HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/03/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA, 2019ko OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 5,5 igo dira eta ostatu-gauak % 7,1, 2019ko otsailean

Euskal AEko hoteletan logela libre bakoitzeko sarrerak % 2,7 igo dira.

2019ko otsailean bidaiari-sarrerak % 5,5 igo dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko otsailaren aldean, Eustaten datuen arabera; guztira 179.108 sarrera izan dira, 2018ko otsailean baino 9.371 gehiago.  Bidaiari-sarrerek lurralde guztietan egin dute gora: Gipuzkoan % 9,9, Bizkaian % 3,5 eta Araban % 1,0.

Bestalde, ostatu-gauak 325.858 izan dira, aurreko urteko otsaileko datuen aldean % 7,1 gehituz; hau da, 21.475 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek ere urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 7,2, Bizkaian % 7,0 eta Araban % 6,7 hazi dira.

graf0016360_01_e.png

Estatutiko bidaiarien sarreren kopurua % 6,2 handitu da Euskal AEn aurreko urteko otsaileko datuen aldean eta atzerritiko bidaiariena, berriz, % 4,1. Araban Estatutik etorritako bidaiariek % 0,2 egin dute gora, eta atzerritik etorritakoek, berriz, % 5,1.  Bizkaian Estatutik etorritako bidaiariek % 6,0 egin dute gora eta atzerritik etorritako bidaiariak %1,9 jaitsi dira. Gipuzkoan Estatutik etorritako bidaiariek % 9,3 egin dute gora eta atzerritik etorritakoek % 10,9.

Batez besteko egonaldia, otsailean, 1,82 egunekoa izan zen, 2018ko otsailean batez beste izan zen 1,79 eguneko marka hobetuz. Araban iazko otsailean batez beste eman zen 1,77 egunetik aurtengo otsaileko 1,87ra igo da; Bizkaian 2018ko otsailean erregistratu zen 1,82 egunetik 1,88ra luzatu da; azkenik, Gipuzkoan iazko otsailean eman zen 1,77 egunetik aurtengo otsailean 1,72 egunera murriztu da.

Plazakako okupazio-mailari dagokionez, ehuneko 2,3 puntu handitu da Euskal AE osoan; aurtengo otsailean, plazakako okupazio-maila %42,2ra iritsiz. Araban ehuneko 4,2 puntu igo da, eta otsailean % 39,8ko okupazio-mailara iritsi dira. Bizkaian ehuneko 3,0 puntu igo da, eta otsailean % 43,9ko okupazio mailara iritsi dira. Gipuzkoan okupazio-maila ehuneko 0,7 igo da. Otsailean % 41,0ko okupazioa izatera iritsi dira.

Gelakako okupazio-mailak ere bilakaera positiboa eduki du Euskal AE osoan, ehuneko 2,8 puntu igo baita; hala, gelen okupazio-maila % 54,0ra iritsi da. Araban ehuneko 5,4 puntu igo da, % 51,8n kokatuz; Bizkaian ehuneko 3,7 puntu igo da, % 57,6n kokatuz; eta Gipuzkoan ehuneko 0,7 puntu, gela bakoitzeko % 50,3ko okupazioa izatera helduz.

Otsailean plazen arabera hotel-okupazio kopuru handiena Bilbon (% 47,7) eman da, ondoren Bizkaiko kostaldean (% 46,7) eta Donostian (% 44,8).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2019ko otsailean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena asteburutan gertatu da % 54,0ko okupazioarekin; lanegunetan % 37,4ko okupazioa erregistratu da.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 66,8 eurokoa izan da Euskal AEko hoteletan 2019ko otsailean, aurreko urtean baino % 2,6 gutxiago. Batez besteko tarifa 57,7 eurokoa izan da Araban, % 9,7 jaitsiz; 69,3 eurokoa Bizkaian, % 0,5 igoz; eta 66,5 eurokoa Gipuzkoan, % 4,5 jaitsiz.

Hotel-establezimenduen okupazio-mailaren mende dauden gela eskuragarriko sarrerak (RevPar) 36,1 eurokoak izan dira 2019ko otsailean Euskal AEn, 2018ko otsailean baino % 2,7 gehiago. Araban RevPar 29,9 eurokoa izan zen, Bizkaian 39,9 eurokoa eta Gipuzkoan 33,5 eurokoa.

Landa-ostatuetan bidaiarien sarrera % 3,4 murriztu da eta ostatu-gauak % 7,8 igo dira 2019ko otsailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 6.160 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean % 3,4 gehiago. Lurraldeka, Araban % 1,0 egin du gora bidaiari-sarreren kopuruak, Bizkaian % 8,9 jaitsi da eta Gipuzkoan % 10,3 egin du gora.

Atzerritik etorritako pertsonen 774 sarrera eman dira; beraz, duela urtebete etorritakoen kopuruarekin alderatuta % 16,0 handitu da, eta sarrera guztien % 12,6 dira. Bestalde, Estatutik etorritakoen sarrera % 1,8 handitu da.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxetan otsailean 13.639 ostatu-gau erregistratu dira guztira; aurreko urteko otsaileko datuekin alderatuta % 7,8 igo da kopuru hori. Lurraldeka, Araban % 1,4 jaitsi da, baina Gipuzkoan % 7,2 eta Bizkaian % 14,9 igo da.

Plazakako betetze-maila % 13,9ra iritsi da, ehuneko 1,6 puntu igoz 2018ko otsailean lortutako zifren aldean.  Araban ehuneko 0,4 puntu igo da, % 9,5era helduz. Bizkaian okupazio-maila % 13,9koa da —2018ko otsaileko datuekin alderatuta 2,6 puntu gehiago—, eta Gipuzkoan ehuneko 1,4 puntu hazi da, otsailean % 16,2ko okupazio-mailara helduz.

Azkenik, batez besteko egonaldia handitu egin da, azken hilabete honetan 2,12tik 2,21era pasatuz.

graf0016360_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 5,5 igo dira eta ostatu-gauak % 7,1, 2019ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO 2019
Eguneratze data : 
2019/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0016360_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali