetan zein esportazioetan Bitarteko Ondasunen prezioak hazi direla gehien: % 6,8 eta % 7,8, hurrenez hurren.

graf0016374_04_e.png

Esportazioetarako, prezioetan igoera handiena izandako geografia-eremua Mundua Gainerakoan dela (% 7,8), baina igoera guztiek gainditzen dute % 5. Inportazioetarako, gehien hazi den eremua Mundua Gainerakoan da ere (% 11,4).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 1,7 igo dira Euskal AEn 2018ko laugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2018
Eguneratze data : 
2019/03/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016374_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali